Sabino Aranaren eta EAJren bilakaera historikoa (1893-1936)

Historia2,52 KB

Sabino Aranaren eta EAJren bilakaera historikoa

Lehen etapa: Sorrera eta independentismo erradikala (1893-1898)

Lehen etapan (1893-1898), 1893an Larrazabaleko Hitzaldia eman zuen, alderdi nazionalista bat sortu behar zela esanez, eta Jainkoa eta Lagi-Zarra leloarekin amaitu zuen. Hurrengo urtean Euskeldun Batzokija elkarte politikoa sortu zuen, eta 1895ean Bizkai Buru Batzarra eratu zuen, 1897an EAJren aitzindaria izan zena. Bere jarraitzaileak, gainera, Bizkaiko erdi mailako klasekoak eta jarduera tradizionaletan aritzen zirenak izan ziren. Lehen etapa honetako ideologia independentista erradikala izan zen.

Bigarren etapa: Barne-tentsioak eta autonomismoa (1898-1902)

Bigarren etapan (1898-1902), EAJn talde foruzalea sartu zen. Ramón de la Sota izan zen buru, eta kide berriek jarrera toleranteagoak eta ideia autonomistak sartu zituzten alderdian. Horrela, zatiketa bat gertatu zen: alde batetik independentista erradikalak (aranistak) eta, beste aldetik, autonomistak. 1898an, garapen ekonomikoaren inguruko jarrera aldatu zuen Aranak: industrializazioa gaitzesteari utzi zion, baina planteamendu independentistekin jarraitu zuen.

Hirugarren etapa: Etapa españolista (1902-1903)

Hirugarren etapan, edo etapa españolistan (1902-1903), independentismoa alde batera utzi zuen Sabino Aranak, eta Espainiako estatuaren barruan autonomia ahalik eta handiena lortzen saiatu zen. Ondorioz, Liga de Vascos Españolistas antolatu zuen.

Postaranismoa eta EAJren bilakaera (1903-1936)

Sabino Arana 1903an hil zen, eta urte horretatik Gerra Zibilera arte doan etapari "postaranismoa" deitu zitzaion (1903-1936). Bertan, bi aukeren arteko tentsioak areagotu ziren boterea lortzeko asmoz:

  • 1905: Autonomistek udal-hauteskundeetako gehiengo absolutua lortu zuten.
  • 1908-1915: Independentistak nagusitu ziren eta kontrola mantendu zuten.
  • 1921: Independentistak kanporatu zituzten, alderdiaren doktrina ofiziala ez jarraitzearren. Horrela, bi alderdi sortu ziren: Comunión Nacionalista Vasca (autonomista) eta birsortutako EAJ (independentista).

Primo de Riveraren diktaduran (1923-1930) nazionalismoak jazarpen gogorra jasan zuen, baina 1930ean bi adarrak batu eta EAJ izenera bueltatu ziren. II. Errepublikako garaian EAJren zeregin nagusia autonomia estatutua lortzea izan zen, eta Gerra Zibilaren garaian lortu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML