Maria Kristinaren eta Esparteroren Erregeordetzak

Historia13,4 KB

MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA

- Fernando VII.k, Espainiako azken errege absolutista, ez zuen semerik, beraz Koroa bere anaiarentzat izango zen hiltzekotan. Azkenik, 1829an Maria Kristinarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten. Ondorioz, Fernando VII.k Lege Salikoa (emakumeek gobernatu ezin zutela esaten zuen) indargabetu egin zuen eta 1833an erregea hiltzean, Isabel II.a bi urte baino ez zituenean, erregina izendatu zuten.
- 1833an, Isabel II.aren erreginaldia guda karlistarekin hasi zen: Karlisten eta isabeldarren arteko gatazka. Guda zibil honetan bi gizarte eredu aurrez-aurre jarri ziren. Ondorengotza auziaren ondorioz, karlistak antolatu ziren (behe mailako noblezia, kleroa eta nekazariak) antiliberalismoa eta tradizionalismoa defendatuz, berdintasun juridiko eta askatasun ekonomikoaren aurka. Isabelen tronoa arriskuan ikustean isabeldarren bandoa sortu zen (fernandatarrak, absolutista erreformatzaileak eta liberal moderatuak). Hiri-sektoreak eta lur-jabe handiak zen.
- Hau dela eta, liberalisten barne banaketa indartu egin zen. Moderatuek, subiranotasun partekatua defendatzen zuten, koroaren boterea handitu eta sufragio oso murriztua nahi zuten. Liberal progresistek, aldiz, erregearen botere mugatuagoa, botere legegilea Gorteetan eta sufragio zabalagoa nahi zuten.
- Maria Kristinaren gobernuan, Javier de Burgos sustapen ministroak (frantestu ohia) Espainia probintziatan banatu zuen eta liberalak (erreforma txikiegia) eta absolutistak (erreforma handiegia) bere kontra jarri zituen. Maria Kristinak Gobernuan behar ziren erreformak ikusita Marinez de la Rosa deitu zuen, bera progresista ez izan arren (moderatua baizik). Berak Errege Estatutoa egin zuen. Ideologia moderatukoa zen: bi ganbarako Gorteak, subiranotasun partekatua eta sufragio oso murriztua. Erabaki onengatik, Gobernuak progresistak eta Karlistak kontra zituen.
- Muturreko egoera hau ikusiz, liberal progresistak matxinatzen hasi ziren eta boterera heldu ziren. Liberalismo ekonomikoa sendotu zuten (mesta eta gremioak deuseztatu, prezioak askatu).
- Nekazaritzan erreforma liberalak gertatu ziren ere: gobernuak jabetza pribatua babestu zuen, beraz desamortizazioa martxan jarri zen, Jaunen erregimenarekin amaituz. Mendizabalen desamortizazioa.
- Desamortizazio erlijiosoa izan zen, klero erregularraren eta sekularraren ondasunak saldu ziren eta, ondorioz, Vatikanoarekin harreman diplomatikoak apurtu ziren.
- Ingurugiroa oso gatazkatsua zegoen: zor publiko handia, gerra karlista eta Isabel II.a tronuan finkatu beharra (erregimen liberalaren eraikuntza).
- Noblezia eta burgesia prozesuaren onuradunak izan ziren (dirudun bihurtu, lurrak erosi ahal zituzten bakarrak).
- Helburuak, eliz jabetzaren egitura aldatzea, gerra karlista irabaztea, liberalismoara jarraitzaileak erakartzea, zor publikoarekin amaitzea eta mailegu berriak eskatu ahal izatea ziren.


ESPARTEROREN ERREGEORDETZA
- Maria Kristinaren erregeordetza, Gerra Karlistarekin batera amaitu egin zen eta erbesteratu zen. Gudan zehar arrakasta handia lortu zuen jenera progresista batek hartu zuen erregeordetza: Espartero. Esparterok modu oso autoritarioan gobernatu zuenez, progresisten babesa galdu eta moderatuena lortzeari ekin zion zenbait lege onartzeko.
- Esparterok desamortizazio erlijiosoarekin jarraitu zuen. Gainera, Udalen legea indargabetu, zentralizazioa indartu eta foruak deuseztatu zituen.
- Horretaz aparte, neurri librekanbistak hartu zituen: muga-zergak jaitsi eta Britaina Handiarekin Merkataritza Itun bat egin zuen. Honek, Bartzelonako merkataritza kaltetu zuen, matxinadak piztu ziren eta Esparterok bonbardaketa batekin erantzun zuen.
- Horrek, jende askoren babesa galtzea eragin zuen eta 1843an uko egin zion erregeordetzari eta erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu zuten (13 urte), Isabel II.aren erreginaldiari hasiera emanez.
ALDERDI POLITIKOEN EZBERDINTASUN IDEOLOGIKOAK
- Alderdi Karlista: Antzinako Erregimena itzultzea nahi zuten, absolutismo monarkikoa eta errege-subiranotasuna, foru-pribilegioak, estamentuzko pribilegioak (goi-maila kaltetu gabe) eta Inkisizioaren berrezarkuntza babestu. Liberalismoaren beldur ziren nekazarien babesa izan zuen. Buruzagia Karlos Maria Isidro zen.
- Alderdi moderatua: Absolutismo karlistaren eta progresismoaren artekoa. Antzinako Erregimena amaitutzat hartu, subiranotasun partekatua, Ordena, zentralizazioa, Elizarekin adiskidetu, klase aberatsen (lur-jabe handiak, merkatariak, klase pribilegiatuak) ordezkaria. Buruzagia Narvaez jenerala zen.
- Batasun liberala: 1850ko hamarkadan sortu. Moderatuen eta progresisten arteko alderdia. Talde aberatsen ordezkaria zen. Politikoki, subiranotasun nazionala (moderatuak) nahi zuten; baina, ekonomia aldetik, desamortizazioa (progresistak) babesten zuten. Buruzagia O’Donell jenerala.
- Alderdi progresista: Subiranotasun nazionala, sufragio zentsitarioa (zabalagoa), tokiko botereak indartu, Milizia Nazionalaren alde, Elizaren boterea mugatu eta librekanbismoa oinarri ekonomiko bezala. Erdi mailako klaseak ziren. Boterea izan zuten matxinadei esker soilik. Buruzagia Espartero jenerala izan zen.
- Alderdi demokrata: 1849an sortu zen. Progresista erradikalak ziren. Subiranotasun nazionala, gizonezkoen sufragio unibertsala, erregearen boterea murriztu, demokratikoki aukeratutako tokiko botereak babestu eta Milizia Nazionala. Erdi mailako eta behe mailako klaseen babesa. Buruzagia Emilio Castelar zen.


HAMARKADA MODERATUA
Burgesia lur jabe berria bihurtu zenez nagusitasun soziala zuen. Moderatuek agintzen zuten (Narvaez) eta progresisten iraultzak zapaldu zituzten. Polizia ugaritu zen eta Guardia Zibila sortu, jendea kontrolatzeko.
-- Konstituzio berri bat egin zen, 1845eko Konstituzio moderatua.
- Subiranotasun partekatua
- Erregeak botere oso handia
- Sufragio sentzitario oso murriztua
- Gorte ahulak
- Udalak gobernuaren kontrolpean
- Milizia Nazionala Guardia Zibilagatik ordezkatu
- Eskubideak mugatu zitezkeen legeekin
- Estatu konfesionala
· Desamortizazioa eten egin zen eta saldu gabeko lurrak jabeei itzuli zitzaizkien.
· Koroak aukeratzen zituen hirietako alkateak eta buruzagien mende zeuden, horrela gobernuak zuen tokiko boterea.
· Alderdi Demokrata sortu zen, alderdi progresista zatitzean.
· Bigarren Karlistaldiak (1846-1849) hainbat tokitan sortu zituen liskarrak, hala nola, Katalunian, Valentziakoan eta Toledon. Elisabet II., Karlos Maria Isidroren semearekin ezkondu nahi zuten gobernu liberalak, eta ondorioz, Karlisten matxinadak piztu ziren ezkontzaren aurka eginez.
· Horrez gain, konkordatu bat sinatu zen Vatikanoarekin, desamortizazioagatik sortutako arazoa konponduz. Honen bidez, katolizismoa Espainiako erlijio bakarra bihurtu zen, hezkuntza-sisteman moral katolikoa ezarri zen, desamortizazioa geldiarazi eta ondasunak eskuratzeko eskubidea eman zitzaion Elizari, gainera Estatuak mantenduko zuen Eliza.


