Euskal Herria Gerra Zibilean: Gertaerak eta Ondorioak
Gerra Zibila Euskal Herrian: Lehen Erasoak Gipuzkoan
Gipuzkoako ekialdean hasi ziren lehen erasoak: Donostia itsasotik bonbardatu zuten. Irailean, Nazionalek Irun hartu eta muga itxi zuten. Donostia erori ondoren, Gipuzkoa ia osoa Nazionalen menpe geratu zen.
Eusko Jaurlaritzaren Sorrera eta Autonomia
Gipuzkoa erori ondoren, iparraldeko gune errepublikanoa gainontzeko alde errepublikanoetatik isolatuta gelditu zen. 1936ko urriaren 4an, Gorteek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarentzako Estatutua onartu zuten, Elgetako Estatutua izenez ezaguna. Urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen, Jose Antonio Agirrek zuzendua, Errepublika defendatzen zuten ia joera politiko guztiek osatuta.
Eusko Jaurlaritzaren Ekintzak eta Mugak
Eusko Jaurlaritzak txanpon propioa egin zuen, polizia sortu zuen (Ertzaintza), Euskal Armada, nazioarteko politika autonomoa ere burutu ahal izan zuen eta Euskadiko Herri Auzitegia ezarri zuen. Eusko Jaurlaritzaren eragina Bizkaira mugatu zen.
Legutianoko Porrota eta Bizkaiaren Defentsa
Azaroan, Eusko Jaurlaritzak Legutianoren kontrako erasoa agindu zuen, Gasteiz hartzeko bidea irekitzeko asmoz. Abenduan Legutianon porrot egin ondoren, Bizkaiaren defentsa eta hiriburuaren babesa bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusiak.
Iparraldeko Frontea: Bizkaiaren Inbasioa
Francok, Madril hartzeko ezintasunaren aurrean, gerra iparraldeko frontera eraman zuen. Erasoak 1937ko martxoan hasi ziren, Mola jeneralak bere tropak, Italiako tropen eta Alemaniako Aire Armadaren laguntzarekin Bizkaiaren kontra bidali zituenean.
Bilboko Burdin Hesia eta Bizkaiaren Erorialdia
Otxandio, Durango eta Gernika hartu ondoren, Bilboko Burdin Hesiaren ingurura heldu ziren. Ekainean, Nazionalak Bilbon sartu ziren. Uztailaren hasieran, Bizkaia osoa Nazionalen menpe zegoen.
Euskal Herriko Gerraren Amaiera eta Erbestea
Bizkaia erortzean, Euskal Armada Kantabriara erretiratu zen eta Eusko Jaurlaritza Bartzelonan babestu zen. Katalunian ere Nazionalen menpe geratu zenean, Frantziara erbesteratu zen. Euskal Armadako kideak italiarren aurrean errenditu ziren Santoñan. Horrela amaitu zen gerra Euskal Herrian.
Iparraldeko Frontearen Desagerpena
Euskal Armadako gainontzekoek borrokan jarraitu zuten Asturias erori arte, iparraldeko errepublikanoen frontea desagertu arte, 1937ko urrian.
Gerraren Hedapena: Mediterraneorako Bidea
Iparraldeko frontea desagertu ondoren, matxinoen helburu nagusia Mediterraneora heltzea eta Espainia errepublikanoa erdibitzea izan zen. 1938ko apirilean lortu zuten, Castellora iritsi zirenean.
Gerra Zibilaren Amaiera eta Ondorioak
Gerraren ondoren, Espainia errepublikanoaren egoera larria zen. Katalunia Nazionalen menpe geratu zen 1939ko otsailean. Gerra galduta zegoela ikusirik, baldintzarik gabeko errendizioa agindu zen. Nazionalek, erresistentzia guneak desegin ondoren, Madril hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean, gerra zibilari amaiera emanez.
Gerraren Ondorio Demografiko eta Ekonomikoak
Gerrak galera demografiko garrantzitsuak ekarri zituen; milioi bat biztanle ingurukoa izan zela esan daiteke. Galera ekonomikoak ere handiak izan ziren; sistema finantzarioak hondoa jo zuen.
Erregimen Frankistaren Ezaugarriak
Francoren garaipenak sistema demokratikoa desagertzea eta erregimen autoritarioa ezartzea ekarri zuen. Zenbait intelektual eta politikari erbesteratu behar izan ziren eta zentsura eta errepresioa pairatu zituzten. Herri hizkuntzak debekatu ziren eta erlijio katolikoa eta erregimenaren ideologia inposatu ziren.