Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisia eta Testuingurua

Historia4,09 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testuingurua eta Analisia

Aurrean daukagun testua Euskeldun Batzokijaren estatutuak dira, 1894. urtean idatzia. Iturri primarioa da, 1894. urteari buruz hitz egiten duelako eta urte berean idatzi zelako. Bilbon idatzi zen eta Errestaurazio garaian (1875-1923) idatzi zen, Maria Kristina erregina zelarik. Espainiako herriari zuzenduta zegoen, batez ere langileei, beraz, publikoa da. Testu hau politiko-juridikoa da. Juridikoa artikuluetan banatuta dagoelako eta alderdi politiko baten estatutua delako, eta politikoa bertan nazionalismoaren ideiak agertzen direlako. Bere helburua herritarrak batzokiaren legeez informatzea da. Testuaren ideia nagusia batzokiaren eta nazionalismoaren oinarriak (ideologia) ezartzea...

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisia eta Testuingurua" »

Bigarren Errepublika Espainian: Konstituzioa eta Erreformak

Historia3,88 KB

1931ko Errepublikaren Aldarrikapena eta Lehen Gobernua

1931ko apirilean, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Une hartan aukeratutako Gorteek konstituzio progresista eta demokratiko bat idatzi zuten. Kontserbadoreen ordezkaria Alcalá Zamora zen, hura izendatu zuten Gobernuko presidentea. Errepublikano tradizionalen ordezkaritza, berriz, ministro erradikalek eta erradikal-sozialistek gauzatu zuten; eta azkenik, progresistek Manuel Azaña izan zuten ordezkari. Berrikuntza nagusia Gobernuan hiru ministro sozialista sartzea izan zen. Hasierako gobernu honek hainbat arlo nagusi landu zituen, hala nola erreforma militarra, landa-eremuko hobekuntzak eta hezkuntza publikoa.

1931ko Konstituzioa: Oinarri Demokratikoak

Konstituzioa 1931ko abenduaren 9an...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika Espainian: Konstituzioa eta Erreformak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: Estatutu Proiektuak

Historia6,57 KB

II. Errepublika Euskal Herrian (1931-1939)

1. Autonomiaren eta Foralismoaren arteko Desberdintasunak

Autonomia Estatuak emandakoa da eta berdin ezartzen zen lurralde osoan. Eskubide foralekin, aldiz, euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onartzen ziren, eta desberdinak ziren lurraldearen arabera.

2. Estatutua Lortzea Oztopatu Zuten Faktoreak

Nahiz eta II. Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera eskaini, lan zaila zen zenbait arrazoirengatik:

  • EAJk Donostiako Itunean parte hartu ez izana.
  • EAJk estrategia okerra erabili izana.

3. Autonomia Proiektuak

3.1. 1. Proiektua: Eusko Ikaskuntzak Egindakoa

EAJko buruak, Jose Antonio Agirrek, autonomiaren aldeko udal mugimendua bultzatu zuen. Bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek aurreproiektu...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: Estatutu Proiektuak" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Garapena

Historia2,95 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Sarrera

Industrializazioa nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik industrian oinarritutako beste ekonomiarantz abiatzen den prozesua da. Britainia Handian hasi zen XVIII. mendean, eta Euskadira XIX. mendearen bukaeran ailegatu zen; lurraldeak bizi izandako prozesu historiko garrantzitsuena izango da.

1.2. Kontzertu Ekonomikoak

Foruak abolitu ondoren sortu ziren, Euskadik Espainiako Ogasunari ordaintzeko sistema gisa. Kupoa euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru kopurua da, zeharkako zergen bidez biltzen zena.

Industrializazioaren eta kapitalismoaren sorburuak

Lehen fasean, industria hainbat sektoretara zabaldu zen, bereziki Bizkaiko industria siderurgikoan....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Garapena" »

Gallartako Meatzariak (1896): Barrakoien eta Kantinen Aurka

Historia3,83 KB

1896ko Gallartako Batzordea: Sarrera

Gallartako frontoian 1896ko maiatzaren 1ean aukeratutako batzorde bat da. Testua Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erreginordetzan. Une honetan, Bizkaian industria-garapena eta langile-mugimenduak pil-pilean zeuden. Testua sozial-politikoa da, lehen mailakoa eta publikoa, Bizkaiko langileei zuzenduta dagoelako.

Testuaren Analisia eta Langileen Eskakizunak

Testuan, Gallartan maiatzaren 1ean egindako manifestazioei buruz hitz egiten da, meatzeen jabeen barrakoi eta kantinen desagerpena eskatzeko. Helburu horiek lortzeko batzorde bat sortu zutela aipatzen da.

1890ean egindako greba aipatzen da baita ere, eskaera nagusi bezala, lanaldien murrizpena eta barrakoi eta kantinen derrigortasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Gallartako Meatzariak (1896): Barrakoien eta Kantinen Aurka" »

Sabino Arana eta Euskal Abertzaletasunaren Sorrera

Historia5,56 KB

Sabino Arana Goiri eta Euskal Abertzaletasunaren Sorrera

Abertzaletasunaren sorreran Industria Iraultzak ere eragin handia izan zuen. Beste eskualde batzuetatik langileen bat-bateko etorrerak ohiko euskal gizartean eta haren erlijio-sentipenetan haustura handia eragin zuen.

