Espainiako XIX. Mendeko Historia: Erreginatzetik Errepublikara

Historia11,18 KB

Mendizabalen Desamortizazioa eta Erreginaren Lehen Urteak

Mendizabal gobernu buruan zegoela, 1836an Desamortizazio Legea onartu zuen. Horrela, Lehen Gerra Karlistarako funtsak lortu ahal izan zituzten. Beste lege batzuk ere onartu ziren, besteak beste, herritarrek udalak aukeratzea eta Milizia Nazionaleko taldeak birsortzea. Erreginak Fernando Muñozekin ezkondu zen, eta harekin 7 seme-alaba izan zituzten, guztiak ere sekretuan.

  • 1839an: Euskal foruak berretsi ziren.
  • 1840an: Erregeordetza Esparteroren eskuetan utzi behar izan zuen.

Esparteroren Gobernu Progresista (1840-1843)

Espartero jeneralak 1840an karlistaldia amaituta zegoela ospe handia lortu zuen eta programa progresista bat jarri zuen martxan. Militar gisa oso ona zen, baina politiko gisa ez. Moderatuen eta aurrerakoi ezkertiarren oposizioa izan zuen.

Bere gobernu-aldian, desamortizazioarekin jarraitu zuen eta Ingalaterrarekin akordio ekonomiko bat sinatu zuen. Akordio horren arabera, Ingalaterrak ehunak trabarik gabe saldu ahal zituen Espainian. Erabaki hau Kataluniaren aurka zihoan, eta ondorioz, Bartzelonan izugarrizko matxinadak sortu ziren. Baretu nahian, setiatu eta bonbardatu egin zuen 1842ko udazkenean. Egoeraz baliatuz, Narváez eta O'Donnell estatu kolpe bat eman zuten arrakasta handiarekin, eta Espartero Britania Handian erbesteratu zen 1843ko udan.

Hamarkada Moderatua (1843-1854)

13 urte zituela, nahiz eta adin gutxikoa izan, tronua eskuratu zuen 1843an Isabel II.ak. Hamarkada moderatuan bost alderdi politiko zeuden: demokrata, progresista, Batasun Liberala, moderatua eta karlista.

Narváezen Diktadura eta Erreginaren Egonkortzea

Gobernu burua Narváez izan zen, eta diktadore gisa ekin zion lanari. Hainbat erabaki hartu zituen:

  1. Tronuan egonkortasuna lortzeko Isabel II.a erregina egin zuen.
  2. 1845eko konstituzio moderatua aldarrikatu zuen (subiranotasun bikoitza, bi ganbara, askatasunen murrizketa, erlijio katolikoaren ofizialtasuna…).
  3. Guardia Zibila sortu zen 1844an, landa eremuak babesteko eta herritarren protestak murrizteko.
  4. Udalen Legea (1845): Udal guztiak gobernu zentralaren menpe geratu ziren, baita alkateak beraiek izendatzea ere, udal nagusiak kontrolatzeko helburuarekin.
  5. Zergetan erreforma handiak egin ziren 1845ean, lurralde guztietan kantitate berdina ordaintzea ezarriz.
  6. Hautesle kopurua gutxitu zen.
  7. II. Karlistaldia hasi zen (1846-1849).

Biurteko Progresista (1854-1856)

1854an, moderatuek oposizio oso handia jasaten hasi ziren, baita senatuaren aldetik ere. Gobernuaren erantzuna senatariak kentzea izan zen, nahiz eta kargu bizi-artekoa izan.

Hainbat militarrek pronuntziamendu desberdinak egin zituzten, O’Donnell moderatuak Vicalvaron 1854ko ekainean esate baterako. Arrakasta izateko aurrerakoien laguntza behar zuten. Horretarako, Antonio Cánovas del Castillok Manzanaresko Adierazpena egin zuen, non hauteskunde eta inprimatze legeak hobetzea, zergak jaistea eta administrazioa deszentralizatzea eskatzen zuen.

Mugimenduaren erantzuna ikustean, Isabel II.ak aurrerakoei eskaini zien boterea eta Espartero izendatu zuten gobernuburu.

Progresisten Gobernuaren Lorpenak eta Erorketa

Biurteko progresistan, konstituzio berri bat egiteko helburuarekin Gorteak deitu ziren. Liberalen eta progresisten arteko arazoak gero eta nabariagoak ziren. Esparterok hartu zuen gobernua, eta moderatuak haserretu ziren. Azkenean, O’Donnellekin batera gobernatu zuen.

