Munduko Gerraren Ondorioak: Demografia, Ekonomia eta Politika
Ondorio demografikoak
- 50 milioi hildako eta 70 milioi zauritu. Zibilak soldaduak baino kaltetuagoak izan ziren.
Ondorio ekonomikoak
- Gerrak Europa ekonomikoki eta fisikoki suntsitu zuen bitartean, AEB indartu egin zen horren esker, eta munduko potentzia nabarmena bihurtu zen.
Lurren aldaketak
- Batzuetan lurralde-aldaketa nabarmenak eman ziren:
- Alemania lau zatitan banatu zen. Gero, ezker eta eskuin banaketa egon zen, ondoren bi zatitan geratu zena (AEB eta SES B / Sobiet Batasuna).
- Gerra hotzaren abiapuntu nagusia izan zen.
- Alemaniako barruan zeuden herrialdeek independentzia lortu zuten eta Ekialdeko Europako asko Sobiet Batasunaren eskutan geratu ziren.
- Mundua bi bloketan zatitu zen: komunista (ekialdea) eta demokratiko-kapitalista (mendebaldea).
Ondorio moralak
Gerrak trauma moral sakona sortu zuen eta Mendebaldeko balio etiko guztiak zalantzan jarri ziren gerra honen basakeria eta krudeltasunagatik. Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoek biztanleria zibilari eragin handiena izan zioten.
Nazien basakeria hau izan zen: heriotza-esparruetako genozidioa eta teoria arrazista eta totalitarioei jarraiki milaka pertsona hil zituzten, esaterako: juduak, ijitoak, homosexualak eta aurkari politikoak.
Basakeria hauek lehenengo aldiz epaitu ziren nazioarteko auzitegi batean, eta epaileak lau potentzia handietakoak izan ziren. Termino berri bat sortu zen: gizadiaren aurkako krimena, eta Nürnbergeko epaiketan 21 buruzagi nazi epaindu zituzten; haietatik 12 heriotzara kondenatuak izan ziren.
Ondorio politikoak
- Sistema faxistaren porrota izan zen eta, nahiz eta antzeko diktadura batzuk jarraitu, aliatuek Europa bi zatitan banatu zuten.
- Mendebaldeko Europa (angloamerikarrek askatua): demokrazia parlamentarioa eta kapitalismoa berrezarri ziren. Alderdi sozialdemokratak eta Alderdi Komunista sobietarren aldekoak sendotu egin ziren.
- Ekialdeko Europa: Sobiet Batasunak askatu eta, beraz, herri-demokraziak jarri ziren; hau da, sistema komunistak eta SES B barruan geratu ziren.
- Jugoslavia eta Albania erregimen komunista zuten baina ez zeuden SES Bren menpe.