BIURTEKO PROGRESISTA

1854an Vicalvarada matxinada gertatu zen, O’Donell jeneralak zuzenduta, ezegonkortasun politikoaren eta moderatuen arteko borroka etengabeen aitzakiarekin. Manzanaresko Adierazpena idatzi egin zen, eskaera progresistekin; eta herriaren babesaren eta haien matxinadei esker Biurteko progresista hasi egin zen. Espartero buru zela eta O’Donell ministro gisa.

Biurteko osoan zehar Gorteek lan handia egin zuten eta 1856ko Konstituzio progresista idatzi zuten. Non nata deitzen zaio ez baitzen inoiz indarrean egon, moderatuen gobernua heldu zelako. Subiranotasun nazionala, Milizia Nazionala, bi ganbarako parlamentua, alkateen hautaketa eta inprenta eta erlijio askatasuna defendatu zuen.

Etapa progresista honetan desamortizazioarekin jarraitu egin zen, Madozen esku.

- Aldi honetan, Elizaren eta Udalen ondasunak saldu ziren.

- Onuradunak, burgesia izan zen gehienbat, baina lur jabe txikien parte hartze handiagoa egon zen.

- Helburua, Udalentzako dirua lortzea (aldi honetan, lortutakoa ez zelako Estatuarentzat) zen, eta Industrializazio prozesua sendotzea: desamortizazioarekin lortutako dirua Trenbidearen eraikuntzarako izan zen.

Erabaki honeko Vatikanoarekin harremanak apurtzea ekarri zuen eta beste matxinada karlista bati egin behar izan zioten aurre. Gainera, zor publikoa handiegia izaten jarraitzen zuen. Hau guztiagatik Espartero dimititu eta O’Donell-ek gobernua osatu zuen, Batasun Liberala sendotuz.


BATASUN LIBERALA GOBERNUAN
- O’Donell-ek biurteko politika guztiak desegin zituen (Milizia Nazionala eta Gorteak) eta 1845ko Konstituzio moderatua ezarri zuen lege progresistekin, hala nola, inprenta-legea, desamortizazioa eta Udalen Legea. Honengatik, Isabel II.a Narvaez jarri zuen bere karguan.
- Narvaezek Konstituzioari egindako aldaketak indargabetu zituen eta moderantismo autoritarioa berrezarri zuen bi urtez, 1858an dimitu eta O’Donell bueltatu zen.
- Lau urtez egon zen gobernuan Alderdi Liberalaren buruzagia. O’Donellen gobernuaren oinarria politika moderatua (1845ko Konstituzioa aldaketarik gabe) eta ekonomia modernizatzailea (desamortizazioa) izan zen.
- Bere atzerri-politiken helburua ospea lortzea zen, eta lortu egin zuten: Afrikako gerra, Maroko, Mexiko… Espainiak mirespen eta indar handia lortu zuen.
-- Baina, gobernu honek ezin izan zion hainbat arazori aurre egin.
· Narvaezen gobernuaren krisiaren ondorioz, moderatu bat izendatu zen buru, baina oso zatituta zeuden eta horrek gobernu ezegonkorrak ekarri zituen. Beraz, Narvaez itzuli zen.
· Erreginak eztabaida politikoetan sartu zen eta ospe oso txarra lortu zuen bere amodio kontuengatik. Parlamentuan eta gobernuan krisiak sortu, eta Narvaez joan eta O’Donell ekarri zuen erreginak.
· Progresistak ez ziren politikaren parte eta horrek matxinadak eta pronuntziamendu ugari ekarri zituen. (San Gil Koartelekoa)
· Italian erresuma batua batu egin zen, baina Aita Santuak ez zuen Erroma sartu nahi. Erregina bere alde jarri zen eta Espainia Italiaren kontra jarri zen.
· Ekonomia krisia egon zen: ekoizpen-sektore guztietan, finantzetan, hornigaien krisia… eta honek matxinadak areagotu.
· Azkenik, O’Donell eta Narvaez hil egin ziren eta Isabel II.aren erreginordetza amaitu eta erbesteratu egin behar izan zen.
Alderdi progresistak eta demokratak Ostendeko Ituna sinatu zuten erregina tronutik kentzeko, eta geroago Batasun Liberala batu zen ere.


SEIURTEKO DEMOKRATIKOA
- Ostendeko Ituna sinatu ostean, 1868an Iraultza Loriotsua esaten zaion mugimendu Iraultzailea hasi zen. Aurrerakoiak eta demokratak izan ziren mugimendu honen buru. Isabel II.a erregina izateari utzi nahi zioten eta ardatz politikoa guztiz aldatzeko beharra ikusten zuten. Sufragio unibertsala defendatu eta Gorte Konstituziogileak nahi zituzten.
- Hilabete batzuk geroago, behin-behineko gobernua finkatu zen Serrano buru zela. Ekonomian hurrengo aldaketak egin zituen: Pezeta ezarri, zeharkako zergen inguruan erreforma egin, meatzeei buruzko legea egin eta librekanbismoa oinarri bezala. Arlo politikoan gehiengoak liberal aurrerakoiak ziren, baina Monarkia demokratikoaren aldekoak, katolikoak, karlistak eta errepublikarrak bereizten ziren; botere judizialaren independentzia zehaztu zen, Gorteak indartu, Erregearen boterea murritu eta sufragio unibertsala aldarrikatu ziren.
- 1869an hauteskundeak deitu ziren Gorte Konstituziogileak osatzeko eta 1869ko Konstituzioarekin Serranoren erregeordetza hasi zen. Konstituzio aurrerakoia zen, subiranotasun nazionalarekin, monarkia demokratikoa, botere banaketa, sufragio unibertsala, eskubide eta askatasun zabalak eta erlijio-askatasuna. Baina, Serranoren erregeordetzak arazoak izan zituen ere. Hala nola, Kubako altxamendua, langile mugimenduaren aldarrikapenak, elizaren kontrako jarrera, errepublikarren haserrea eta erregerik ez izatea.
- Amadeo I. errege izendatu eta 1871n Konstituzioaren zina egin zuen, monarkia demokratikoari hasiera emanez. Baina arazoak zeuden ere. Alde batetik sozio-politikoak: errege gaztea eta atzerritarra zen, Prim hil egin zenez babesik gabe geratu zen (bere ahaleginagatik hautatu zuten errege), Elizaren mesfidantza, Koalizio demokratikoaren zatiketa, errepublikarren asmoa, langileen mugimenduak, nobleziaren kontrako jarrera eta Alfontsinoak (Isabel II.aren erreginaldiarekin jarraitu nahi eta Alfontso errege izendatu). Arazo militarren artean, jarraitzen zuen Kubako gerra zegoen eta III. Karlistaldia piztu zen. Horregatik 1873an Amadeo I. abdikatu egin zuen eta Lehenengo Errepublika hasi zen.

Deskargatu

PDF Word HTML