Bi lege oso garrantzitsu jarri zituzten martxan:

  • Madozen Desamortizazio Zibilaren Legea (1855).
  • Burdinbideen Lege Nagusia (1855).

Desamortizazioaren bitartez, dirua lortzea zuten helburu, gero industrietan eta trenbideetan inbertitzeko. 1856ko konstituzioa Non Nata izendatu zuten eta 1845ekoa berrezarri, gorteak eta miliziak disolbatuz. Jesuitak atzerrira bidali zituzten eta prozesioak debekatu. Bankuen Legeak martxan jarri zituzten, kapitala erakartzearen helburuarekin.

1856an egoera ekonomikoa oso larria zen eta prezioak igo ziren, ondorioz, klase baxuko jendeak gosea pasatu behar izan zuen eta erreboltak piztu ziren. Bartzelonan lehenengo greba orokorra piztu zen eta segurtasun ezaz baliatuz, O’Donnellek estatu kolpe bat eman zuen. Ondoren, Serrano jeneralak Gorte Konstituzioegileak disolbatu zituen eta erreginak desamortizazio legea suspenditu. Egoera ikusita, O’Donnellek dimisioa eskatu eta erreginak Narváez-i eskaini zion gobernua.

Moderatuen Agintea eta Oposizioa (1856-1868)

Honela moderatuen agintea hasten da (1856-1868). Narváezek progresisten eta karlisten laguntza izan zuen. O’Donnell alderdi politiko berri bat sortu zuen, Batasun Liberala, progresisten eta moderatuen artean zegoena.

Etapa honetan aurreko etapan hartutako erabaki gehienak deuseztatu ziren eta 12 urteetan Narváez eta O’Donnell txandakatu zuten boterea. Garai oso ona izan zen negozioak egiteko eta horri esker burgesia asko aberastu zen. Kanpaina militar batzuk ere egin ziren, baina Isabel II.ak gero eta babes gutxiago zuen Eliza eta oligarkiaren aldetik.

  • 1845eko konstituzioa berrezarri zuten.
  • Heziketa publikoa zentralizatzeko dekretu bat.

Oposizioan karlistak, aurrerakoiak eta demokratak zeuden, aldaketak nahi zituztenak. Horretarako hainbat pronuntziamendu egin ziren, baina helburua ez zen gobernua aldatzea, baizik eta erregina kentzea.

1866an Europan gertatu zen krisi ekonomikoak geroago Espainian eragin nahiko larriak ekarri zituen. Ondorioz, burgesia industria eta finantzetatik aldendu zen; orain Isabelen alde bakarrik oligarkikoak zeuden.

Ostendeko Ituna eta Iraultza Loriatsua

Ostendeko Ituna (1866): Belgikan egindako bilera zen, progresisten eta demokraten artean. Helburua Narváezen aurkako iraultza eta Isabel II.a tronutik kentzea zen. Bertan, Isabel II.aren agintea suntsitu zen eta asanblada konstituziogile bat izendatu zen, hauteskunde batzuk egingo zirela monarkia edo errepublika aukeratzeko. Gainera, Iraultza Loriatsua aurrera eramateko fondoak lortzea eta Prim jenerala ekintzen koordinatzaile izendatu zuten.

1868ko Iraultza Loriatsua: Prim eta aurrerakoiak, Serrano eta liberal-unionistak eta demokratak parte hartu zuten. Moderatuak eta karlistak ez ziren parte hartzaile izan. Isabelen aldekoek irabazi zuten eta behin-behineko gobernua eratu zen.

Demografia asko hazi zen, aristokrazia eta goi-burgesia ondo ulertu ziren (desamortizazioko lurrak banatzeko orduan), industria Euskal Herrian eta Katalunian kontzentratu zen, eta lehenengo burdinbideak egin ziren.

Espainiaren nazio eraikuntzaren prozesuan herritarrek ez zuten ia parte hartu, kontserbadoreak nagusitu ziren, hezkuntza ez zen behar bezala zaindu…

Sexenio Demokratikoa (1868-1874)

Behin-behineko Gobernua eta 1869ko Konstituzioa

1868ko irailean, soldadu batzuk matxinatu ziren Cadizen eta Prim jeneralaren babesa lortu zuten. Ostean, gobernuak bidalitako tropei aurre egin eta gobernuak dimititu behar izan zuen. Isabel II.a bakarrik ikusi zuen bere burua eta Frantzian erbesteratu zen.

