I. Mundu Gerra: Azterketa Sakona eta Ondorioak

Historia6,77 KB

1. Zergatik deitu zitzaion Gerra Handia edo Guztizko Gerra I. Mundu Gerrari?

Hasieran hilabete gutxitan bukatuko zela pentsatu bazen ere, gerra honek 4 urte iraun zuen. Ordura arte inoiz ez zen ezagutu horrenbeste suntsiketa eta hilketa eragin zuen gerrarik, horregatik Gerra Handia izena jarri zioten. Mundu osora zabaldu zen, Europako koloniak gerra eremu izan baitziren bai Afrikan zein Asian. Gizartea erabat mobilizatu zuen eta jarduera sozioekonomiko guztiak gerraren menpe jarri ziren.

2. Zer da Bake Armatua? Zer gertatu zen?

Bake Armatua deitzen zaio 1890 eta 1914 urteen arteko garaiari. Urte horietan ez zen gerrarik egon, baina Europako potentziak etengabe ari ziren berrarmatzen eta aliantza sare bat josten. Europan bazekiten gerra zetorrela eta horretarako prestatzen hasi ziren. Alemania potentzia industrial eta militar gisa finkatu zen eta Frantzia bakartzeko helburuarekin hainbat aliantza sinatu zituen.

3. Zein bi bloke borrokatu ziren I. Mundu Gerran eta zein herrialdek osatzen zituzten?

Bi bloke nagusiak hauek izan ziren:

  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.
  • Inperio Zentralak: Alemaniar Inperioa, Austria-Hungaria eta Otomandar Inperioa.

1917an bi protagonista berri agertu ziren: alde batetik, Errusian iraultza sozialistak arrakasta izan ondoren, gerratik erretiratu zen. Urte berean, AEB gerran sartu zen Ententearen alde.

4. Zeintzuk izan ziren I. Mundu Gerra hasteko faktoreak?

  • Frantziaren eta Alemaniaren arteko etsaitasuna: Gerra inperiala Prusiatik zetorrela eta Lorena berreskuratu nahi zuen.
  • Otomandar Inperioaren desegite prozesua: Austriarrak eta errusiarrak elkarren artean lehian zebiltzan ingurua kontrolatzeko.
  • Alemania batu berriak Erresuma Batuari lehia egitea arlo ekonomiko eta militarrean.
  • Interes inperialistak: Frantziak eta Erresuma Batuak ia Afrika osoa hartu zuten, eta Alemania ez zegoen pozik.
  • Armagintza norgehiagoka: Etengabe ari ziren armak erosten.

5. Nola hasi zen gerra?

1914an atentatu bat izan zen Sarajevon. Serbiar nazionalista batek Austria-Hungariako artxidukea eta bere emaztea hil zituen. Horren ondoren, Austria-Hungariak ultimatum bat bidali zion Serbiari, betetzea ezinezkoa zena. Serbiak ezetz esan ondoren, gerra deklaratu zion eta aliantza sistema aktibatu zen: bi blokeak gerran sartu ziren.

6. Laburtu gerraren lehenengo fasea: Mugimendu Gerra (1914)

Gerraren lehen fasean, armaden mugimendu handiek eta fronte finkatzeak markatu zuten. Alemaniak Frantziako armada atzetik harrapatzeko plana egin zuen, eta horretarako neutrala zen Belgika inbaditu zuen. Alabaina, alemaniarren plana ez zen arrakastatsua izan. Frantziak erasoa geldiaraztea lortu zuen, eta frontea Frantzia iparraldean itsutu zen.

7. Laburtu gerraren bigarren fasea: Posizio Gerra (1915-1916)

Gerra azkar bukatzeko asmoak porrot egin zuen. Indarrak orekatuta zeudenez, fronteak itsutu eta lubaki gerra luze, hilgarri eta nekagarria hasi zen. Lubakietan egotea infernua bilakatu zen soldaduentzat, eta ehundaka mila hil ziren kilometro gutxi batzuk irabazteko. Lubakiak errazagoak dira defendatzeko erasotzeko baino, eta frontea oso gutxi mugitu zen bi urte horietan. Bataila hilgarrienak Somme, Verdun eta Marnekoak izan ziren. Era berean, gatazka lurralde geografiko berrietara hedatu zen (Errusia, Afrika iparraldea, Ekialde Hurbila…).

