Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra eta Trenbidearen Historia

Historia2,48 KB

Gobernu progresistak burdinbidearen eraikuntza bultzatzeko Burdinbideen Lege Orokorra atera zuen. Lege horrek zenbait abantaila eman zien burdinbidean inbertitu zuten konpainia pribatuei: laguntzak trenbidea egiteko eta materialen inportazioei muga-zergak ezabatzea, besteak beste.

Legearen ezaugarriak eta araudia

Lege honek trenbide-sarea eraikitzeko araudia finkatu zuen. Besteak beste, finantzatze-sistema, muga-zergen salbuespena eta bidearen zabalera arautu zituen. Lege honen babesean, urte horietan zenbait tren-konpainia sortu ziren, gehienak kanpoko kapitalez eratuak.

Eraikuntza prozesuaren gabeziak eta ondorioak

Espainiako tren-sarearen eraikuntza berandu eta azkarregi egin zen, ondo planifikatu gabe. Horren ondorioz, burdinbideak ez zituen...

Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbideen Lege Orokorra eta Trenbidearen Historia" »

Bizkaiko meatzarien borroka eta sozialismoaren sorrera

Historia2,67 KB

Testuaren analisia eta testuingurua

Testua La Lucha de Clases Bilboko astekari sozialistan argitaratu zen artikulu baten pasartea da; beraz, testu narratiboa da.

Artikulua 1896ko maiatzean argitaratu zen, Errestaurazioaren garaian, Maria Kristinaren erreginaordetzan, hain zuzen ere. Egilea ez dago sinatuta, baina ustezko egilea Facundo Perezagua da, euskal sozialismoaren aitzindaria. Perezagua Bizkaiko langileei zuzentzen da, meatzariek jasaten zuten zapalkuntza salatzeko.

Meatzarien egoera eta aldarrikapenak

Perezaguak adierazten du Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean manifestazioak egin zituztela Gallartan, derrigorrezko kuartel eta denden kontra. Ondoren, 1890eko greba (Greba Handia) aipatzen du, meatzariak kuartel eta denden aurka altxatu zirela...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko meatzarien borroka eta sozialismoaren sorrera" »

Lehen Mundu Gerra: Fasetik Fasera eta Kausak

Historia2,87 KB

Lehen Mundu Gerraren Fasetan (1914-1917)

1914: Gerra Mugimendua

Gerraren lehen etapan, mugimendu gerra nagusitu zen, tropen desplazamendu handiekin. Alemaniak Belgika inbaditu zuen Frantziari iparraldetik erasotzeko eta gero Errusiara joateko asmoz.

Gudu Garrantzitsuak

  • Marneko Gudua: Frantziarrek alemaniarrak geldiarazi zituzten Parisetik gertu.
  • Tannenberg eta Masuriako Gudua: Errusiarrek alemaniarrak geldiarazi zituzten.

Horrela, fronteak egonkortu egin ziren eta gatazka posizio-gerraren fasean sartu zen.

1914-1917: Posizio Gerra

Gerraren eremu geografikoa zabaldu egin zen, fronteak Europako leku gehienetara iritsiz. Alemaniak berehala zituen errusiarren esku zegoen Polonia eta Austria-Hungariako tropen esku zegoen Serbia.

Borrokak Mendebaldeko Frontean

1916an,...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Fasetik Fasera eta Kausak" »

Euskal Lurraldeen Industrializazioaren Ondorio Sozialak

Historia2,41 KB

Industrializazio Prozesuaren Gizarte Ondorioak

XIX. mendearen bukaeran euskal lurraldeek aldaketa nabarmenak bizi izan zituzten: nekazal gizarte izatetik gizarte moderno eta industrial batera igaro ziren.

Industrializazio prozesuaren ondorio nagusietako bat gizarte mailaren polarizazio handia izan zen, langileriaren eta burgesiaren artean.

Burgesiaren Garapena

Bizkaian

Bizkaian, burgesia meategien, fabrikaren, ontziolen eta bankuen jabea zen. Burgesia honek bere botere ekonomikoa adierazten zuten etxe aberatsak eraiki zituen Nerbioi ibaiaren eskuinaldean.

Gipuzkoan

Gipuzkoako burgesiak ez zuen Bizkaikoaren garrantzia eta eragina lortu, baina probintziako elite bihurtu zen eta gipuzkoar gizartean pisu handia hartu zuen.

Langileak (Proletargoa)

Langileria...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Lurraldeen Industrializazioaren Ondorio Sozialak" »

1936ko Euskal Estatutuaren laburpena eta testuingurua

Historia6,17 KB

IDENT. Estatuaren aurkezpena

Estatutua 1931eko Lizarrakoa ordezkatzeko prestatutako testu bat zen. Horren idazketan euskal hiru probintzietako aldundiek parte hartu zuten. Euskadiko Estatutua Diputatuen Kongresuak, ibilbide luze baten ondoren, onartu zuen, nahiz eta Espainia gerra zibilean egon. Onarpena eta indarrean sarrera 1936ko urriaren 4an izan ziren. Onespen honetan Indalecio Prietoren lana azpimarratu behar da.

Testu hau Euskadiko lehen estatutuaren zenbait artikulu biltzen ditu. Era berean, argitalpen juridiko gisa "Gaceta de Madrid" aldizkarian argitaratu zen eta, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea ere izan zen.

Artikuluetan agertzen direnak Diputatuen Kongresuak onartutako legeak direla adierazten dute;...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Estatutuaren laburpena eta testuingurua" »

Frankismoaren Kanpo-Politika: Isolamendutik Irekierara

Historia2,88 KB

Hastapenetako frankismoaren kanpo-politika

Ardatzeko potentzietara hurbiltzea

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta hilabete gutxira, Bigarren Mundu Gerra (BMG) hasi zen. Erregimenak pozez hartu zuen gerraren hasiera, baina Ardatzaren porrotak eragin zuzena izan zuen frankismoaren bilakaeran. Hasiera batean, Espainia neutral deklaratu zen.

Francok Bigarren Mundu Gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiak ez zeukan horretarako baliabide nahikorik. 1940an, Franco Hitlerrekin bildu zen Hendaian, baina hitzarmenak ez zuen aurrera egin.

Handik gutxira, Franco eta Mussolini Bordigheran (Italia) bildu ziren. Hitlerrekin bezala, Espainia gerran sartzeko aukeraz hitz egin zuten, baina egoera aurreko bileraren antzekoa izan zen. Azkenean, Espainia neutral...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Kanpo-Politika: Isolamendutik Irekierara" »

1876ko Foruen Deuseztatze Legea: Azterketa Historikoa

Historia2,97 KB

Sarrera: Testuaren Testuingurua eta Ezaugarriak

Lehen mailako testu historiko-juridiko eta politiko hau, “Foruen Deuseztatze Legea” bezala ezagutzen dena, 1876ko uztailaren 21eko legearen artikulu batzuek osatzen dute. Gorteek landutakoa da eta Jauregian sinatu zuten Alfontso XII.ak eta Antonio Cánovas del Castillok, Ministro Kontseiluko Presidenteak. 1876ko uztailaren 25ean argitaratu zen Madrilgo Gazeta egunkarian; beraz, dokumentu publikoa da.

Helburua eta Hartzaileak

Herritar guztiei zuzendutako legea da, bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleei, legearen helburua lurralde horietako Foru Erregimenaren deuseztapena adieraztea zelako. Erabaki horrek probintzia horietan erregimen ekonomiko, fiskal eta militar berria ezarri zuen,...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruen Deuseztatze Legea: Azterketa Historikoa" »

Industrializazioa Euskal Herrian: Bizkaia eta Gipuzkoa

Historia2,53 KB

Industrializazioaren hasiera Euskal Herrian

Berrezarkuntzaren garaian, bai Espainian baita Euskal Herrian ere, nahiko berandu hasi zen industrializazioa. Hala ere, estatuaren barruan, gehien industrializatu zen lurraldea Euskal Herria izan zen, Kataluniarekin batera.

Bizkaiko eredua: Siderurgia eta enpresa handiak

Batez ere Bizkaia izan zen industria-iraultzaren protagonista; bertako burdin erauzketek monopolizatu zuten, ia-ia, hasierako garapen ekonomikoa. Siderurgia izan zen Bizkaiko ahalmen ekonomikoa oinarritu zuen industria mota nagusia. Lurralde honetatik hedatu zen gainontzeko eskualdeetara, Gipuzkoara bereziki.

Bi industrializazio modeloak ezberdinak izan ziren: lehenengoan, Bilbo izan zen aitzindari eta enpresa oso handiak izan ziren motore...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa Euskal Herrian: Bizkaia eta Gipuzkoa" »

Euskarazko Sinonimoak eta Ideologia Faxistaren Oinarriak

Historia4,77 KB

Euskarazko Sinonimoen eta Hiztegiaren Bilduma

Hona hemen idazkera aberasteko sinonimoen zerrenda zabala, hainbat testuingurutan erabiltzeko:

  • Jazo, gertatu / Nozitu, jasan / Zio, arrazoi / Laket, atsegin / Egotzi, aurpegiratu
  • Artez, zuzen / Uzkur, koldar / Aiduru, zain / Hala-moduzkoa, erdipurdiko
  • Etsi, amore eman / Bidezkoa, zuzena / Premu, maiorazkoa / Kausitu, topatu
  • Zendu, hil / Apeta, gurari / Erdietsi, lortu / Inondik ere, zalantzarik gabe
  • Xaxatu, zirikatu / Uztatu, lotu / Eltze, lapiko / Andara, piloa / Jagon, zaindu
  • Sesio, liskar / Oratu, heldu / Artega, urduri / Atondu, prestatu / Iseka, burla / Apar, bits
  • Katramila, nahaste / Iaioa, trebea / Zantzu, aztarna / Eragotzi, debekatu
  • Errenkada, ilara / Aise, erraz / Amildu, jausi / Xalo, apal / Aburu,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Sinonimoak eta Ideologia Faxistaren Oinarriak" »

Iraultzaren helburuak eta ondorioak Europan

Historia3,42 KB

Helburu eta printzipioak

  • Iraultza aurreko ordena berrezartzea
  • Frantziari boterea kendu Europan; lehenengo potentziak garaile izan behar zuten
  • Indarra erabili beharrezkoa: ordena eta segurtasuna bermatzea
  • Europako mapa berregituratzea
  • Legezkotasuna: soilik monarchia absolutuak legezkotzat hartzen ziren
  • Oreka politikoa: Europako mapa berrantolatzea oreka bilatuz
  • Ondarea: agintarien eskubideen arabera mugak finkatzea
  • Aliantzak: tratatu eta akordioak ezartzea
  • Kongresuak: gatazka edo enfrentamenduak mahai gainean hitz egiteko
  • Interbentzionismoa: auzo herri baten desorekaren ondorioz esku hartzeko eskubidea

1820ko iraultza

  • Altxamendu militarra gobernuaren kontra
  • Sozietate sekretuek iraultzak sortu zituzten: masoneria eta karbonarioak
  • Iraultzari lotutako estatu
...
Jarraitu irakurtzen "Iraultzaren helburuak eta ondorioak Europan" »