Serrano jenerala (Batasun Liberalekoa) erregeorde izendatu zuten eta Prim jenerala (alderdi progresista) gobernu-buru. Biltzeko, inprimatzeko eta irakaskuntzako askatasuna onartu zen, erlijioaren tolerantzia eta Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskunde deialdia egin zen (25 urtetik gorako gizasume guztiak).

Hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin zituzten, progresistak, unionistak eta demokrata monarkikoak eratutako koalizioak irabazi zuen. 1869ko konstituzioa onartu zuten:

  • Monarkia konstituzionala (erregea oraindik ez zen zein zen jakin).
  • Askatasun publikoak eta erlijio askatasuna aldarrikatuz.

1869ko Konstituzioaren Ezaugarriak eta Errege Hautaketa

Konstituzio honi, I. Konstituzio Demokratikoa deitu zioten, gizonezko guztien botorako eskubidea aldarrikatuz, herriaren subiranotasuna, botere banaketa eta deszentralizazioa ezarriz. Bi ganbara, erlijio askatasuna, irakaskuntza askatasuna, eskubideen adierazpena, manifestatzeko eta biltzeko askatasuna ezarri ziren.

Hainbat arazo ere egon ziren, jornalarienena esate baterako, lurren banaketa espero zuten eta ez zuten ezer lortu.

Garrantzitsuena, errege bat bilatzea zen. Errege bat bilatu zuten: Amadeo Savoiakoa, Gorteek izendatutakoa, Italiako erregearen semea. Bere sostengu nagusiena Prim zen, baina hura hil egin zuten errege izendatu baino lehen. Ondorioz, Amadeo Savoiakoak 1873an uko egin zion tronuari.

I. Errepublika (1873-1874)

Isabel II.a tronutik kendu ondoren, errege bat beharrezkoa zen. Prim jeneralak Amadeo Savoiakoa aukeratu zuen, eta Gorteek koroa eskaini zioten. 1870ean errege izendatu zuten. Bere erregeinaldia oso motza izan zen, Prim jenerala hil zutelako, eta uko egin zion tronuari.

Amadeo Savoiakoa 1873ko otsailean tronuari uko egitean, Kongresuak eta Senatuak Asanblada Nazional batean bildu ziren eta I. Errepublika aldarrikatu zen.

Errepublikaren Desegitea

Zinbrioiak 1873an I. Errepublika onartu zuten demokrata monarkikoei deritze. Bizitza oso zaila izan zen hainbat ideologia oso desberdin zeudelako eta bakoitzak ideia batzuk zituen Espainiarako.

1874ko urtarrilean, Pavia jeneralak eta guardia zibilak Gorteak disolbatu zituzten estatu kolpe baten bidez, eta Serrano jeneralak boterea hartu zuen, diktadura bat ezarriz. Alfontsinoak (Isabelen aldekoak zirenak eta orain bere semearen aldekoak) gero eta indar gehiago zuten; haien alde Canovas del Castillo zegoen.

Alfontso XII.aren Berrezarpena (1874)

Sandhursteko Manifestuan, Alfontso XII.a 1874ko abenduan argitara eman zuen eta bere burua espainiar guztien zerbitzura jarri zuen.

1874ko abenduan Martinez Campos jenerala beste jeneral batzuekin batera Sagunton altxatu ziren eta Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuten. Gobernu buru Antonio Canovas del Castillo izendatu zuten.

Etapa honetan hainbat aldaketa ekonomian egin ziren (muga zergak jaitsi, estankoak kendu…), boto eskubidea 21 urteraino murriztu, haurren lana arautu eta esklabotza ezabatu.

Seiurtekoaren Ondorioak

I. Errepublikak oso denbora gutxi iraun zuen (1873ko otsailaren 11tik 1874ko urtarrilaren 3ra arte), besteak beste, III. Karlistaldia hasi zelako, Kubako gerra, Alfontsoren aldeko konspirazioak, anarkismoaren indarra eta errepublikanoen zatiketa zirela eta. Espainian errepublikanoak gutxiengoak ziren eta zatituta zeuden, eta erregimen berria alferrik galdutako aukera iraultzailea izan zen. Seiurtekoan pezeta sortu zen (1868), Guardia Zibila indartu zen eta Laureano Figuerolaren arantzelak ezarri ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML