Espainiako Trantsizio Demokratikoaren Ezaugarriak
Trantsizio Garaiaren Ezaugarriak (1975-1982)
1975etik 1982ra bitarteko garaia da; hau da, Franco hil zenetik alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arteko aldia, hain zuzen ere. Espainiar gehienek ez zuten diktadurak jarraitzerik nahi; beraz, erreforma modu baketsuan egin zen.
1.1. Faktore Politikoak
1975eko azaroaren 22an, Juan Karlos I.a errege izendatu zuten, eta botere guztiak demokratizatu zituen. Erregeak ez zuen aurreko erregimenak jarraitzerik nahi, eta politikari erreformistak txertatu zituen gobernu berrian, erreforma egoki bat egin ahal izateko. Arias Navarro (Francoren Gobernuko azken presidente izana) izendatu zuten monarkiaren lehen gobernuko presidente.
Erreforma aurrera eramateko, boteretik alderdi inmobilistenak kendu zituzten, eta ondoren Arias Navarrorekin ere gauza bera egin zuten. Herritarrek diktadura amaitu eta herrialde demokratiko bat eratu nahi zuten.
1.2. Faktore Sozialak
- Herri ekimena: Gizarte mugimenduak hasi ziren eta aldarrikapen ugari egon ziren, amnistia eta askatasuna eskatuz, baita Katalunia eta Euskadiren autonomia ere.
- Elizaren babesa: Erreformari babesa eman zion, eta oposizio demokratikoaren alde agertu zen.
Armadaren babesa: Agintari militarrek inmobilismoa defendatzen zuten, baina erregearen alde agertu ziren, Francok berak aukeratutakoa baitzen.
2. Trantsizio Garaiko Indar Politikoak
Trantsizioa hasi zenetik sistema demokratikoa ezarri arte, Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo izan ziren Espainiako gobernuburu.
2.1. Monarkiaren Lehen Gobernua: Arias Navarro
Arias Navarrok 1975eko azaroan hasi eta 1976ko uztailean amaitu zuen bere gobernua.
A. Sektore Inmobilista
Arias Navarroren gobernuak aldaketa mugatua bultzatu nahi zuen. Erreformak hainbat eskubide jasotzen zituen, hala nola prentsa askatasuna edo Gorteen erreforma. Aldaketa horrek inmobilismoaren alde egiten zuen; hau da, Navarroren gobernuak ez zuen sistema demokratiko bat aurreikusten.
B. Sektore Erreformista
Arias Navarroren eta errege berriaren arteko bateraezintasunak hain nabariak zirenez, Arias Navarrok dimisioa aurkeztu zuen. Gorteetako eta Estatuko lehendakaria aldatu zenean, erregeak Torcuato Fernández-Miranda izendatu zuen ondorengo. Honek erregimen frankista ondo ezagutzen zuen; beraz, bazekien erreforma politikoa nola eraman aurrera.