1839ko Urriaren 25eko Legea eta Euskal Foruak

Historia3,83 KB

Aztergai dugun testua, 1839ko urriaren 25eko Legearen artikulu batzuk dira eta beraz, testu juridiko eta publikoa da, lehen mailako iturri historikoa, alegia. 1839ko urriaren 25eko Legea Gorteek idatzi zuten, eta Maria Kristina erreginaordeak bere alaba Isabel II.aren izenean berretsi eta jakinarazi zuen. Espainiar biztanleei zuzenduta dago, baina batez ere Euskal lurraldekoei. Haren helburua euskal probintzietako eta Nafarroako foruak monarkia konstituzionalaren esparruari egokituko zirela adieraztea zen.


Testuaren azterketa honako ideiak azpimarratu behar dira:

  • Lege honek Euskal lurraldeetako foruak berresten ditu, baina batasun konstituzionala mantenduz. (1.art.)
  • Era berean, foruetan aldaketak eman beharko dira, hauek Konstituzioari egokitzeko. (2.art.)


Testuinguru historikoa Maria Kristinaren erreginaordetzan, progresisten agintaldian kokatzen da lege hau, hain zuzen, Euskal Herrian Lehen Gerra Karlista bukatu ondoren.

Lehen Gerra Karlista Espainiako tronuaren ondorengotzaren arazoak piztu zuen. Fernando VII.ak, lege salikoa kendu eta bere alaba Isabel II.ari utzi zion tronua berrespen pragmatikoaren bidez. Alde batetik, bere anaia zen Karlos Maria Isidroren aldekoak zeuden; karlistak, eta bestetik, Isabel II.aren jarraitzaileak, liberalak.


Karlistak absolutismo monarkikoaren, katolikotasunaren, estamentuzko gizartearen, eta foru-erregimenaren aldekoak ziren, “jainkoa, aberria eta erregea” leloa jarraituz. Hauek landa eremuan izan ziren nagusi (behe kleroa eta nekazariak).

Bestalde, Isabeldarrek liberalismoa ezartzea, legeak bateratzea, estatu laikoa, eta zentralizazioa proposatzen zituzten. Talde honen osatzaileak hirian izan ziren nagusi (burgesia, armada, goi noblezia…).


Lehen Gerra Karlista Hego Euskal Herrian, Aragoin, Katalunian eta Maestrazgon kokatu zen batez ere. Euskaldun asko absolutismoaren alde jarri ziren foruak defendatzeko. Hala ere, gerra garatu ahala, herritar asko Isabel II.ari jarraitzen hasi ziren eta horrela foru erregimenarekin batera liberalismo moderatua indarrean egotea onartu zuten.

Azkenik, 1839an gerraz nekatuta bake akordio batera heldu ziren eta Bergarako Ituna sinatu zuten gerrari bukaera emanez. Maroto jeneral karlistak erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari, eta Espartero jeneral liberalak foruak babesteko hitza eman zuen.


Urrian, Gorteek, gehiengo moderatuz osatuta, eta Maria Kristina erreginaordeak foruak berretsi zituzten aztergai dugun legearekin, baina “batasun konstituzionalari kalterik egin gabe”. Horren ondorioz, Euskal Herrian erregimen politiko mistoa; konstituzionala eta forala ezarri zen.

Espartero erregeorde izendatu eta progresisten programa aurrera eraman zuen. Orduan Nafarroaren 1841eko Lege hitzartua sortu zen, foruak oso murriztuta utzi zituena. Esparterok ondoren hainbat murrizketa jasan zituzten Euskal foruek. Ondorioz, euskal foruen auziak jarraitu egin zuen Esparteroren erregeordetzan, eta horrela bigarren Gerra Karlista eman zen (1872-1876). Honen ostean foruak galdu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML