Alemania Nazia eta Hirugarren Reicharen Sorrera (1918-1945)
Alemania Nazia: Sarrera
1918ko azaroan, Gilen II.ak abdikatu zuenean, Alderdi Sozial Demokratak errepublika aldarrikatu zuen. 1929-1932ko Depresio Handiak kolpe gogorra eman zion demokraziari, eta nazismoak gora egin zuen.
Weimarko Errepublika
Errepublikak espartakistei (iraultzaren aldeko gutxiengoak) eta Freikorpsei (talde liberalak) aurre egin behar izan zien.
- 1919an, Weimarko koalizioak Versaillesko Itun umiliagarria sinatu zuen.
- Lehen urteak ezegonkortasunez beteak izan ziren.
- 1924tik aurrera, egonkortasuna lortu zen, potentzia garaileek lagundu baitzuten.
Nazismoaren Hastapenak
1919an DAP (Alemaniako Langile Alderdia) sortu zen, eta Hitler bertan sartu zen. Liberalismoaren aurka eta arrazakeriaren alde zegoen. Indarkeria erabiltzen zuen aurkarien kontra.
Ideologia Naziaren Oinarriak
- Diktadura nazionalista eta arrazista.
- Alemania Handia biltzea (Großdeutschland).
1921ean Hitler buru bihurtu zen. 1923ko estatu-kolpean porrot egin ondoren, kartzelan zegoela “Mein Kampf” (Nire Borroka) idatzi zuen. 1925ean, kalera itzuli zenean, alderdia birsortu zuen, gizarte-babesa lortzeko aldaketak eginez.
Errepublikaren Krisia eta Nazismoaren Gorakada
Depresio Handiaren ondorioz naziek gora egin zuten. 1932ko krisi politikoan, Brüning kantzillerrak dimititu zuen. Presidentea aukeratzeko: Hitler edo Hindenburg. Hindenburgek irabazi zuen, eta Von Papen kantziller izendatu zuen.
1933an, Hitler kantziller izendatu zuten.
Diktadura Nazia eta Hirugarren Reicharen Sorrera
Estatu totalitarioa eraiki zen. Hitler botere guztia lortzen saiatu zen, Hindenburgen boterea desegitea lortuz.
- Reichstageko Sutea (1933ko otsaila): Naziek komunistak kulpatu zituzten.
- Horrela, alderdi bakarreko diktadura ezartzea lortu zuten.
Politika Nazia: Doktrinamendua eta Propaganda
Adierazpen askatasuna deuseztatu zen. Kanpainak oso efektiboak izan ziren, prentsaren bidez manipulatu baitzuten.
- Eskoletan pentsamendu modernoaren aurka egin zen.
- Liburu erretzeak egin ziren.
Arrazakeria eta Antisemitismoa
Batasuna eta arraza nagusitasuna ezarri ziren. Emakumeen baserriak sustatu ziren, alemaniar genetiko onak edukitzeko. Juduen garbiketa hasi zen:
- 1933-1938: Juduen eskubideak ezabatu ziren.
- Nurenbergeko Legeak: Juduei alemaniar herritartasuna kendu zitzaien.
- 1938: Kristal Hautsien Gaua.
- 1942tik aurrera: Judu guztiak ezabatzea, “Azken Irtenbidea” (Holokaustoa).
Autarkia eta Berrarmatzea
Ekonomia egonkortzeko, lan publikoei ekin zitzaien. Lau Urteko Planean autarkia ekonomikoa eta berrarmatze indartsua lortzeko politika ezarri zen.
- Bizi Espazioa (Lebensraum) hedatu zen elikagaien gabezietatik irteteko.
- Ekoizpena eta enplegua gora egin zuten.
Ondorioak
Nazismoa II. Mundu Gerraren eragile nagusia izan zen. Versaillesko Ituna apurtu zen (armada handitzea, mugak haustea...). Frantziak eta Ingalaterrak ezikusiarena egin zuten, beldur zirelako.