Berrezarkuntzaren Analisia: Oligarkia eta Sistema

Historia2,61 KB

Analisi Historikoa

1. eta 2. paragrafoak: Txandakatze-sistema

Testuak txandakatze-sistema aurrera eramateko beharrezkoak diren faktoreak identifikatzen ditu eta gobernua antolatzeko egitura deskribatzen du. Hiru osagai nagusi bereizten ditu:

  • Oligarkak edo burgesak: Primateak, Berrezarkuntzako alderdi dinastikoetako buruzagiak, Madrilen bizi direnak.
  • Jauntxoak edo kazikeak: Landa-eremuetako eskualdeetan agintea dutenak.
  • Gobernadore zibilak: Beste bien arteko koordinazio eta komunikazio lanak egiteaz arduratzen direnak.

Egitura hau zen hauteskundeetan iruzurra egiteko erabiltzen zutena. Oligarka horiek “alderdi politikoetan” banatuta zeuden eta hauteskundeen bitartez ezin zen ezer konpondu, benetako hauteskundeak ez zirelako. Costaren liburua argitaratu zenean, sufragio unibertsala onartuta zegoen, baina “putxerazoa” erabiliz klase dominatzaileak hauteskundeak faltsutzea lortzen zuen.

3. paragrafoa: Klase gobernatzailearen kritika

Egileak azpimarratzen du “klase gobernatzaile” honek ez duela loturarik herriarekin, herriak aukeratzen ez duelako. Ez dira “gorputz organiko bat”; Costarentzat parasito batzuk baino ez dira, “gorputz arrotz bat”, eta haien menpean herria sufritzen eta “...intziri egiten” ari da. Beraz, atzerritar talde bat bezala deskribatzen ditu, Berrezarkuntzako alderdi politikoen balorazio negatiboa eginez.

4. paragrafoa: Hauteskunde-sistemaren ustelkeria

Testuak kritikatzen du hauteskundeetan sistema galbidera eramaten duena ez dela herria, baizik eta klase gobernatzailea, bere botereaz baliatzen delako. Hauteskundeetako sistemaren ustelkeria salatzen du.

Espainiako egoera liberala

Estatu liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren, emaitzak ez ziren oso pozgarriak: inperio koloniala galdu zuten, modernizazio ekonomikoa ez zen gauzatzen, analfabetismo maila altua zen, trenbide-sarea ez zen errentagarria, eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden eta industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik ematen. Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean inposatzen ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen.

Ondorioa

Laburbilduz, Costak salaketa bat egin nahi du iritzi publikoaren aurrean: Berrezarkuntzako oligarkiak ez zuen balio estatua behar bezala gidatzeko eta herriak asko sufritzen zuen haren gehiegikeriekin.

Deskargatu

PDF Word HTML