Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista

Historia2,83 KB

1931ko Konstituzioa eta Errepublikaren Ezarketa

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitu zen ekainean, ganbera bakarra eta konstituzioa egiteko helburuekin. Hauteskunde aske eta garbiak, gizonen sufragio unibertsalaren bitartez gauzatu zirenak, historian lehenengo aldiz, hiru emakume diputatu izan ziren parlamentuan: Clara Campoamor, Victoria Kent eta Margarita Nelken.

Gorte Konstituziogileek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten, errepublika demokratiko eta laiko bat ezarriz, eskubide eta askatasun ugari aldarrikatuz:

  • Sufragio unibertsalaren ezarpena.
  • Abortu eta dibortzio legeak eta ezkontza zibila.
  • Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa izateko eskubidea.

Urte horretan, Estatuaren lurralde-antolaketak eta Elizarekiko harremanen auziak ondorio politiko larriak ekarri zituzten: Alcalá Zamorak eta Maurak dimisioa eman zuten, eta Konstituzioak kultu-askatasuna aitortu eta Elizak Estatuaren finantzaketa jasotzeari utzi zion.

Konstituzioa ez zen indar politiko guztien adostasunez sortu eta arazoak eragin zituen. Hura onartu baino aste batzuk lehenago, Gorteek Alfonso XIII.a erregea epaitu zuten, “perjuro” izatea leporatu eta betiko erbesteratu egin zuten.

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Alcalá Zamora Errepublikako presidente izendatu zuten eta Azañari gobernua osatzeko agindua eman zion. Azañak ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten arteko aliantza sortu zuen. Biurteko erreformistan bost erreforma garrantzitsu gauzatu zituzten, besteak beste:

  1. Erlijio-politika: Eliza eta Estatua banandu ziren, Elizak gizartean zuen eragina murriztuz. Ondorioz, Eliza Errepublikaren kontra agertu zen.
  2. Hezkuntza-erreforma eta Kultura-politika: Oinarria doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izatea zen. 13.000 ikastetxe sortu ziren eta Misio Pedagogikoen bidez, nekazaritza-eremuetan kultura hedatzen hasi ziren.
  3. Lan-erreformak: Largo Caballerok (buruzagi sozialista eta Lan-ministroa) hainbat lege ezarri zituen.
  4. Autonomia Estatutuak: Estatuaren lurralde-antolaketa diseinatu zen. Konstituzioak eskualdeei autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortu zien. Bi eremutan izan zen nagusi: Katalunian, Nuriako Estatutua egin zen, eta Euskadin, askoz zailagoa izan zen Euskal Estatutua.
  5. Nekazaritza-erreformak: Lan handiena izan zen. Espainiako nekazaritza-arazoek bi alderdi zituzten:
    • Nekazaritzaren zati handia zaharkituta zegoen (atzerapen teknikoa, produktibitate txikia, langile asko eta merkeak).
    • Nekazaritza-sektoreko gizarte-arazo larria nazioarteko ekonomia-krisiaren ondorioz okertu zen (29ko crack-aren ondorioak). Langile asko miseria gorrian bizi ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML