Testu Historikoen Analisia: Konstituzioak eta Dekretuak
CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)
KOKAPENA, TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
Aztertuko dugun testuan 1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dago. Testu hau Espainiako lehen konstitutzioa jotzen da; izan ere, Baionako Estatutua, berez, gutun aitortua izan zen. Testu juridikoa da, lege Nagusi bat delako eta, beraz, publikoa, ofiziala eta lehen mailakoa edo historikoa. Konstituzio hau Cadizko Gorteek aldarrikatu zuten, 1812ko apirilaren 19an, San Jose eguna izanik, “La Pepa” ezizenaz ere ezagutzen da; aurreko bi urteotan hasi ziren lanak. Dokumentu honen egileak (kolektiboa) Cadizko Gorteetako diputatuak dira eta Espainiako herritar guztientzat zuzenduta dago. Bere helburua antzinako erregimena gainditzea eta liberalismoaren ideiak Espainian ezartzea izan zen.
XIX. mendean, 1808an, Frantziak Espainia inbaditu zuen eta Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionan bahitu zituen, honekin Napoleonek bere anaia Josef I.a tronuan jarri zuen. Espainiako herritarrak matxinatu ziren, beraz, botere hutsunea zegoen eta Gorteetarako deia egin zen. Gorteak 1812an konstituzio liberal bat sortu zen. 185 diputatuek sinatu zuten.
ANALISIA. BARNE AZTERKETA:
1812ko Konstituzioak 384 artikulu ditu. Elizako diputatuen eraginagatik eta Espainiako tradizioan erlijioak izandako garrantziagatik, konstituzio horretan Estatuaren konfesionaltasuna aldarrikatzen da (12. art.), eta «beste edozein erlijio praktikatzea» debekatzen da.
Testu horretan hautatutako artikuluetan, sistema konstituzionalaren oinarrizko printzipio hauek ageri dira:
- Subiranotasuna nazioari (espainiar herriari) dagokio, eta banaezina da (1., 2. eta 3. art.).
- Oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsa (4. eta 13. art.).
- Legearekiko berdintasuna eta Estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra (ogasun elkarrenganako ardura) (8. art.).
- Gobernu mota: monarkia konstituzional «moderatua». Erregearen boterea mugatua (14. art.).
- Botereen banaketa: Gorteak eta erregea -Legegilea-, erregea -Betearazlea- eta justizia-auzitegiak -Judiziala- (15., 16. eta 17. art.).
- Estatuaren konfesionaltasuna: erlijio katolikoa soilik onartzen da (erlijio tolerantzia eza) (12.art.).
1. tituluan -Espainiako Nazioa eta espainiarrak-, hau aldarrikatzen zen: subiranotasun nazionala; botereen banaketa; eta oinarrizko eskubide politikoak, hala nola askatasun zibila, prentsa-askatasuna eta jabetza-eskubidea. Eskubide horiek «bi hemisferioetako» espainiarrei zegozkien, hau da, Amerikakoei ere bai. Monarkia oinordetzakoa zela ezartzen zen, baina ez absolutua: erregeak konstituzioaren zina egin eta bete egin behar zuen; horrek haren botereak mugatzen zituen. Konstituzio horretan, beste alderdi garrantzitsu bat jaso zen: ordezkaritza probintzia bakoitzeko biztanle kopuruaren araberakoa zen, ez estamentuen araberakoa. Sufragioa, bestalde, gizonezkoen unibertsala zen. Horrez gain, banaketa probintzien arabera egitea eta probintzia-diputazioak eratzea aurreikusten zen.
TESTUINGURU HISTORIKOA. KANPO AZTERKETA:
Frantzia eta Espainiaren arteko sinatutako Fontainebleau itunaren ondorioz 1807an Portugal inbaditzeko, Britainia Handiaren aliatu baitzen, Napoleonen armada ia Espainia osoa okupatu zuen. 1808ko maiatzaren 2an Independentzia Gerra hasi zenean, herrietako eta probintzietako juntak eratzen hasi ziren. Frantsesen aurkako erresistentzia antolatzeko sortu baziren ere, berehala botere handia lortu zuten, eta arazo publikoak kudeatzen zituzten. Probintzietako Juntek ordezkariak bidali zituzten, Junta Zentral Gorena eratzeko; Junta Zentral horrek junten defentsarako ekintzak koordinatzeko eta herrialdea gobernatzeko funtzioa zuen. Baina ez zen gai izan gerra zuzentzeko, eta Gorteetarako deia egin zuen, nazioaren ordezkariek beren antolamenduaz eta etorkizunaz erabakitzeko. Diputatuak hautatzea eta Cadizeraino iristea oso konplexua izan zen; horregatik, une hartan Cadizen zeuden hainbat probintziatako pertsonak hautatu zituzten diputatuak ordezkatzeko; haietako asko Liberalak ziren, ilustratuak eta absolutista ugari ere bazeuden. Gorteak 1810eko irailean zabaldu ziren. Orduan hasi zen Antzinako Erregimenaren krisia. Fernando VII.a saiatu zen Cadizen urte horretan hasitako iraultza geldiarazten. Baina 1833an erregea hil zenean, han egindako erreforma-programa sendotu egin zen. Honek erregimen liberalaren lehenengo urratsa suposatu zuen. Liberalismoaren bidez monarkia konstituzionalak, botere banaketa, gizarte berdintsua eta ekonomiaren askatasuna ezartzea ekarri zituen. Hau guzti hau Ilustratuen ideiak gauzatzea baino ez zen izan. Britainia Handiaren laguntzaz gerra 1813ko Valençayko Itunaz bukatu zen. Fernando VII.a Espainiara itzuli zen eta Cadizko Konstituzioari zin egin bazion ere, gero indargabetu egin zuen. Erabaki horren ondorioz Espainiako monarkia absolutismora itzuli zen.
LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA
Cadizko konstituzioa, lehen konstituzio liberala izan zen Espainian eta XIX. mendean zehar beste konstituzio batzuen abiapuntua. Bertan islatu baitziren ilustrazioaren eta liberalismoaren ideiak eta horregatik ikur bezala hartua izan da. Konstituzio honek Erregimen Zaharraren krisiari hasiera eta Erregimen zaharra bukatzeko eta liberalismoa ezartzeko bidea ireki zuen. Indarrean egon zen 6 urte guztira: (1812-1814, 1820-1823 -hirurteko liberalean, 1836-1837 -biurteko progresistan).
PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)
KOKAPENA. TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
Testu hau garai eta leku jakin batean dago kokatuta, hain zuzen ere, Madrilen 1814ko apirilean. Lehen mailako testu historikoa da eta bere egileak 69 Diputatu absolutistak izan ziren, hori testuan esaten den "BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira" pasartea irakurriz ondorioztatu dezakegu. Fernando VII.ari zuzendutakoa da, Jauna eta BMa (Bere Maiestatea) izendatzen dituelako dakigu informazioa. Gehigarri testu politikoa da, Fernando VII.a Frantziatik etorri zenean idatzitakoa. Honetan 1812an egindako konstituzioa indargabetzea eta absolutismo monarkikoa berrestea eskatzen zioten, Erregimen zaharra berriro ezartzea zen manifestu honen xedea.
ANALISIA. BARNE AZTERKETA:
Ideia nagusiei begira paragrafoka aztertu ditzakegu:
1. Paragrafoa: Espainiako egoera persiarrenarekin konparatu eta erregea gatibu egon den sei urteetan anarkia egon dela diote. Lehenengo paragrafo honen sintesia ateratzeko alderdi hauek azpimarratu ditut: "antzinako pertsiarren ohitura", "Espainiako BMri" (nori idatzita), "zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan" (erregeak bizi izandako egoera), "Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak" (nortzuk idatzita).
2. Paragrafoa: Monarkia absolutua defendatzeko hainbat arrazoi: jainkoaren legearen araberakoa denez, justua da; subirano absolutuak jatorri jainkotiarra du. Paragrafo honetan esaldi hauen bidez atera dut esaldi nabarmena: "Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana", "jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende", "konkista", "erregeak aukeratu", "subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko", "horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea".
3. Paragrafoa. Cadizen egindako aldaketak deuseztatu eta Antzinako Erregimenaren ohiturak berrezartzea eskatzen dute. Ondorio hau testuko esaldi honi esker laburtu dut: "bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak".
3. TESTUINGURU HISTORIKOA. KANPO AZTERKETA.
Testuinguru historikoari erreparatuz, Independentzia Gerra amaitu ondoren, Valençay Itunaren ostean, Fernando VII.ak, errege miretsia, Espainiara bueltatu 1814ko apirilean. Honek, herriaren sektore atzerakoien eta Elizaren babesa eskatu zuen. Horretaz gain Elio jeneralaren babesa militarra izan zuen, horregatik Erregeordetza kontseilua eta lider liberal nagusiak zapaltzeko baimena izan zuen. Zenbait jeneral eta diputatu absolutistek Antzinako Erregimenera itzuli nahi ziren, 1812ko Konstituzioa indargabetuz. Horretarako, 69 diputatu absolutista “Pertsiarren Manifestua” (erregeari bidalitako gutun pribatua) sinatu zuten, haien eskakizuna aipatuz. Azkenean, 1814ko maiatzaren 4an Erregeak Valentziako dekretuaren bidez botere absolutua berrezarri zuen eta Cadizen egindako aurrerapen guztiak bertan behera geratu ziren. Handik aurrera, liberalismoaren jarraitzaileak jazarpen eta zigor zorrotzak jasan zituzten; askok erbestera ihes egitera behartu zituzten. Aldi berean, Europako monarkia absolutista gehienek Aliantza Santuan bat egin zuten: liberalismoaren aurka jotzeko egindako paktua; hau da, herrialde batean iraultza liberala gertatzeko arriskua egonez gero, Aliantza Santuaren arabera, gainerako herrialdeek arazoari aurre egiteko laguntza ematera behartuta daude.
Fernando VII.aren helburu nagusia iraganeko egoerara itzultzea zen. Burutzeko, prentsa-askatasuna ezabatu eta Inkisizioa berrezarri zituen, beraz gerra garaiko argitalpen ugari deuseztatu ziren. Bestetik, jesuitak Espainiara itzuli ziren (liberalismoa berrezarri zen arte), Antzineko Kontseiluak, Mesta, gremioak, jauntxoen erregimena berrezarri eta Elizari desamortizatutako lurrak bueltan eman zizkion, nahiz eta eragozpen handiak ekarri nekazariei. Horretaz gain, Amerikako koloniek Independentzia lortu zuten, beraz Espainiak aurrerapen ekonomikoa lortzen lagundu zezakeen merkatu bakarra galdu zuen. Gainera, Erregeak Antzinako sistema fiskalera itzultzea nahi zuenez, zor publikoa modu arriskutsuan areagotu zen. Gobernua etengabe aldatzearen ondorioz, ezegonkortasuna nagusi zen eta Errege Ogasuna egoera oso larritan zegoen. Egoera horri aurre egiteko, Martin de Garay, Ogasun ministroak, erreforma fiskala proposatu zuen: Cadizen onetsitako kontribuzio orokorra ezartzea eta zama fiskalaren banaketa hobetzea, lurralde-, merkataritza-, eta industria-aberastasunak ebaluatuta. Martin de Garayren ustez Cadizeko Gorteetan egindako erreforma fiskala (nazioko aurrekontua, diru sarreren eta irteeren berrikuspena) oso egokia zen, baina ezinezkoa izango litzateke, erregeak ez luke inoiz onartuko. Nahiz eta ahalegin handiak egin Espainiako ekonomia berpizteko, Elizak eta Nobleek bere erreformari uko egin zioten eta horregatik kargutik bota zuten. Hala eta guztiz ere, Fernando VII.a tronura itzuli zenetik, monarkia absolutuaren aurka zeudenen artean konspirazio ugari gertatu ziren. Hasierako pronuntziamenduak ez zuten arrakastarik izan, baina azkenean 1820. urtean Rafael de Riego jeneralak, Cabezas de San Juanen (Sevilla), altxamendua egin zuen eta Espainia osora hedatu zen. Azkenean, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioaren zina egin behar izan zuen. Handik aurrera, hirurteko liberalaren garaia hasi zen. Estatu kolpe horren ostean erreforma liberalak egin ziren berriro ere, baina Europako monarkia absolutuek etsai nagusia izan ziren beti; hori dela eta ez zen indarrean luzaro egon.
4. LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA.
Argi dago testu honek hainbat alderdiren aldaketak eragin zituela. Hasteko, idatzi zuten absolutistek iritzi aldaketa izugarria izan zuten; izan ere, hasieran hauek konstituzioa ezartzearen aldekoak ziren. Bestetik liberalek txarto ikusi zuten haien erreforma guztiak ezerezean geratzea. Horregatik garai hartan dokumentu honek garrantzia handia izan zuen, Fernando VII.ak absolutismoa berrezartzea eragin zuelako. Beraz laburpen bezala esan dezakegu, testu hau, garaiko gainerako testuez desberdindu zela, etapa baten amaiera eta bestearen hasiera eragin zuelako; hain zuzen ere, lehen konstituzio liberalaren bukaera eta seiurteko absolutistaren sorrera.
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO-DEKRETUA (1836-02-21)
1. KOKAPENA. TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
Aztertuko dugun testua 1836ko desamortizazio-dekretua da. Testu hau testu historiko bat da, juridikoa eta izaera ekonomikoa duena. Lehen mailako testu bat eta gainera testu publikoa da, Madrilgo gazetan (oraingo BOEn) argitaratzen delako. Dekretu hau 1836ko otsailaren 21ean idatzi egin zen eta honen helburua Maria Kristinari desamortizazioaren zergatiak azaltzea da. Dokumentu honen egilea Juan Alvarez Mendizabal izan zen, Ogasun ministroa. Izan ere naiz eta zuzenduta egon Maria Kristinari egunkari publiko-ofizial batean argitaratu zen (Madrilgo Gazeta-gaurko BOE), beraz baita Espainiako biztanleari zuzenduta dago ere. Erregea hil ondoren bere alaba oso gaztea zenez, bi urte baitzituen, Elisabethen ama erregeordea bihurtu zen. 1834 an hasi egin zen bere erregeordaldia eta momentu horretan Cea Bermúdez gobernu buru zen. Baina urte bat pasata 1835an Torenoko kondeak hartu zuen gobernuburutza Juan Alvarez Mendizabalekin batera, desamortizazioa agindu zuena.
2. ANALISIA. BARNE AZTERKETA:
Testuaren ideia nagusia, lehen esan bezala, Maria Kristinari desamortizazioari buruz informatzea da. Baina testuan bi paragrafoetan bi ideiak bereizi daitezke. Lehenengoan desamortizazio burutzeko zergatiak ematen ditu eta bigarrenean hau egiteak zen onura ekar diezaioke Espainiari.
Lehenengo paragrafoan, desamortizazioaren aldeko hainbat argumentu ematen ditu, hala nola:
- Egindako promesa betetzea (“emandako hitza betetzea”).
- Zorion publikoa eragingo du (“zorion publikoaren iturri oparo-oparo bat irekitzea da”).
- Galdutako aberats batzuk berreskuratzea (“hildako aberastasun bat berpiztea”).
- Jarduera honek erreginarekin identifikatzen dela liberalismo ikurra bat delako (“askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da.”).
Bigarren paragrafoan, lehen paragrafo bezalako zergatiak emateaz gain ere adierazten du zein bi onurak ekarri dezake:
- Zor publikoa murriztu egingo du (“zor publiko handiaren kopuru murrizteko onura sortu behar du”).
- Jabedun gizarte-klase bat sortzea lehenengo helburua betetzen laguntzen duena (“jabe-familia oparo bat sortzeko”).
