Espainiako Berrezarkuntzaren Krisia (1898-1931)

Historia3,99 KB

Berrezarkuntzaren Krisia (1898-1931)

1898ko gatazkaren ondoren, Espainiako gizarteak pentsaera aldatu zuen eta erregenerazionismoa garatu zen. Mugimendu honek Berrezarkuntzaren gabeziak kritikatzen zituen eta erreformak egin behar zirela pentsatzen zuen.

Erreformismo Dinastikoa

Bi alderdien txandaketak jarraitzen zuen eta beraz hauteskundeak manipulatuak izaten jarraitzen zuten; alderdi dinastikoak herriaren aurrean boterea galtzearen beldur ziren. Antonio Maura kontserbadoreen liderra zen, eta José Canalejas liberalena.

Oposizioko Indarrak

Oposizioa indartzen joan zen. Errepublikanoen artean alde berriak sortzen hasi ziren:

  • Batasun Errepublikarra
  • Alderdi Radikala
  • Alderdi Erreformista

Alderdi nazionalistak indartu ziren: Katalunian (Lliga Regionalista), eta Euskadin (EAJ).

Langile mugimendua indartzen hasi zen eta alderdi sozialista eta UGT sindikatuak sortu ziren. 1918an, Julián Besteiro eta Francisco Largo Caballero atera ziren diputatu Madrilen, eta Indalecio Prieto Bilbon.

Errusiako Iraultza piztean, 1921ean Alderdi Komunista sortu zen eta alderdi sozialista utzi zuten. XX. mende hasieran Anarkismoa garatzen hasi zen eta CNT sindikatua sortu zuten.

Marokoko Gatazka

XX. mende hasieran Maroko bitan banatuta zegoen: Iparraldea Espainiarena eta Hegoaldea Frantziarena. Espainiak okupazioa hasi zuen arrazoi ekonomiko eta militarrengatik, eta trenbidea eraikitzen hasi ziren. Marokoko herriak honen aurrean altxatu ziren eta gerra hasi zen. 1909an armada espainiarra mendean hartu zuten, Barranco del Lobo alderdian.

Bartzelonako Aste Tragikoa

Gerraren aurkako mobilizazioak Bartzelonan hasi ziren 1909an, tropak Marokora joateko itsasoratzean. Bartzelonako errepublikarrek, sozialistek eta anarkistek greba orokorrerako deia egin zuten, horrek herri matxinada piztu zuen. Agintariek gerra egoera deklaratu eta errefortzuak bidali zituzten. Mauraren gobernuak zapalketa latzari ekin zion eta honek protesta eragin zuen. Azkenean, Maura gobernuburuak dimititu zuen.

Lehen Gerrate Mundialaren Eragina (1914 - 1918)

Espainia neutrala izan zen, beraz, gerran zeudenei produktuak saltzen zizkieten haien beharra zegoelako; horregatik, prezioak igo ziren.

Enpresariek irabazi asko lortu zituzten, baina langileen soldatak ez ziren igo eta baldintza okerragoak jaso zituzten.

1917ko Krisia

Gobernuak hiru arazoei aurre egin behar zien:

  1. Militarren protesta
  2. Politika krisia
  3. Greba orokor iraultzailea

Militarren Protesta

Defentsa Juntak soldaduen soldata igoera eta antzinatasunaren sistema ezartzea eskatzen zuen eskaloi-igoerarako, eta ez gerren merezimenduengatik.

Politika Krisia

Bartzelonan, Katalanistak, errepublikanoak eta sozialistak bildu ziren. Behin-behineko gobernu bat osatu zuten, Gorte Konstituziogileak deitzea, konstituzioa erreformatzea eta hauteskunde garbiak eskatzen zituzten.

Greba Orokor Iraultzailea

Kanpoko erosketengatik prezioak gora egin zuten baina langileen soldatek ez. Beraz, gobernuari oposizioko alderdiak prezioak eusteko eskatu zioten eta honek ez zuenez egin, greba antolatu zen. Monarkia bukatzea, Errepublika aldarrikatzea eta Gorte Konstituziogileak deitzea nahi zuten.

Sistemaren Barne Hondamena (1917-1923)

Berrezarkuntzako erregimena gero eta hondatuagoa zegoen, ez zutelako berrikuntza politikorik egin nahi. Alderdi dinastikoak taldetan zatitu eta bakoitzak politikari bat izan zuen buru. Ezinezkoa izan zen Parlamentuan gehiengoa biltzea gobernu egonkorrak osatzeko. 1917tik aurrera, maiz, kontzentrazio gobernuak eratu ziren.

Hauteskunde iruzurra eginda ere, alderdiek ez zuten gobernatzeko behar adina parlamentaririk bildu, beraz, gobernuek neurriak hartu, konstituzioaren bermeak bertan behera utzi eta Parlamentua itxi zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML