Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Garapena

Historia2,95 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Sarrera

Industrializazioa nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik industrian oinarritutako beste ekonomiarantz abiatzen den prozesua da. Britainia Handian hasi zen XVIII. mendean, eta Euskadira XIX. mendearen bukaeran ailegatu zen; lurraldeak bizi izandako prozesu historiko garrantzitsuena izango da.

1.2. Kontzertu Ekonomikoak

Foruak abolitu ondoren sortu ziren, Euskadik Espainiako Ogasunari ordaintzeko sistema gisa. Kupoa euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru kopurua da, zeharkako zergen bidez biltzen zena.

Industrializazioaren eta kapitalismoaren sorburuak

Lehen fasean, industria hainbat sektoretara zabaldu zen, bereziki Bizkaiko industria siderurgikoan. Euskal Herria Espainiarekin lotzen zuen trenbide sarea eraiki zen eta finantza-sistema berria sortu zen. Euskal Herriko industrializazioaren ezaugarri amankomunak hauek ziren:

  • Bizkaiko nagusitasun ekonomikoa.
  • Siderurgiaren nagusitasuna.
  • Espainiako merkatuaren menpeko egitura (Europan saltzeko zailtasunak).
  • Kanpoko lan-eskuaren erabilpena.

Meatzaritza eta siderurgia

Bizkaiko meatzeen ustiapena XIX. mendearen amaieran hasi zen. Bessemer bihurgailua zabaltzean, Bizkaiko mearekiko interesa sortu zen eta, 1868ko Meatzaritza Legearen bidez, kanpoko inbertsioei ateak zabaldu zitzaizkien.

3.3. Industria elektrikoa

Bilboko burgesiak sektore elektrikoa bultzatu zuen; besteak beste, Hidroeléctrica Ibérica fundatu eta Madrilera elektrizitatea eraman zuten. Banco de Vizcayak sortu ziren konpainia elektriko gehienetan parte hartu zuen.

3.4. Banka

Industriarekin batera garatu zen finantza-sektorea (adibidez, Banco de Bilbao). Jasotako deposituak inbertsio-jardueretarako erabiltzen zituzten, euskal finantza-sistema industria espainiarrean inbertituz.

3.5. Papergintza

Tolosan sortu zen eta Espainian paper jarraia lantzeko lehen lantegia izan zen. Industria gipuzkoarra Espainiako merkatuko lehen hornitzaile bihurtu zen, Papelera Española sortuz.

3.6. Merkataritza

Kanpoko merkataritza-bolumena igo zen ekonomiaren hazkundearekin batera, truke askeko politikari esker. 1890etik aurrera, ordea, gainbehera etorri zen eta 1892an krisia larritu egin zen.

3.7. Beste industria batzuk

  • Ehungintza: Enpresek espezializazioaren bidetik jo zuten (alpargatak), Kataluniako industriaren lehiaren eraginez.
  • Nekazaritza-elikagaien industriak: Irinean errota modernoa eta bapore-makinak sartu zituzten, eta oliba-olioan lurrun-makina erabili zuten.

3.8. Garraioak

Euskal Herrian industria-gune desberdinak lotzen zituen trenbide-linea eraiki zen, Bilboko oligarkiaren inbertsioarekin. Itsasoko garraioan, lurrun-ontzien beharretara egokitu ziren eta hainbat enpresa sortu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML