Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa — 1931
Identifikazioa
Autorea: Clara Campoamor, diputatua izan zen. Politikari espainiarra izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian, 1931ean lortu zena. II. Errepublikako Gorte Konstituziogileari zuzenduta dagoen 1931ko irailaren 1ean eman zuen hitzaldi politiko hau. Lehen mailako iturriak erabiltzen ditu eta testu politiko-juridikoa da.
Ideia nagusiak
Testu honen ideia nagusia emakumeen askatasuna eta sufragio-eskubidea defendatzea da. Clara Campoamor-ek gizaki izateagatik emakumeek dituzten eskubideak aldarrikatzen ditu; hau da, gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak direla azpimarratzen du.
- Sufragioaren aldeko argudioa: Konstituzioak libreagoa, aurreratuagoa eta hobea izan dadin emakumeen sufragioa onartu behar dela dio.
- Jarrera politikoa: Emakumeekiko jarrera ezin dela monarkiarenaren antzekoa izan; bestelakoa izan behar duela defendatzen du.
- Aitzindaritza eta harrotasuna: Hori guztia eta aitzindari izateak espainiarrengan harrotasuna piztuko duela azpimarratzen du.
Inguru historikoa
1930eko urtarrilaren 30ean Miguel Primo de Rivera dimititu egin zuen. Bere ordez Dámaso Berenguer jarri zen. 1930eko abuztuan Donostiako ituna sinatu zen II. Errepublika aldarrikatzeko, hiru talde politikoen artean (alderdi sozialista, errepublikazaleak eta konstituzionalistak). 1931eko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika honetan, konstituzioaren barruan emakumeen aldeko neurriak ezarri nahi ziren; horretarako Clara Campoamor-ek eskubide hauek aldarrikatu zituen Gorte Konstituziogilearen aurrean, emakumeei sufragioa onartzeko eskatzeko.
Iruzkina
Testu hau garrantzitsua da, 1931ean emakumeen sufragioa lortu zelako. Gainera, Espainia herrialde aurreratuenetako bat izan zen; emakumeen eskubidea une horretan ez baitzen oraindik herrialde gehienetan onartu. Adibidez, Ingalaterran eta Estatu Batuetan (eta Frantzian urte batzuk beranduago) onartu zen emakumeen sufragioa.
Beraz, Clara Campoamorren borroka Errepublikako gertakarien artean garrantzitsuenetarikoa da: bai nazioarteari begira Errepublika aurreratua zela erakutsi zuelako, bai emakumeentzat askatasuna eta eskubideak lehenengo aldiz onartu zituztelako.
Hala eta guztiz ere, aurrerapen honek ez zuen luze iraun: Franco boterera iristean berehala kendu zizkien emakumeen eskubideak, eta emakumeen eginkizun nagusia familiaren eta senarraren zaintzea izan zen.