EAJ-PNVren sorrera eta Sabino Aranaren ideologia

Historia1,81 KB

EAJ-PNVren sorrera eta testuinguru historikoa

Testu hau Euskal nazionalismoaren ideologiarekin guztiz lotuta dago, Sabino Aranaren ikuspuntutik. Aranak industrializazioaren garapena, burdingintzaren sustapena eta, horren ondorioz, kanpotarren etorrera masiboa ezagutu zituen. Gainera, foruen ezabapenak eta quinta sistemak sortutako frustrazioak bultzatuta, eta alderdi guztiak espainolak zirela iritzita, EAJ-PNV sortu zen 1895ean.

Sabino Aranaren pentsamenduaren oinarriak

Analisiari dagokionez, Sabino Aranaren pentsamenduaren oinarriak independentismoa, katolizismoa eta arrazaren garbitasuna ziren. Euskal arraza izateko ez zen nahikoa euskara hitz egitea; euskal abizenak izatea ere ezinbestekoa zen. Aranak ideia multzo hau "Jaungoikoa eta Lege Zaharra" leloan laburbildu zuen:

  • Independentzia: Euskal Herriko herri guztiak batzea nazio federal batean (Euzkadi).
  • Katolizismoa: Politika erlijioaren menpe egon behar zen, "euskaldun fededun" esamoldea sortuz.
  • Foruak: Hasiera batean foruen berrezarpena helburu nagusia izan zen.

Testuinguru soziala eta bilakaera politikoa

Sabino Arana testuinguru konplikatu batean bizi izan zen: herrialdea eraldaketa prozesu betean zegoen, burdingintzaren eztandak eta immigrazioak gizartea aldatu baitzuten. Horrek klase sozial berriak sortu zituen: burgesia eta langileria.

Hasiera batean, euskal nazionalismoa Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foruak berreskuratzeko sortu bazen ere, hurrengo urteetan Sabino Aranak foruen aldarrikapena alde batera utzi eta politika nazionalaren ideia zabaldu zuen, Euskal Herriko berrikuntza politikoaren osagai funtsezko bihurtuz.

Deskargatu

PDF Word HTML