Gallartako Meatzariak (1896): Barrakoien eta Kantinen Aurka
1896ko Gallartako Batzordea: Sarrera
Gallartako frontoian 1896ko maiatzaren 1ean aukeratutako batzorde bat da. Testua Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erreginordetzan. Une honetan, Bizkaian industria-garapena eta langile-mugimenduak pil-pilean zeuden. Testua sozial-politikoa da, lehen mailakoa eta publikoa, Bizkaiko langileei zuzenduta dagoelako.
Testuaren Analisia eta Langileen Eskakizunak
Testuan, Gallartan maiatzaren 1ean egindako manifestazioei buruz hitz egiten da, meatzeen jabeen barrakoi eta kantinen desagerpena eskatzeko. Helburu horiek lortzeko batzorde bat sortu zutela aipatzen da.
1890ean egindako greba aipatzen da baita ere, eskaera nagusi bezala, lanaldien murrizpena eta barrakoi eta kantinen derrigortasunaren desagerpena zituena.
Barrakoien eta Kantinen Arazoa
Grebaren lorpena 10 orduko ordutegia mantentzea izan zen, eta teorian, barrakoi eta jauntxoen denden derrigortasuna kentzea. Testuak argi uzten du baldintza hori, nahiz eta onartua izan, ez zela praktikara eraman. Horregatik, barrakoi eta jauntxoen dendak neurri handi batean berean jarraitzen dutela salatzen da.
Lanean onartua izateko, meatzetako langileek jauntxoen barrakoi eta dendetan bizitzen eta erosten jarraitzen dute, nahiz eta:
- Barrakoiek inongo baldintza higienikorik betetzen ez zuten.
- Dendetako janaria gehienetan oso txarra izan eta oso garesti saltzen zen.
Beraz, ez dira langileen eskubideak ez higiene-legeak errespetatzen. Horrek gizakiaren aurkako eraso bat suposatzen du.
Azkenik, dei bat egiten die gobernu eta aginteburuei, egoera horrekin bukatzeko. Meatzeko kapitalistekin mesedegarria den eta langileak esklabotza berri baten aurrean jartzen dituen egoera horrekin. Eskaerak betetzen ez badira, langileek grebarako duten eskubidea erabiliko dutela esaten du testuak.
XIX. Mendeko Industrializazioa eta Langile Mugimendua
XIX. mendearen bigarren erdialdean, Espainian hasitako industrializazio-prozesua Katalunian eta Bizkaian gauzatu zen.
Bizkaiko burdinaren ekoizpenak eta bere esportazioek, inguruko lurraldeetako langile kopuru handiaren immigrazioa ekarri zuten.
Nekazal-guneetatik etorritako langile hauek, lan eta bizi-baldintza hobeagoen bila zetozen, baina lan-baldintza oso gogorrak aurkitu zituzten: lanaldi oso luzeak eta oso gaizki ordainduak, barrakoietan bizi beharra, etab.
Bizkaiko Meatzarien Bizi-Baldintza Gogorrak
Meatzaldeko bizi-baldintzak penagarriak ziren, derrigortuta zeudelako inongo baldintza higienikorik betetzen ez zituzten enpresaren barrakoietan bizitzen. Horretaz gain, janaria edo gainontzekoak enpresarioen kantinetan erosi behar izaten zituzten, soldata bezala ordaintzeko baleak erabiliz. Egoera lazgarriaren adierazle meatzarien 30 urteko bizi-itxaropena izango zen.
Honi aurre egiteko, langile-mugimenduak, sozialistek zuzenduta, mobilizazio eta greba ugariak egin behar izan zituen 1890etik hasita, testuan aipatzen den 1896koa eta beste hainbat ere. XX. mendearen hasieran, beste sektore produktibo batzuk garatzen hasten direnean (metalurgia, etab.) eta langileen mugimenduak sendotzen, Facundo Perezagua sozialistak paper garrantzitsua beteko du, lehenengo elkarte sozialisten sortzailea izan baitzen: Ortuella (1887), La Arboleda (1888)... Orduan hasiko ziren meatzarien lan eta bizi-baldintzak hobetzen.
Ondorioak eta Arazoaren Iraupena
Testuaren garrantziari dagokionez, langileen bizi-baldintza gogorrak erakusteaz gain, langileek haien aldarrikapenak lortzeko zituzten zailtasunak erakusten ditu. Kantina eta barrakoien arazoari dagokionez, 1890eko greban derrigortasuna teorikoki kenduta ere, sei urte beranduago arazoa neurri handi batean mantentzen dela ikusten da.