Euskal Estatutuaren Historia eta Gerra Zibila (1933-1939)
Nazionalistek, berriz, estatutuaren alde egin zuten eta 1933an baiezkoa atera zen. Hala ere, urte hartako hauteskundeetan CEDAk (eskuindarrak) irabazi zuen eta proiektua bertan behera utzi zuen.
1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularrak (ezkertiarren koalizioak) irabazi zuenean, Parlamentuan batzorde berria sortu zen (Prieto buru eta Agirre idazkari) eta aurreko proiektuetan oinarrituz, 1936ko ekainerako proiektu berria prestatu zen.
1936ko uztailaren 18an Francok estatu kolpea eman zuen eta Gerra Zibila hasi zen. Nafarroa (konspirazioaren gune nagusietako bat, Mola jenerala baitzegoen) eta Araba erraz menperatu zituzten. Gainera, Karlistek erreketeak (Karlisten talde armatuak) sortu zituzten, eliztar askoren laguntzaz.