Bizkaiko Industrializazioa eta Siderurgiaren Gorakada
Bizkaiko industrializazioaren hastapenak
Bizkaia, Iparraldekoak baino beranduago industrializatu zenez, enpresariek ezinbestekotzat jo zuten espainiar merkatua beren produkzioa saltzeko, eta estatuak inportazioei muga-zergak jartzea behar zuten konpetentzia saihesteko. Hori da, hain zuzen ere, F. Etxebarriak gobernuari eskatzen zion amitinenean.
Aduanak eta lehen labe garaiak
Aduanak kostaldera aldatu izana eta kanpo-merkataritzaren zailtasunak zirela eta, Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen; horrela sortu ziren lehenengo labe garaiak. Oraindik landare-ikatza erabiltzen zuten eta beren produkzioa barne-eskariari erantzutera zuzenduta zegoen.
Kapitalaren sarrera eta Bessemer bihurgailua
Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko. Kapitala altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren asmakuntzatik lortu zen. Berrikuntzak burdin mea erabiltzea eskatzen zuen, eta hori Suedian eta Bizkaian baino ez zegoen. Bizkaiko meatzeek zenbait abantaila zituzten: aire zabaleko meategiak, kostaldetik hurbil, kalitate handiko minerala... Horregatik, kapital britainiarrak heltzen hasi ziren Bizkaira; beranduago, Frantziatik, Belgikatik eta Alemaniatik ere etorriko ziren.
Siderurgiaren motorra: Altos Hornos de Vizcaya
Bigarren Gerra Karlista amaitzean, burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitala siderurgian eta ontzigintzan inbertitu zen. Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra. 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen, eta Espainiako siderurgia handiena izatera helduko zen hainbat hamarkadatan.
XIX. mende amaierako krisia eta protekzionismoa
XIX. mendearen amaieran Europak krisia pairatu zuen eta neurri protekzionistak ezartzea eskatu zioten estatuari. Politika protekzionistak inportazioei muga-zergak ezarriz, barne-merkatuan kanpoko konpetentzia saihesten zuen. Politika horren sustatzaile nagusiak Bizkaiko siderurgiako enpresariak izan ziren; F. Etxebarria izan zen horretariko bat.
Ondorioak eta hazkunde ekonomikoa
Amaitzeko, dokumentuaren garrantzia azpimarratu behar da. Lehenik, esan behar da ez zela Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna sinatu, 1892ko aduana-sistemari eutsi baitzitzaion. Protekzionismo horri esker, Espainiako ekonomiak gora egin zuen. Bizkaia Espainiako siderurgia-industriaren gunerik garrantzitsuena bilakatu zen, hazkunde ikaragarria ezagutu baitzuen. Ondorioz, beste industria mota batzuk ere hasi ziren, hala nola ontzigintza eta metalgintza.