Inperialismoa: Zergatiak, Ondorioak eta Erresistentzia
Inperialismoaren Zergatiak
Inperialismoaren arrazoiak anitzak izan ziren, ekonomikoak, politikoak, ideologikoak eta estrategikoak, besteak beste.
Arrazoi Ekonomikoak
- Hazkunde Demografikoa: XIX. mendean zehar Europako populazioa hazi egin zen, eta bere beharrak asetzea Europak zituen baliabideekin ezinezkoa zen. Horrek 40 milioi europar beste kontinenteetara migratzea ekarri zuen. Emigranteak burgesak eta langileak ziren; lehenek aberastasun gehiago lortzeko helburua zuten, langileek, berriz, bizi-baldintzak hobetzea bilatzen zuten. Ondorioz, bi taldeak politika inperialisten alde agertu ziren.
- Industriaren Hazkundea: Industrializatutako herriek, asmakizun eta material berriak sortzeko, kolonietan bilatu behar izan zituzten energia-iturri eta lehengai