Gizarte Aldaketak Liberalismoaren Ezarpenaren Ondorioz
Estamentu Gizartearen Desagertzea eta Klase Gizartearen Sorrera
Estamentu Gizartearen Amaiera
Liberalismo politikoa ezarri zenean, nobleziak eta kleroak zituzten pribilegio legalak galdu egin zituzten. Gizon-emakume guztiak legearen aurrean berdinak zirela zioen printzipioak indarra hartu zuen. Hala ere, nobleziak goi mailako estatus ekonomikoa mantendu zuen, industriako inbertsioengatik edota administrazioan goi mailako karguak mantentzeagatik.
Klase Gizartea
- Pertsonak ondasunen arabera klasetan sailkatzen ziren.
- Pertsonak aberasteko edo pobretzeko aukera ematen zuen, jaiotzatik jasotako pribilegioen ordez.
Sekularizazioa eta Eliza
Sekularizazio Prozesua
Iraultza liberalekin Estatua eta Elizaren arteko banaketa gertatu zen, horrek gizartean sekularizazio prozesu geldoa hastea eragin zuen. Elizak irakaskuntzan zuen monopolioa galdu egin zuen. Honek ere Elizaren kontrako jarrera gogorra ekarri zuen.
XIX. mendearen amaieran Eliza katolikoaren baitan ere aldaketak gertatu ziren, industrializazioaren ondorioz langileek jasaten zituzten arazo berriei aurre egiteko.
Langile Mugimenduaren Hastapenak
Trade Unions (Sindikatuen Aurrekariak)
Lehenengo sindikatuak Erresuma Batuan agertu ziren XIX. mendearen hasieran. Industrializazioaren hasieran, sindikatu hauek herri batean lanbide berean aritzen ziren langileen elkarteak ziren. Elkarteak Trade Unions izenez ezagutzen ziren; elkarte apolitikoak ziren, gremio elkarteen eraginpean eta bazkideen lan baldintzak defendatzeko helburuarekin sortutakoak.
Luddismoa
Industrializazioaren hasieran lantegietan sartutako makina berrien kontrako indarkeriazko erantzunak gertatu ziren, lantegietako makinak suntsituz. Bat-bateko ekintzak izan ziren, enpresarioei presioa egiteko. Langileak haserrea adierazten zuten, uste zutelako lan baldintza kaskarrak makinen errua zirela.
Demokraziaren Garapena
Eskubideen Zabalkundea
1848tik aurrera Europako herrialde gehienetan erregimen konstituzional liberaletik ezarri ziren. Ondorioz, izaera moderatutik progresistarako garapena gertatu zen, gizakien eskubideak gehiago zabalduz.
Erregimen demokratikoen ezaugarri nagusi bat herritarrek bizitza politikoan parte hartze askea eta eskubideen errespetua defendatzea izan zen. Arazo ekonomiko eta sozialen aurrean Estatuek aurreko hamarkadetako pasibotasuna baztertu eta biztanleria osoari zuzendutako politika sozialak ezartzen hasi ziren.