Industrializazioaren Bilakaera Euskal Herrian: XIX. Mendea

Historia2,47 KB

Sarrera: XVIII. eta XIX. Mendeetako Testuingurua

XVIII. mendean, Euskal Herrian, gizartearen eta ekonomiaren oinarria nekazaritza zen. XVII. mendearen bukaeran, krisialdi ekonomikoa agertu zen Britainiarren bultzadaren ondorioz; 1833-39 bitarteko gerra zibil irekian, krisialdi politiko ere bihurtu zen.

Industrializazio Berantiarra

Euskal Herriko industria, Europakoarekin alderatuta, atzeratuta zegoen. XIX. mendearen erdialdean, bizkaitarren aurrerakada nabarmentzen da, nahiz eta faktore guztietan (ekonomian, politikan eta gizartean) atzeratuak egon.

Siderurgiaren Nagusitasuna

Nahiz eta euskal lurraldeek arlo ekonomikoan aurre egin, haien siderurgia burdinaren "monokultiboan" oinarrituta zegoen. Honek emaitza negatiboak izango zituen krisialdi garaian, nazioarteko eskariak atzera egingo baitzuen.

Bizkaiko Nagusitasun Ekonomikoa

Gipuzkoarekin lehian ibiltzen zen Bizkaia XX. mendean. Britainiarrek burdin mehearen eskaera handitu zutenez, diferentzia bizkaitarren alde handitu zen, Bizkaia Euskal Herriko protagonista ekonomiko bihurtuz.

Espainiar Barne Merkatuaren Menpeko Egiturak

Espainiaren atzerapen ekonomikoa Europarekin alderatuta ikusita, euskal lurraldeek espainiar merkatua bilatzea erabaki zuten. Burgesiak, bizkaitarrak gehienbat, helburu politiko eta ekonomiko nagusitzat hartu zuen hori.

Kanpoko Eskulanaren Erabilera

Euskal lurraldeen txikitasuna eta demografia eskasa oztopoak izan ziren industria-eskariari eskulan nahikoa hornitzerakoan.

Bizkaitar Eredua

XIX. mendearen 40ko hamarkadan izan ziren bizkaitarren industrializazio-saiakerak; Bilbotar burges-talde bik burdinaren eraldaketan aritzen ziren fabrikak martxan jarri zituzten. Europar teknikak zirela medio, "burdinolen" modernizazioa suposatu zuen.

Mea-Arroaren Ustiapena

Altzairuen merketzea eragin zuena asmakizun teknikoen garapena izan zen. Britainia Handia Bizkaiko burdin meaz interesatu zen, Europako beste potentzia batzuk bezala. Burdinaren ustiapenarekin bost eragilek lortzen zituzten etekinak:

  • Meategien jabeak
  • Mea-ustiatzaileak
  • Mea-garraioan aritzen ziren konpainiak
  • Esportatzaileak
  • Nabigazio-elkarteak

Etekinak eta Kapitalizazioa

Bizkaiko mea-sektoretik talde itxi batek bakarrik lortu zituen etekinak:

  • Orconera
  • Martinez Rivas
  • Franco-Belga
  • Ybarratarrak
  • Sota familia

Deskargatu

PDF Word HTML