Giro honetan, Sabino Aranak (1865ean jaioa eta 1903an hila) ohiko euskal nekazari gizartea erabat idealizatu zuen, eta immigrazioa, kapitalismoa eta Espainiako gobernu liberala etsai moduan hartu zituen.

Bestalde, Sabino Aranak, Alemanian bezala, nazio kontzeptua elementu objektibo komunetan oinarritzen zela zihoen: arraza, hizkuntza, ohiturak, geografia, historia, tradizioak, folklorea, gobernu eta erakundeak.

Aranaren Ideologiaren Oinarriak eta Ezaugarriak

Euskal abertzaletasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Sabino Arana eta Euskal Abertzaletasunaren Sorrera" »

Bizkaiko Siderurgiaren Historia eta 'El Intruso'-ren Analisia

Historia4,24 KB

Bizkaiko Siderurgiaren Garapena Berrezarkuntzan

Azkenean, siderurgia Bizkaian errotu zen, hainbat arrazoirengatik:

  • Burdin meategi garrantzitsuak zituen.
  • Materiala kalitate onekoa zen.
  • Itsasotik gertu zegoen.

1855ean jarri zuten Espainiako lehenengo Bessemer bihurgailua. Horrek burdina ez-fosforikoa behar zuenez, eta Bizkaiko meatzeetan mota horretako burdina ugari zegoenez, lurraldeko industria nabarmen zabaldu zen. Prozesu horrek, burdinazko lingote bat oinarri hartuta, altzairua seriean ekoiztea ahalbidetzen zuen. Hamarkada amaieran, berriz, lehen Martin-Siemens labea piztu zuten, kalitate goreneko altzairua lortzeko.

1902an Bizkaiko Labe Garaiak (Altos Hornos de Vizcaya) sortu ziren, hainbat hamarkadatan euskal burdingintzaren enpresa nagusia...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Siderurgiaren Historia eta 'El Intruso'-ren Analisia" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa

Historia5,39 KB

Euskal Herriko industrializazioa bi lurraldetan, Bizkaian eta Gipuzkoan, modu desberdinean garatu zen, bakoitzak bere ezaugarri eta sektore nagusiekin.

Bizkaiko Industrializazioa

Hasierako faktoreak eta kapitalaren pilaketa

  • 1868ko Meatzei buruzko Legea: Meatzaritzaren garapena bultzatu zuen.
  • Bessemer bihurgailuaren asmakuntza: Fosfororik gabeko burdinaren erabilpena eskatzen zuen. Burdin mota hau Europako bi zonatan bakarrik aurkitu zitekeen: Bizkaian (Somorrostron) eta Suedian. Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen 70eko hamarkadan.
  • Kapitalen pilaketa (esku gutxitan kontzentratua): Burdinaren esportazioek kapital handiak sorrarazi zituzten. Ingalaterrara bideratzen ziren ontziak meaz zamaturik eta ikatzez beterik itzultzen ziren. Kapital
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa" »

Oligarkia eta Jauntxokeria: J. Costa eta Erregenerazionismoa

Historia5,64 KB

1. Sarrera eta Sailkapena

Aztertzen ari garen testu hau 1901. urtean Joaquín Costak, erregenerazionista denak, idatzia da. Testua Errestaurazio garaikoa da (1898ko hondamendiak sortutako krisi eta ezegonkortasun egoeran), eta “Oligarquía y caciquismo...” liburuaren pasarte bat da. Beraz, forma aldetik testu narratibo baten aurrean gaude.

Pasarte honek Errestaurazioko politikariak kritikatzen ditu eta espainiarrak lo zorrotik atera nahi ditu. Edukiari dagokionez, beraz, soziopolitikoa dela esan daiteke.

Jatorriari dagokionez, lehen mailakoa da, jatorrizko testua delako. Publikoa da, saiakera bat denez, Espainiar gizarteari zuzenduta dagoelako.

2. Analisi Kritikoa: Ideia Nagusiak

Testuaren ideia nagusia Errestaurazioari kritika zorrotza egitea...

Jarraitu irakurtzen "Oligarkia eta Jauntxokeria: J. Costa eta Erregenerazionismoa" »

Protekzionismoa 1893

Historia2,28 KB

Federiko, Kokapena

mota, politiko ekonomikoa subjektiboa. Egilea, mitinaren protagonista FedEche izan zen. Hartzailea, mitina hartzaile kolektiboa da eta helburu publikoa du. Hitzaldia 1893 izan zen Bilbon berrezarkuntza garaian.

Analisia, Protekzionismoaren defentsa EH industriaren onurarako. Ideia garrantzitsuena bezala, politika arantzelarioaren deuseztapenaren ondorio negatiboak ditu. Beste ideia batzuk, Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna, itunak eragina du Eus industrian eta neurri protekzionistak mantentzearen eskaera ditugu. Echevarriak Bilbon 1893 emandako mitin baten egin zuen protekzionismoaren defentsa erakusten digu. Jarrera biak dute abantailak eta desabantailak. Defentsa honen arrazoia merkatal itunak dira, haien artean, atzerriarekin...

Jarraitu irakurtzen "Protekzionismoa 1893" »