Euskal Herriko Foru Erregimena eta Instituzioak
Euskal Herriko Foru Erregimena
Foruen Jatorria eta Egitura Politikoa
Foruak legeak ziren. Autonomia erkidego bakoitzak bere ohiturak zituen. Euskal Herrian XV. mendean idatzi ziren. Erregeak emandako hiri itunak ere badira foruen jatorria. Euskal Herriak Jaka eta Logroñoko hirietatik jaso zituen foruak. Bertan, biztanleen eskubideak eta erregearekin zuten harremana lotzen ziren.
Akordio honetatik autogobernua sortzen da, Foru Baimenarekin batera. Foru Baimena erkidegoak erregeari baiezkoa edo ezezkoa esateko zuen eskubidea zen. Euskal Herrian foruek XIX. mendera arte iraun zuten: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (A, B eta G) 1876ra arte, eta Nafarroan (N) 1841era arte.
Foru Instituzioak
Foruek eta instituzioek foru erregimena osatzen zuten. Euskal Herriko lehen instituzio foralak Erdi Aroan sortu ziren, Nafarroan, Gorteak. Lau estamentuak biltzen ziren Gorteetan.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, banduetako gerren ondorioz, Batzar Nagusiak sortu ziren. Hauen funtzioa legeak egitea, zergak jartzea eta jasotakoa kudeatzea zen. Administrazio lanak konplexuagoak zirenez, Diputazioa sortu zen, botere betearazlea zuena.
Eskualdeko batzarrak ere egin ziren gero. Izen desberdinak zituzten erkidego bakoitzean:
- Araban: kuadrillak
- Bizkaian eta Nafarroan: merindadeak
- Gipuzkoan: haranak
Foru Xedapen Nagusiak
Erregimen Zaharrean Euskal Herrian foru erregimena zela eta, hainbat xedapen zeuden:
- Foru Baimena: Nafarroan eta beste hiru lurraldeetan desberdina zen. Lehenengoan proposamenak egin zitezkeen, eta besteetan ezezkoa edo baiezkoa esan zitekeen erregeak esandakoari, kontraforua aplikatuz.
- Soldaduskaren Salbuespena: Euskaldunak soldaduskatik aske zeuden. Beren lurraldeak soilik defendatzen zituzten.
- Aitoren Seme-alaba Izaera: Gipuzkoan eta Bizkaian denentzako zen; Araba eta Nafarroan, berriz, ez. Betidanik kristaua zinela frogatu behar zen.
- Zergen Berezitasuna: Pribilegiatuak zirenez, zerga arruntak ez zituzten ordaintzen. Merkataritza egiterakoan, aduanak Ebro ibaian zeudenez, ez zuten arantzelik ordaindu behar.
Foruen Amaiera
Foru erregimena eta erakundeak pixkanaka sortu ziren Erdi Aroan. Nafarroako Gortea lehendabizi, gero ermandadeak eta bukatzeko Batzar Nagusiak sortu ziren XV. eta XVI. mendeetan.
Foruak EHn soilik mantendu ziren, nahiz eta politika zentralizatuagoa ezarri zen botere absolutista erabiliz. Euskal Herriaren eta monarkiaren artean tentsioa zegoen, baina foruak ez zituzten kendu. 1841ean, Lehen Gerra Karlistaren ondorioz, Nafarroan abolizioa ezarri zen.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, erregimen mistoa ezarri zen. 1876an, Bigarren Gerra Karlistarekin (2. GK), foruak deuseztatu ziren.