Espainiako Bigarren Errepublikaren bilakaera (1931-1936)
1. Monarkiaren amaiera eta Errepublikarako trantsizioa
1929. urtean Cánovasen sistema zaharkituta zegoenez, aldaketa beharrezkoa zen. Monarkiaren aurkako bloke bat eratu zen: sozialistek iraultza soziala nahi zuten, nazionalistek autonomia, eta monarkiko asko ere errepublikazale bihurtu ziren.
1930ean Donostiako Ituna sinatu eta Batzorde Iraultzailea sortu zen. Jacako eta Cuatro Vientos-eko altxamenduek porrot egin arren, arreta handia erakarri zuten. Hauteskundeetan monarkikoek irabazi arren, hiri nagusietan errepublikak boto gehiago lortu zituenez, Errepublika aldarrikatu zen. Hala ere, erregeak ez zion uko egin bere eskubideei.
2. Errepublikaren aldarrikapena
1931ko apirilaren 14an Eibarren aldarrikatu zen Errepublika lehen aldiz. Batzorde Iraultzaileak estatu demokratiko, laiko eta progresista bat sortu zuen. Hala ere, Europako totalitarismoa, 1929ko krisia eta gobernu barruko gatazkak zirela eta, Errepublikak zailtasun handiak izan zituen.
3. Errepublikaren alderdi politikoak
Gobernuaren barruko hiru joera nagusiek ezadostasunak eragin zituzten:
- Ezkerra: Instituzio tradizionalak ukatu, autonomiaren alde egin eta erreforma sakonak nahi zituzten.
- Zentroa: Lerroux-en Partido Radical eta Partido Republicano Conservador.
- Eskuina: Instituzioei eutsi nahi zieten eta autonomiaren aurka zeuden.
4. Errepublikaren bilakaera politikoa (1931-1936)
Errepublikak hiru etapa nagusi izan zituen: ezkerreko gobernua, eskuinekoa eta, azkenik, ezkerra berriro.
4.1 Behin-behineko gobernua (1931ko apirila-abendua)
4.1.1 Lehen neurri erreformistak
Nekazaritza, militar eta hezkuntza arloko erreformak bultzatu ziren. Erasoko Guardia sortu zen eta analfabetismoari aurre egiteko neurriak hartu ziren.
4.1.2 1931ko Konstituzioa
Espainia errepublika demokratiko, laiko eta deszentralizatu gisa definitu zen. Sufragio unibertsala eta aginte-banaketa ezarri ziren.
4.2 Biurteko Azañista (1931-1933)
Erlijio-ikastetxeak itxi, dibortzioa legeztatu eta nekazaritza-erreforma bultzatu zen. Kataluniak autonomia lortu zuen 1932an. Hala ere, 1932ko Sanjurjoren altxamenduak eta gizarte-gatazkek Azañaren dimisioa eragin zuten.
4.3 Biurteko kontserbadorea (1933-1935)
Eskuineko CEDA alderdiak gobernura iritsi eta aurreko erreformak desegin zituen: elizari laguntzak itzuli, nekazaritza-kontraerreforma egin eta Kataluniaren autonomia baliogabetu zuen. Estraperlo auziak Lerroux-en dimisioa eta hauteskunde berriak ekarri zituen.
4.4 Fronte Popularra (1936)
1936ko hauteskundeetan ezkerreko koalizioak irabazi zuen. Giroa gaiztotu egin zen: Falangistek eta ezkertiarrek egindako hilketen ondoren, uztailaren 17an eta 18an Altxamendu Nazionala hasi zen, Gerra Zibilari bide emanez.