Espainiako Krisia eta Liberalismoaren Sorrera (1788-1833)
1788an, Karlos III.aren heriotzaren ondoren Karlos IV.a tronura iristerakoan, Antzin Erregimenak bere horretan zirauen, despotismo ilustratuak aldaketa berritzaileak agindu bazituen ere. Hala ere, 1789an, Frantziako Iraultzak prozesu berri bat abiarazi zuen; hurrengo urteetan zehar, Antzin Erregimena hondoratu eta sistema liberal politikoa, kapitalista eta klase-gizarte berriak ekarriko zituen.
Gerra eta Krisi Politikoa (1808)
1808an, Napoleonen ejerzitoak herrialdea hartu zuen, Borboien absolutismoaren krisia azken muturreraino eramanez, ekonomia larriagotuz eta inbaditzaileen aurkako gerra sortuz (Independentzia Gerra). Gerra hartan Frantziako Iraultzan sortutako ideiak zabaldu ziren eta oinarri horietako asko 1812ko Konstituzioan bildu ziren.
Absolutismoa eta Liberalismoaren Arteko Gatazka
Azkenik, Napoleonen azpirazioarekin eta Fernando VII.aren erregetzarekin erregimen zaharra berriz indartu bazen ere, askatasun ideiak ez ziren isilarazi; absolutisten eta liberalen arteko gatazkek etapa hau markatu zuten.
Karlos IV.aren Erregetza eta Godoyren Agintaldia
Karlos IV.aren erregetza 1788an hasi zenean, Frantziako Iraultzaren zurrunbiloak giro iraultzailea zabalduko ote zuen beldurrez, erreforma guztiak bertan behera utzi zituen. Floridablanca eta Aranda ministro ilustratuak kargugabetu eta 1792an jatorri apaleko Manuel Godoy militarraren esku utzi zuen boterea.
Krisia eta Ondorioak
- Kanpo politika: Luis XVI.aren exekuzioaren ondoren, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu zion. Espainiaren porrotak Basiliako Bakea sinatzea ekarri zuen.
- Trafalgarko gudua: Frantziaren alde egiteak Erresuma Batuaren aurka jartzea ekarri zuen, eta Trafalgarko guduan Espainia eta Frantziako itsas armada birrinduta gelditu zen.
- Barne krisia: Honek ogasun krisia, diru-sarreren beherakada, bizibide krisiak eta kolonietako egoera txartzea ekarri zuen. Godoyk zerga igoerak eta lurren desamortizazioak proposatu zituen, arrakasta handirik gabe.
Egoerak okerrera egin zuen Fontainebleuko Ituna sinatzerakoan, Napoleonen armadari Espainian sartzen uztean. Gainera, errege familiaren konspirazioak zirela eta, 1808an Aranjuezeko matxinada gertatu zen, Godoy kargugabetu eta Karlos IV.ak tronua bere seme Fernando VII.aren esku uztea helburu zuena.