Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa (1839-1878)

Historia2,39 KB

Foru Abolizio Prozesua eta Kontzertu Ekonomikoa Ezartzea

Foruek garai arriskutsua bizitzen hasi ziren. Izan ere, liberalismo konstituzionalak lurralde eta gizabanako guztien berdintasuna zuen oinarri, eta ez zuen inolako erregimen berezirik onartzen, foru sistema kasu.

Foruen Erreforma (1839-1841)

Lehen Gerra Karlistaren ostean, lege batek (1839ko urriaren 25a) Foruak berretsi bazituen ere, horiek Konstituzioari (1837koa zegoen indarrean) egokitzeko aldaketak egin beharra zegoela azaldu zuen. 1844an liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua), Pedro Egaña liberal fueristaren lanari esker, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala egongo da José Pidal Ministroak emandako dekretu baten bidez. Foru-ahalmen batzuk berreskuratu ziren eta Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak berrezarri ziren.

Bigarren Gerra Karlista (1872-1876) eta Foruen Abolizioa (1876)

1868ko iraultzaren ondoren (“La Gloriosa”), alderdi karlistaren gorakada gertatu zen. 1869 eta 1872ko hauteskundeetan parte hartu zuen eta erlijio eta foruen defentsak garaipen handia eman zioten Euskal Herrian.

Bigarren Gerra Karlistak Euskal Herria izan zuen eszenatoki geografikoa. Karlistek okupatutako lurraldeetan benetako estatuaren enbrioia garatu zen, hau da, administrazio propioarekin, non Foru Aldundiak oinarrizko erakundeak ziren eta gobernu-funtzio guztiak betetzen zituzten.

Garaipen militar ugari izan arren (Nicolás Ollo nafartarra buruzagi zutela), karlistek Bilboko setioa utzi behar izan zuten eta, aldi berean, porrot egin zuten.

Kontzertu Ekonomikoa Ezartzea (1878)

1876ko Legeak (Foruen ezabapena) ez zuen suposatu beste lurraldeekiko erabateko berdintasuna. Bi urte geroago, Euskal Herriko talde moderatuen eta Canovas del Castillo-ren arteko negoziazioen ondorioz, Euskal probintziei (A/B/G) Kontzertu Ekonomikoen araubidea eman zitzaien:

  • Diputazioak beren lurraldeko zerga gehienak (aduanetako mugasariak, tabakoa eta antzeko beste monopolioak salbu) biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortu zuten.
  • Horren trukean, Estatuari diru kopuru bat (“kupo” izenekoa) ordaindu behar zioten.

Hartara, Diputazioek autonomia berreskuratu zuten zerga eta administrazio esparruetan. Kontzertuak Euskal Probintziek Estatuaren barruan ezberdinak izaten segi zezaten balio izan zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML