Espainiako Krisia eta Errestaurazioaren Amaiera (1909-1931)

Historia4,14 KB

1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa

1909an, marokoarrek langileei eraso egin ondoren, Maurak Bartzelonako eta Madrilgo erreserbistak Melillara bidali zituen; lehenengoak uztailean irten ziren. Marokoko egoera txarra zela eta, hildako asko egon ziren. Sozialistek eta anarkistek greba orokorra deitzean, istiluak hasi ziren Bartzelonan. Hiri guztian bat-bateko matxinada bortitza sortu zen: elizei eta komentuei su eman zieten. Gobernuak gerra-egoera deklaratu eta errefortzu militarrak bidali zituen. Mauraren gobernu kontserbadoreak gogor zapaldu zuen matxinada. Honek dimisioa aurkeztean, liberalak itzuli ziren agintera.

1917ko Krisia: Hiru Iraultzak

1917an hiru iraultza egon ziren: militarrena, burgesiarena eta proletalgoarena.

  • Krisia militarra: Estatuan pisu gehiago izateko, diru-sarrerak gehitzeko eta gerrako merituengatik igoerarik ez egiteko. Defentsa Batzordeak eratu zituzten presioa egiteko asmoz. Gobernuak onartu egin zituen estatu-kolpea saihesteko. 1918an Armadaren Legea onartu zen; soldatak igo eta Sailkapen Batzordeak arautu zituen.
  • Krisia politikoa: Parlamentarioak elkartu ziren konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta txandakatze-sistema kentzeko. Babes txikia jaso zuenez, gobernuak desegin zuen.
  • Krisia soziala: 1917an UGTk eta CNTk greba orokorra deitu zuten erregimena kentzeko eta errepublika demokratikoa ezartzeko. Abuztuan hasi zen, baina toki batzuetan bakarrik izan zuen eragina. Armadak gogor zapaldu zuen mugimendu hura.

Sistemaren Suntsipena eta Marokoko Hondamendia

Txandakatze-sistema salbatzeko kontzentrazio-gobernuak eratu ziren, baina ez zuten arazoak konpontzea lortu.

Annualeko Hondamendia (1921)

Annual hirian jasandako porrotaren ondorioz, krisi larriena hasi zen 1921ean. Urte horretan hasi zen Marokoko protektoratu espainiarra, eta horrek galera handiak ekarri zizkion Espainiari. Espainiarrak oso gaizki prestatuta ailegatu ziren eta hondamendia izan zen emaitza.

Gerra 1921ean hasi zen. Mendebaldea okupatzeko ardura Berenguer jeneralari eman zioten eta Silvestre jeneralari ekialdekoa. Berenguerrek Silvestreri Rif-eko ofentsiba gelditzeko agindu zion, baina hark ez zuen kasurik egin. Abd-el-Krimek zuzendu zuen espainiarren aurkako borroka. Hondamendiaren ondoren, frantses eta espainiar armadak elkartu ziren eta 1926an Abd-el-Krimek errenditu behar izan zuen.

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Primo de Riveraren estatu-kolpearen ondoren, bi joera nagusitu ziren: Afrika utzi eta erretiratzearen alde zeudenak, eta afrikanistak (Francisco Franco buru), armadari garrantzi gehiago ematea nahi zutenak.

1923an Miguel Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen, ia oposiziorik gabe. Kolpeak enpresa-sektoreen babesa jaso zuen eta erregeak gobernua osatzeko eskatu zion. Espainiak monarkia parlamentarioa izateari utzi eta erregimen autoritario bihurtu zen; Cánovasen erregimena desagertu egin zen.

Gorteak desegin eta 1876ko konstituzioa eten zuen. Direktorio Militarra (1923-1925) eta Direktorio Zibila (1925-1930) antolatu zituen. 1926tik aurrera, diktadurak babesa galdu zuen eta oposizioa gogortu zen. Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen 1930ean.

Bigarren Errepublikaren Aldarrikapena

1930eko Donostiako Itunaren helburu nagusia errepublika aldarrikatzea zen. 1931ko udal hauteskundeak monarkiari buruzko plebiszitu bihurtu ziren. Errepublikanoek eta sozialistek hiri handietan irabazi zuten. Apirilaren 13an Alfontso XIII.a Espainiatik joan zen eta 1931n Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.

1876ko Konstituzioaren Analisia

  • 11. art.: Estatu konfesionala eta katolikoa; kultu-askatasuna modu pribatuan.
  • 13. art.: Espainolen eskubideak: adierazpen-askatasuna, biltzeko eskubidea, etab.
  • Aginte-banaketa: Botere legegilea Gorteek eta erregeak partekatua; botere betearazlea erregearena.
  • Balorazioa: Konstituzio malgua, moderatua eta ez demokratikoa da. Iraupen luzeko testua izan zen, Borboien Errestaurazioaren zutabea.

Deskargatu

PDF Word HTML