Espainiako Krisiak: 1898tik Alfontso XIII.aren Erregealdira

Historia3,97 KB

1898ko Krisia

Kolonietako Gerrak

Espainia, inperio koloniala izan zen antzina, baina 1895erako Puerto Rico, Filipinak eta Kuba zituen kolonia esanguratsu bakarrak. Berrezarkuntzaren garaian, Estatu Batuek Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu egin ziren. Sendotu egin zen Kubaren independentziaren aldeko mugimendua, Martí buruzagi zuena. Gatazka armatua berriro hasi zen 1895ean Filipinetan eta Kuban. Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenaren bidez itundu zuten. 1898an, Espainiak Estatu Batuek esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinak eta Guam, eta Kubaren independentzia aitortu zuen.

Mende Amaierako Krisia

Estatu Batuek eragindako porrot militarra oso latza izan zen espainiarrentzat, pesimismo garaia ekarri zuen eta gutxiagotasunezko sentimendua sortu zien herritarrei. Kritika horiek eragin handia izan zuten errejenerazioaren aldeko mugimenduaren eta 98ko Belaunaldiaren sorreran.

Errejenerazionismoa

Kritika gogorra egin zion Berrezarkuntzaren sistemari eta sistema liberala eraberritzea proposatzen zuen, jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua eta lur-jabe handien menpeko nekazaritza-ustiategiak deuseztatuz. Joaquín Costa izan zen joera haren aitzindari.

98ko Belaunaldia

Mende aldaketan, errejenerazionismoaren aldeko jarrera eta pesimismoa nagusitu ziren, literatur eta artelanek. Unamuno, Azorín eta Pío Baroja nabarmendu ziren. Iraganean errotuta zegoen Espainia ilunaren kritikan jarri zuten arreta; eta modernizazio eta eraberritze sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu ziren.

Berrezarkuntzaren Krisia

Alfontso XIII.aren Erregealdia

1875etik aurrera, Berrezarkuntzaren sistemaren mende egon zen Espainia, baina sistema horretan krisia sortu zen 1902an, Alfontso XIII.aren erregealdia hasi zenean.

Egoera Ekonomikoa

Industrializazioa indar handirik hartu gabe zegoen, eta ekonomia, batez ere, nekazaritzan oinarritua zegoen. Herrialdearen hegoaldean, latifundismoa zen nagusi. Iberiar penintsularen iparraldean, berriz, minifundismoa zen nagusi. Nekazarien erdiak baino gehiago baldintza oso txarretan bizi ziren, eta askok eta askok emigratu egin behar izan zuten, honako gune hauetara nagusiki: Kataluniako eta Hego Euskal Herriko industria guneetara, Iberoamerikako herrialdeetara eta Afrika iparraldeko herrialdeetara. Herrialde bateko ekonomia modernizatzeko, funtsezkoa da kapital pribatua inbertitzea eta bankuek enpresa horiek finantzatzea, baina Estatuak soilik inbertitzen zuenez, herrialdea gero eta gehiago zorpetuz joan zen.

Gizarte Egoera

Espainiako gizartean, eragin handia izan zuen nekazaritzaren arloan pixkanaka ematen ari zen pobretze izugarriak, eta industria gune periferikoetako oparoaldiak ere bai. Demografiari dagokionez, 1900. urtetik aurrera, hazkunde jarraitua gertatu zen Espainian. Demografiaren joeraren modernizazio horretan, eragin handia izan zuten migrazio mugimenduek ere.

Gizartea aurreko aldikoen antzeko estamentuetan zatituta zegoen:

  • Aristokrazia
  • Industria eta finantza arloetako goi burgesia
  • Erdi mailako klaseak
  • Industriako proletarioak eta nekazariak

Nazionalismoak

Alfontso XIII.aren erregealdian nazionalismo katalana eta euskalduna mugimendu garrantzitsuak izan ziren, eta neurri txikiagoan galiziar eta valentziar nazionalismoak.

Euskal nazionalismoak katalanismoak baino oihartzun txikiagoa izan zuen, baina beti izan zuen sektore herritarrekin lotura estua. 1903tik aurrera, Sabino Arana hil zenean, joera autonomistaren eta joera independentistaren arteko eztabaida sortu zen. Euskal Langile Alkartasuna (ELA) sindikatua sortu zen eta EAJ sendotu egin zen.

Deskargatu

PDF Word HTML