Frankismoaren Oinarriak: Politika, Ideologia eta Gizartea
Oinarri Politikoak
Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabe sortu zen; hau da, legezkotasun demokratikorik gabe. Gabezia hori Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen. Lege horiek erregimenaren beharren arabera aldarrikatu ziren, erregimena aurrera zihoan heinean:
- Gorteak Eratzeko Legea (1942): Espainiarrek «ordezkaritza» organo bat zuten, teorian.
- Espainiarren Forua (1945): Eskubideen eta betebeharren oinarrizko deklarazioa.
- Erreferendum Nazionalaren Legea (1945).
- Ondorengotza Legea (1947).
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958).
Gerra amaitzean, Franco Armaden Jeneralisimoa zen, bai eta Estatuko, gobernuko eta alderdi bakarreko burua ere. 1942an Gorteak eratu ziren, erregimenaren ordezkaritzak bazeudela...