- Erregimenaren euskarria izateko.
3. TESTUINGURU HISTORIKOA KANPO AZTERKETA:
Fernando VII.a bere ondorengotza ziurtatzeko laugarren aldiz ezkondu egin zen Maria Kristina borboitarrarekin, bere iloba zena. Baina susmatzen zuenez ez zuela izango seme bat, “Berrespen Pragmatikoa” argitaratu zuen. Memento horretan indarrean zegoen Lege Salikoaren arabera bakarrik gizonezko batek gobernatu ahal zuela, baina Berrespen Pragmatikoaren bidez lege hau indargabetzen zen eta 1830eko urrian jaio zen haurrari gobernatzeko eskubidea ematen zion. Dekretu honek karlistak erradikalagoak bihurtzea eragin zuen, beraiek ondorengo gisa Karlos Maria Isidro nahi zuten, Fernando VII.aren anaia. La Granjako gertaeretan erregearen osasun egoera kaxkarra zela esan zuten Pragmatika deuseztatzeko asmoz, baina ez zuen arrakastarik izan. Beraz, erregea hil ondoren, 1833ko irailaren 29an, Elisabet II.a bakarrik bi urte zituenez bere ama, Maria Kristina erregeordea izendatu zuten.
Maria Kristinaren erregeordealdian liberalismoa ezarri egin zen herrialdean. Baina liberalismoaren bi korronte bereizi ahal ziren: moderatuak (liberalismo kontserbadoreagoak) eta progresistak (erradikalak). Bere erreinaldia 1934an hasi zen eta hasi bezain laster Cea Bermúdez gobernu burua izendatu zuen eta Javier de Burgos sustapeneko ministroa. Lehenengo urtean hainbat gobernu aldaketak egon ziren eta egoera oso ezegonkorra zegoen. Baina 1835an Torenoko kondeak hartu egin zuen boterea Juan Alvarez Mendizabalekin, ogasun ministroa eta testu honen egilea. Erlijioaren kontrako erreforma asko burutu zituzten hala nola; Jesusen Lagundia desegin. Gainera komentuei erasotzen zieten eta su ematen zieten fabrikei. Honen ondorioz Espainia eta Vatikanoaren harremanak moztu egin ziren. Beste aldetik tokiko juntak eratu egin ziren eta baita alderdi-absolutistak ere. Garai honetan oso finantza krisia handia zegoen eta zor publiko oso handia zen, hau konpontzeko Mendizabalek desamortizazioa proposatu egin zuen. Elizaren nekazaritza-eremuetako eta hirietako jabetzak nazionalizatu, hau da, gobernua jabetza bereganatzea. Honen helburua gero enkante publikoetan saltzea da, lehen esandako arazo ekonomikoak konpontzeko. Lurrak saltzeko enkante izeneko sistema erabili izan zen. “Vales Reales” tituluak ere onartzen ziren desamortizatutako lurrak erosteko. Honekin estatuak diru asko irabazi zuen. Saltzen ziren lur zatiak esku pribatuetara pasatzen ziren eta zergapean jartzen ziren, produktibitatea gehitzeko. Garia, ardoa eta olioa zen gehien saltzen zena. Nekazaritzarako lurrak gero eta gehiago ziren, baina basoak eta abeltzaintza gutxitu egin ziren. Baina ez zuen arrakastarik izan eta ez ziren helburuak bete, beraz Mendizabalek dimititu egin zuen.
4. LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA.
Testu historiko honen garrantzia oso handia izan zen; historiaren arabera desamortizazio nagusia izan zelako. Klero erregularraren ondasun guztiak salgai jarri zituen. Estatuaren esku geratu ziren eta enkantean jarri ziren lurrak, etxeak, monasterioak eta komentuak barruko gauza guztiak hartuta. Dekretu honen helburua desamortizazioa burutzea zen (zor publikoa murrizteko) eta klase sozial berri bat sortzea. Egia esanda dekretuaren ondorioak oso urriak izan ziren, bere helburua ez zelako bete egin eta Espainiak krisi finantzarioan jarraitu zuen.
“BURDINBIDEAREN LEGE OROKORRA” (1855-06-06)
1. KOKAPENA. TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
“Burdinbideen lege orokorra” lehen mailako testu historikoa da. Testua kolektibo bati zuzenduta dago, bereziki Espainiako nazioari, beraz publikoa, ofiziala (gobernu batek eginda) eta nazionala da. Gaiari begira, lege bat denez juridikoa da, baina ekonomikoa ere bai, biak erlazionatuta daudelako. Testu honen helburua, trenbidearen garapena lortzea da, eta horretarako baldintzak ezartzea. 1855 ekainaren 3an idatzi zen, baina 6ra arte ez zen “Gaceta de Madrid” aldizkarian argitaratu. Egunkari Ofiziala zen, gaur egun BOE izenekoa. Egilea Francisco de Luxán izan zen. Sustapen ministroaren ideia izan zen; nahiz eta Erreginaren sinadura izan, egile kolektiboa du Gorteen artean idatzi zutelako, ideologia progresista (liberala) zutenen artean.
2. ANALISIA. BARNE AZTERKETA:
Lehenengo eta behin, testuan argi ikusten da Erreginak legea onartzen duela, baina Gorteen ideia izan zela.
- 4. artikuluan, trenbidearen eraikuntza Gobernuaren, enpresen edo partikularren mende egongo dela zehazten da, beti liberalismoaren ekonomia printzipioei jarraituz.
- 6. artikuluan, eraikuntzarekin hasi baino lehen, Gobernuaren baimena eskatzea beharrezkoa dela. Emakida izango da egitura juridikoa, hau da Administrazioa eta enpresa pribatuen arteko kontratua proiektuak garatzeko (kontsesioak).
- 8. artikuluan, eraikuntzek Estatuaren partetik diru laguntzak jasoko dituzte baldin eta Gobernuarekin batera lan egiten bada; enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat bueltatzen bada eta interes minimo bat Gobernuarentzat bada.
- 19. artikuluan, eraikuntzan erabiliko diren kapitalak Gobernuaren babesa izango dute, eta gerra bat gertatuez gero, enpresek ez lukete kalteturik aterako.
- 20. artikuluan, Estatuak enpresei zenbait erraztasun eskainiko zien: trenbideak egiteko erabilitako lur guztiak enpresarenak izango dira, eta horiekin langileak eta animaliak mantenduko dira; harrobiak egiteko askatasuna izango dute; bidesariak kobratu ahal izango dituzte etorkizunean; muga-zergan adierazitakoa bueltatuko da erabilitako makina, egurraren… arabera.
- Azkenik, 30. artikuluan, trenbideek neurri zehatz batzuk izango ditu, Europatik trenbiderik sartu ahal ez izateko. Azkenean trenbidearen zabalera, lege honen ostean, 1668 milimetrotan ezarriko da Espainian eta Portugalen (ZABALERA IBERIKOA), 1435 milimetrokoa Europan izango den bitartean. Arrazoi estrategikoak zein teknikoak argudiatzen zituzten horretarako, baina azken hauek dira zentzudunekoak.
3. TESTUINGURU HISTORIKOA KANPO AZTERKETA:
Gobernu moderatuan, negozioetan eta politikan ustelkeria kasu asko gertatu ziren, ondorioz liberalen artean mugimendu iraultzaileak piztu ziren; hau da, 1854ko Iraultza. Horren eraginez, moderatuen gobernua amaitutzat eman zen eta biurteko progresista deituriko etapa hasi zen (1854-1856). Iraultza O’Donell eta Dulce jeneralen esku gertatu zen eta “Vicalvarada” pronuntziamenduarekin hasi zen Madrilen. Ekintza horren emaitza argi geratu ez zenez, Canovas del Castillok Manzanaresko Adierazpena idatzi zuen, berrikuntza liberalak egiteko asmoz: zergak murriztea, Milizia Nazionala sortzea, Gorte konstituziogileak eratzea… Pronuntziamendu sinple batez hasi zena, iraultza garrantzitsua bilakatu zen, ehunka hildako izan zuena. Egoera horri aurre egiteko, Salbazio Juntak eratu ziren, Evaristo San Miguel buruzagia izanik. Iraultza horretan Espainian lehenengo aldiz ideia demokratiko eta errepublikazaleak agertu ziren. Azkenean, Milizia Nazionala berretsi ostean, Estatua Espartero progresistaren eskuan geratu zen. Nahiz eta gobernua Esparterorena izan, O’Donell buruzagi militarra garrantzitsua izan zen ere bai; honek Batasun Liberaleko kidea zen (moderatu eta progresisten arteko alderdia). Bien artean koalizio bat eratu zuten boterea txandakatzeko.
Esparteroren gobernuan, neurri ugari hartu zituzten: militar iraultzaileak mailaz igo, diputazio gobernuak aldatu, hauteskundeak antolatu, Mª Kristina erbesteratu etab. Erreforma guztien artean Madoz, Ogasun ministroaren desamortizazioa nabarmendu behar da, elizaren baita estatuaren ondasunak saldu zirelako; ondorioz arazo handiak izan ziren Vatikanoarekin. Horretaz gain, urte horretan Burdinbideen Lege orokorra nabarmentzen da, izan ere trenbidearen garapenari hasiera eman zitzaion, eta ekonomiarentzako oso onuragarria izan zen. Lege hau ezarri aurretik 1848. urtean soilik 28 km-ko ibilbidea zegoen, Bartzelonatik Mataro hirira eta hiru urte geroago Madriletik Aranjuezera. Baina ez zen 1855. urtera arte noiz benetan garatzen hasi zen. Beste alde batetik, beste gerra karlista bati aurre egin behar izan zieten. Gerren ondorioz, zor publikoa hondatuta zegoen, Estatuak ezin zuen funtzionarioak, ezta militarrak ordaindu. Hala ere, bizimodua oso garestia zen, horregatik herritarrek ez ziren gustura bizi. Azkenean, Esparterok dimisioa aurkeztu zuen. Gorte Konstituziogileek lan handia egin zuten konstituzio berri bat egiteko: 1856ko Konstituzioa, “non nata” deitu zioten ez zelako inoiz indarrean jarri. Bertan zenbait erreforma progresista proposatu ziren: herri subiranotasuna, Milizia Nazionala, alkateen hautaketa zuzena… Esparteroren dimisioaren ostean, O’Donellek boterea hartu zuen koalizioan zehaztu zuten bezala; gobernu berriak biurteko progresistan onartutako erreformak deuseztatu zituen. Denboraldi batez moderantismoa izan zen nagusi, Narvaez jenerala buruzagia izanik, non erreforma garrantzitsuak egin ziren; hala nola, hezkuntza publikoaren antolaketa, baina azkenean Batasun Liberalak irabazi zuen.
4. LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA
Lege honek eragin nabarmena izan zuen Espainia eta herritarrengan; 1856 eta 1866 urteen artean 4.000 km baino gehiago eraiki ziren, adibidez, Cadiz-Madrid-Iruñea edo Atlantikoa-Zaragoza-Mediterraneoa. Hala ere, egoera politikoen eta trenbideen erabilpen eskasaren eraginez enpresa askok porrot egin zuten. Alde batetik, trenbideari esker industrializazioak garapen handia izan zuen, izan ere produktuak azkarrago eta merkeago garraia zitezkeen, horrek garapen ekonomiko itzela suposatu zuen Estaturako. Bestetik, siderurgia eta beste sektore batzuk garatzeko baliagarria izan zen, baina Espainiako sektore batzuentzat, larrialdi egoera izan zen, atzerritik produktu merkeagoak ailegatzen zirelako. Hori dela eta Espainiako enpresek ez zuten irabaziak trenbidearen eraikuntza gehiago bultzatzeko, horregatik irabazi gehienak kanpoko enpresek poltsikoratu zituzten.