II. Errepublika, Autonomia eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia3,57 KB

Gaia: II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Sarrera

1876an Foruak ezeztatu ondoren, eta Kontzertu Ekonomikoa alde batera utzita, euskal lurraldeak autogobernurik gabe geratu ziren. Autogobernua berreskuratzeko hurrengo aukera II. Errepublikarekin batera iritsi zen.

Autonomiaren aldeko bide luzea

Hego Euskal Herrian autonomia lortzeko bideak bi oztopo nagusi izan zituen: Donostiako Ituna ez errespetatzea eta alderdien arteko aliantza estrategia okerra. Hala ere, lau autonomia proiektu nagusi aurkeztu ziren:

  1. Eusko Ikaskuntzaren proiektua.
  2. Lizarrako Estatutua.
  3. Batzorde Kudeatzailearen Estatutua.
  4. 1936ko Estatutua, Gerra Zibila hasi ondoren onartu zena.

1936ko Euskal Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak eta Jose Antonio Agirre jeltzaleak bultzatu zuten. Espainiako Gobernuak abertzaleak bere alde nahi zituenez, estatutua onartu zuen, nahiz eta hainbat atal zehaztu gabe geratu. Gerra betean, Euskal Herriak autogobernua eskuratu zuen eta Eusko Jaurlaritza sortu zen, bere erakundeekin (Ertzaintza, ereserkia, bandera...).

Jose Antonio Agirre lehendakari hautatu zuten. Karisma handiko politikari katolikoa zenez, Francoren propaganda faxista indargabetzen lagundu zuen. 1937an Bilbo erortzean, autonomiaren esperientzia laburra amaitu zen.

Gerra Zibila Euskal Herrian

Gerraren bilakaera Espainian

Francok Afrikako armada penintsulara eraman zuen altxamendua hasteko. 1936an, Mola jeneralak Irun eta Gipuzkoa hartu zituen. Francok Madril hartzen saiatu zen baina, porrot egin ondoren, iparraldeko frontean zentratu zen Euskadi, Santander eta Asturias konkistatzeko. 1938an Aragoi hartu zuen, eta 1939an, Katalunia eta Madril, gerra amaituz.

Fronteak Euskal Herrian

Nafarroa eta Araba hasieratik matxinatuen alde lerrokatu ziren. Bizkaiak eta Gipuzkoak, aldiz, Errepublikari leial eutsi zioten.

Gerra Gipuzkoan

Defentsa Batzorde bat eratu zen, baina anarkisten eta abertzaleen arteko desadostasunak agerikoak izan ziren. Beorlegi koronelak Irun hartu zuenean, muga itxi eta lurraldea bakartuta geratu zen. Irailerako, Gipuzkoa osoa kolpisten esku zegoen. 50.000 errefuxiatu inguruk Bizkaira ihes egin zuten, eta frontea Deba arroan egonkortu zen aldi baterako.

Gerra Bizkaian

Errepublikaren aldeko indarrek Eusko Gudarostea sortu zuten. Mola jenerala Bilbo hartzeko interesatuta zegoen, bertako industriagatik. Mola hegazkin istripu batean hil ondoren, Francok, Alemaniako Condor Legioaren laguntzaz, Gernika bonbardatu zuen 1937ko apirilean. Erasoek jarraitu zuten, eta Bilboren defentsarako eraikitako "Burdin Hesiak" huts egin zuen. Frankistak hirian sartu zirenean, gudari eta miliziano askok Kantabriara ihes egin zuten. Bertan, Santoñako Ituna sinatu zuten italiarrekin, baina Francoren armadak ez zuen errespetatu eta soldaduak kartzelaratu zituen.

Gerraren ondorioak

Gerra Zibilak gutxi iraun zuen euskal lurraldeetan, isolamendu geografiko eta politikoagatik, baina ondorio latzak utzi zituen:

  • Autonomia bertan behera geratu zen, eta Bizkaiari eta Gipuzkoari Kontzertu Ekonomikoa kendu zitzaien, "probintzia traidore" izendatuta.
  • Errepresio oso gogorra izan zen: gerran hildakoak, milaka fusilatu eta erbesteratu.
  • Errepresio kulturala ezarri zen, euskara eta euskal kultura debekatuz.
  • Emakumeen eskubideak nabarmen murriztu ziren eta estatu konfesionala ezarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML