Espainiako II. Errepublika: Kronologia eta Gertaerak

Historia9,39 KB

II. Errepublika (1931-1936)

Ezkerreko indar politikoak

  • Errepublikazaleak:
    • Alderdi Erradikal Sozialista
    • Ekintza Errepublikanoa (Manuel Azaña)
  • Nazionalistak:
    • Ezker Errepublikanoa (Companys, Macià)
    • ORGA
    • ANV
  • Langile Mugimendua:
    • Alderdi Sozialista (Indalecio Prieto)
    • Alderdi Komunista
    • Anarkistak (CNT, FAI)

Eskuineko indar politikoak

  • Nazionalistak:
    • EAJ/PNV
    • Lliga Regionalista
  • Errepublikazaleak:
    • Eskuin Liberal Errepublikarra (Niceto Alcalá Zamora)
    • Alderdi Erradikala (Alejandro Lerroux)
  • CEDA (José María Gil Robles)
  • Renovación Española
  • Comunión Tradicionalista (Karlistak)
  • Falange Española

Kronologia laburra

1931ko gertaerak

  • Apirilak 12: Udal hauteskundeak.
  • Apirilak 14: II. Errepublika aldarrikatu zen.
  • Ekainak 28: Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskundeak.
  • Errepublikazaleak eta sozialistak izan ziren garaile: Manuel Azaña gobernuburu.
  • 1931ko Konstituzioa onartu zen.

Ezkerreko Gobernuaren Biurtekoa (1931-1933)

Erreformak

  • Erlijioa
  • Armada
  • Hezkuntza
  • Nekazaritza
  • Autonomia Estatutuak
  • Lan arloa

Arazoak

  • Ekonomikoak
  • Gatazka sozialak
  • Eskuina berrantolatzea

1933ko azaroan hauteskundeak deitu ziren.

Eskuineko Gobernuaren Biurtekoa (1933-1936)

  • Hauteskundeak eskuinekoek irabazi zituzten: CEDA eta Alderdi Erradikalaren koalizio gobernua, Alejandro Lerroux gobernuburu.
  • Erreformak gelditu ziren.
  • 1934ko Iraultza.
  • 1935: Gobernu krisia.
  • 1936ko otsailean: Hauteskundeak.

Fronte Popularra (1936)

  • Ezkerreko alderdiak koalizioan aurkeztu ziren.
  • Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen.
  • Berriro ere erreformak martxan jarri ziren.
  • Eskuina kontra agertu zen.
  • Estatu kolpea antolatu zen.

II. Errepublika: Galderak eta Erantzunak

1. Non eta noiz aldarrikatu zen lehen aldiz II. Errepublika?

1931ko apirilaren 14an, Eibarren.

3. 1931ko Konstituzioaren ezaugarriak

Botere banaketa

  • Botere legegilea Gorteetan zetzan, ganbera bakarrekoa zen.
  • Botere betearazlea Gobernuan zetzan, Ministro Kontseiluak, gobernuburuak eta Errepublikako presidenteak osatua.
  • Botere judiziala epaile independenteen eskuetan zegoen.

Elizarekin harremanak

Ez zen erlijio bakar bat ere ofizialtzat hartu.

Hiritarren eskubideak

Eskubide eta askatasunen adierazpen zabala. Berdintasun osoa bermatzen zen legearen, hezkuntzaren eta lanaren aurrean. Botoa emateko adina 23 urtetik aurrera ezarri zen, lehen aldiz emakumeek bozkatzeko aukera izan zuten. Estatuaren laikotasuna argi eta garbi adierazi zen, ez baitzen erlijio bakar bat ere ofizialtzat hartu. Ezkontza zibila eta dibortzioa onartu ziren.

Lurralde antolaketa: Autonomia Estatutuak

Garai hartan, batez ere euskaldunek, katalanek eta galiziarrek autonomia bat edukitzea eskatzen genuen, gure gauzak gure modura antolatzea alegia. Lehenengo aldiz, konstituzio batean agertu zen gure lege propioak edukitzeko eskubidea.

Hainbat lurraldek bazuten estatutu bat edukitzeko eskubidea.

4. Errepublikazale-sozialisten gobernua (1931-1933)

Gobernuburua

Nor izan zen gobernuburu bi urte hauetan?

Manuel Azaña.

Bultzatutako erreformak

Gobernu honek hainbat erreforma bultzatu zituen. Azaldu bakoitza:

Arlo erlijiosoa

Ordena erlijiosoei irakastea debekatu zitzaien, ondasunak mugatu zitzaizkien eta ordenak desegiteko aukera aurreikusi zen.

Armadan
  • Armadaren kopurua gutxitzea, makrozefaliarekin amaitzea (ofizialak).
  • Militarren lege bereziari amaiera ematea, militarren legeen ahalmenak txikiagoak izatea.
  • Lanean ari ziren ofizialek Errepublikari zin egin behar zioten, eta nahi ez bazuten, soldata osorik jasoz erretiratzeko aukera ematen zitzaien.
Nekazaritzan

IRA (Nekazaritza Erreformarako Institutua) sortu zen. Zein helbururekin?

Lurjabe handiei kendutako lurrak, lantzen ez zituzten lurrak, lurrik gabeko nekazarien artean banatu ziren.

Hezkuntzan

10.000 eskola berri, 7.000 irakasle eta aurrekontua %50 handitu ziren. Institutuak sortu ziren. Erretiroak. Guardia de Asalto.

Lan arloan
  • Epaimahai mistoak agertu ziren: langileak ados jartzen ez baziren, hirugarren erakunde bati arbitraje ahalmen loteslea ematen zitzaion.
  • Hobekuntzak: 40 orduko lanaldia, soldatak igo eta sustatu, gizarte aseguruak sortzea bultzatu eta landako langileen lanaldia murriztea.

Gobernuaren arazoak

Urte hauetan, koalizio gobernuak hainbat arazoei aurre egin behar izan zien. Azaldu bakoitza:

Egoera ekonomiko zaila

Zergatik?

1929ko urrian, New Yorkeko burtsak hondoa jo zuen, eta dirua zeukan jendeak ez zuen industrietan inbertitu.

Gizarte gatazkak

Zeintzuk eta zergatik?

Erreformak hain motel zihoazenez, langileek itxaropena galdu zuten, eta lan gatazkak eta nekazarien matxinadak bultzatu zituzten. Grebak, matxinadak eta lur okupazioak ugaritu ziren. 1932an anarkistek meatzarien altxamendu bat bultzatu zuten Katalunian, eta 1933an Andaluzian, Casas Viejasen.

Eskuineko indarren berrantolaketa
  • CEDAren sorrera: 1932an, eskuin monarkiko, katoliko eta kontserbadoreak CEDA (Confederación Española de Derechas Autónomas) koalizioa osatu zuen, José María Gil Robles lider zela.
  • Alderdi autoritarioen sorrera:
    • Falange Española de las JONS - José Antonio Primo de Rivera
    • Renovación Española - José Calvo Sotelo
    • Comunión Tradicionalista - Karlistak

Gertaera garrantzitsuak

Bi urte hauetan emandako gertaera hauek azaldu:

Sanjurjoren estatu kolpea

Sevillan, 1932ko abuztuan, Errepublikaren aurkako estatu kolpe saiakera bat izan zen, erabateko porrota izan zuena. Sanjurjo Portugalera joan zen, Espainiatik bota zutelako.

Casas Viejas

1933an, anarkistek nekazarien altxamendu bat bultzatu zuten Andaluzian (Casas Viejas). Gobernuak Guardia Zibila bidali zuen, eta 10 hildako izan ziren. Gai honek izugarrizko eskandalua eragin zuen, eta eskandalu horren ondorioz, gobernuan zeuden sozialistek gobernua utzi zuten. Horrela, gobernu ahula geratu zen, eta ondoren hauteskundeak deitu ziren.

Eskuineko Gobernuaren Biurtekoa (1933-1936)

1933ko hauteskundeak: Zergatik aldaketa?

Eskuineko gobernuek irabazi zituzten. Bi arrazoi nagusi:

  1. Abstentzio handiagoa, hau da, botatzera ez joatea.
  2. Eskuineko alderdiak koalizio moduan aurkeztu ziren, eta horrek emaitza hobeak ekarri zituen.

Nor izan zen gobernuburu berria?

Alejandro Lerroux.

Zer egin zen erreformekin?

Erreformak gelditu egin zituzten: lurrak nobleei itzuli zitzaizkien, hezkuntzan diru gutxi mantendu zen, elizaren pribilegioak mantendu ziren, eta Kataluniako eta Euskal Herriko autonomia estatutuak ere gelditu egin ziren.

1934ko Iraultza

CEDAko hiru alderdikide sartu ziren gobernuan, eta sozialisten ustez CEDAkoak faxistak ziren. Horren aurrean, herriak altxamendu bat izan zuen. Katalunian altxamendua egon zen, beraien autonomia estatutua kentzearen ondorioz, eta errepublika deklaratu zuten; hauek kartzelan sartu zituzten. Asturiasen ere altxamendua egon zen, eta horren aurrean Franco bidali zuten bertara, Afrikan zeuden militarrekin, altxamendua gelditzeko.

Zergatik erori zen gobernua krisian 1935ean?

Gobernu krisi larria piztu zen. Alderdi Erradikala ustelkeria eskandalu batean murgilduta azaldu zen, estraperloaren auzian (Espainiako kasinoetan jarri nahi zuten erruleta bat) eta politikoek diruak bidegabeki erabiltzearekin lotutako kasuetan. Orduan, gobernu barruan desadostasunak sortu ziren. Lerrouxen erradikalek ez zuten inolako zilegitasunik gobernuan jarraitzeko, eta orduan gobernuburu izenda zezaten saiatu zen Gil Robles, bere alderdiaren programa oztoporik gabe gauzatzeko. Alcalá Zamorak, berriz, ez zuen hori onartu, eta hauteskunde deialdia egin zuen 1936ko abenduaren bukaeran.

1936ko gertaerak

Fronte Popularraren koalizioa

  • Zein joerakoak ziren? Ezkerreko joerakoak.
  • Zein alderdik osatzen zuten? Errepublikazaleek, sozialistek eta komunistek.

Hauteskundeen emaitzak

Fronte Popularrak %48 irabazi zuen, eskuindarrek %46,5 eta zentroko indarrek %5,4 besterik ez.

Gobernu berriaren erabakiak

  • 1934ko Iraultzan espetxeratutakoentzako amnistia.
  • Arrazoi politikoak zirela medio, gobernuak kargugabetutako eta lanpostu gabe utzitako jendeari karguak eta lanpostuak itzuli zizkion.
  • Autonomia estatutuak eman Kataluniari eta Euskal Herriari.
  • Erradikalek eta CEDAk bertan behera utzitako legedia erreformista indarrean jartzea.

Eskuineko alderdien erantzuna

Hainbat koalizio egin zituzten, baina ez ziren gai izan Espainia osorako hautagaitza bakarra osatzeko, ezta hauteskunde programa bat adosteko ere.

Estatu kolpearen jeneral nagusiak

Franco (Kanarietara), Mola (Nafarroara) eta Sanjurjo (Portugalera).

Deskargatu

PDF Word HTML