8. Laburtu gerraren urte kritikoa (1917) eta nola bukatu zen gerra (1918)

1917a urte erabakigarria izan zen gerraren garapenerako bi gertaerengatik: alde batetik, Errusian iraultza sozialistak arrakasta izan zuen eta inperioa desagertu egin zen. Agintari iraultzaile berriek Brest-Litovskeko ituna sinatu zuten alemaniarrekin bakea egiteko. Bestetik, AEB, nahiz eta neutrala izan, Erresuma Bateari laguntza eskaintzen zion merkataritza ontzien bidez. Alemaniar urpekariak haietako asko urperatu zituzten, eta azkenean AEBk gerran sartzea erabaki zuten Ententearen alde. Horrek asko desorekatu zuen balantza aliatuen alde. AEBk ia milioi bat soldadu bidali zituen Europara, eta azkenean bai Austria-Hungariak, Otomandarrek zein Alemaniak errendizioa eskatu zuten.

9. Aipatu gerraren ondorio sozioekonomikoak

  • Liberalismo politikoa alboratuz, estatuak gero eta parte hartze handiagoa izan zuen gizartean eta ekonomian.
  • Aldaketak emakumearen rolean: Gizonak gerrara joatean, lehenago izan ez zituzten lanbideak hartu zituzten. Horren ondorioz, gizartean protagonismo handiagoa hartu eta herrialde askotan sufragio unibertsala onartu zuten (adibidez, Errusia, Alemania, Austria, Hungaria edo Herbehereetan). Emakumeak ere hasi ziren kirolak praktikatzen, ilea labur mozten, prakak janzten…
  • Ekonomian, AEB bihurtu zen lehen potentzia. Europan prezioak asko igo ziren eta herrialde galtzaileei zigor gogorrak ezarri zizkieten.

10. Aipatu gerraren ondorio soziokulturalak eta pertsonalak

  • 20 milioi pertsona inguru hil ziren gerraren ondorioz, ordura arte inoiz ikusi gabekoa. Gainera, gerra bukatu eta gero gripe gogorrak Europa jo zuen eta beste 20 milioi hildako eragin zituen.
  • Gerran zaildutako milioika soldadu gizatasuna galduta itzuli ziren ikusitakoaren ondorioz. Indarkeriaren aldeko diskurtsoa zabaldu zen, muturreko jarreren aldekoa (eskuinetik faxismoaren aldekoak eta ezkerretik iraultza sozialisten aldekoak).

11. Zer gertatu zen Alemaniako, Austria-Hungariako, Errusiako eta Otomandar Inperioekin? Aipatu sortu ziren 5 errepublika berri.

Erdi Arotik Europan protagonista izandako lau inperio erraldoiak desagertu egin ziren. Inperio horietatik 13 errepublika sortu ziren, eta horietako gehienetan erregimen demokratikoak eta sufragio unibertsala ezarri ziren.

Potentzia garaileak Parisen bildu ziren eta garaitutako herrialde bakoitzarekin bake-itun bat sinatu behar izan zuten. Versaillesko Ituna Alemaniarekin sinatu zen: inperioa desegin, zituen koloniak galdu, Polonia eta Frantziari hainbat lur eman behar izan zizkion. Gerra hasieraren ardura egotzi zioten, armada murriztu behar izan zuen eta garaileei erreparazio ekonomiko handiak ordaindu behar izan zizkien, herrialdean pobrezia eta faxismoaren gorakada eraginez.

12. Zer izan zen Nazioen Liga? Arrakasta izan zuen?

1918ko bakeak isildu zituen, baina ez zituen arazoak konpondu. Horregatik piztu zen II. Mundu Gerra. Nazioen Liga Parisko Bake Konferentzian sortu zen, AEBko Wilson presidentearen ekimenez. Helburua: beste gerrarik ez izateko, nazioarteko erakunde bat sortzea, gatazkak elkarrizketaz konpontzeko. Ez zuen funtzionatu; AEBk, adibidez, ideia eman bazuen ere, ez zuen parte hartzea erabaki. II. Mundu Gerraren hasierak bere porrota berretsi zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML