Blasco Ibáñez: El Intruso eta Bizkaiko Meatzarien Egoera

Historia2,94 KB

Testuaren Kokapena eta Datu Orokorrak

  1. Testuaren kokapena

    • Mota: Testu historiko-literarioa.
    • Obra: El intruso (1904). XX. mendeko Bizkaiko meategietako langileen baldintzak islatzen ditu (peoien etxeak). Valentzian argitaratu zen.
  2. Egilea: Vicente Blasco Ibáñez

    Idazle, kazetari eta politikaria zen. Bilbon bizi izan zen hainbat hilabetez. Nobela kostunbrista landu zuen hasieran, eta aurrerago gizarte gaiak salatu zituen, besteak beste:

    • El intruso
    • Los cuatro jinetes del apocalipsis
  3. Hartzailea eta Une Historikoa

    • Hartzailea: Hiritarrak eta, batez ere, langile jendea (testu publikoa).
    • Une historikoa: Berrezarkuntza (Errestaurazioa), Alfontso XIII.aren erregealdia. Industrializazioa gertatzen ari zen Bizkaian, eta horren ondorioz, langile mugimenduak eta lehen elkarte sozialistak sortu ziren.

Analisi Tematikoa

  • Helburua: Peoien etxeak salatzea.
  • Ideia nagusia: XX. mendean Bizkaiko meatzeetan lan egiten zuten langileen egoera negargarria.

Egitura eta Edukia

  1. 1. Atala: Meatzarien Bizilekua (Peoien Etxea)

    • "Aresti" pertsonaia lekuko gisa agertzen da (Enrique Areizaren senidean oinarrituta).
    • Barrakoiak meategien jabetzakoak ziren: higiene baldintza negargarriak, pilaketak...
  2. 2. Atala: Meatzarien Lantokia (Harrobia eta Lurpeko Meazuloak)

    1. Ez zen eskulan esperientziarik behar.
    2. Lan eskari handia zegoen.
    3. Lurpeko meazuloetan espezializazio gehiago behar zenez, langileen egoera hobea zen.

Testuinguru Historikoa: Bizkaiko Industrializazioa

  • XIX. mendea: Industrializazioa Bizkaian. Meatzaritza garatu zen, Somorrostroko burdina erauzten hasi baitziren.
  • 1876tik aurrera hasi zen benetako industrializazioa Bizkaian.
  • Burgesiak, atzerriko enpresek eta meatzetako jabeek garapen ekonomikoa monopolizatu zuten.
  • Bessemer bihurgailuaren ondorioz, atzerriko kapitalak Bizkaian inbertitzen hasi ziren, mearen esportazioa bultzatuz.
  • Azpiegituretan inbertitu zen.
  • Langileen beharra areagotu zen, eta horrek immigrazio masiboa ekarri zuen. Ondorioz, herrixkak sortu ziren etxebizitza oso pobreekin.
  • Lan baldintza gogorrak: Barrakoi eta kantina sistema.
  • Meatzariak Bizkaiko proletarioen abangoardia bilakatu ziren: sozialismoan afiliatu ziren.
  • Grebak: 1890eko greba orokorraren ondorioz, barrakoiak eta kantinak kendu ziren, eta 10 orduko laneguna ezarri zen.

Ondorioak eta Garrantzia

Eleberria zenez, ez zuen ondorio zuzenik izan gizartean. Hala ere, alfabetatuei egoeraren jabe izaten lagundu zien. Gaur egun, lekukotasun historiko garrantzitsua eskaintzen digu.

Deskargatu

PDF Word HTML