1839ko eta 1876ko Foruen Legeak: Analisia eta Ondorioak

Historia2,57 KB

1839ko eta 1876ko Foruen Legeak

Datu Orokorrak

  • Gaia: Juridiko-politikoa.
  • Egileak: Kolektiboa (Gorteak).
    • 1839ko Legea (5): Maria Kristina erreginak sinatua.
    • 1876ko Legea (6): Alfontso XII.a erregeak sinatua.
  • Hartzaileak: Kolektiboa (Espainiako biztanleak, Euskal Lurraldeko biztanleak nagusiki).
  • Kokapena eta Argitalpena:
    • 1839ko Legea (5): Madril, 1839ko urriaren 25a.
    • 1876ko Legea (6): Madril, 1876ko uztailaren 21ean Gazetan argitaratua.
  • Helburua:
    • 1839ko Legea (5): Foruak arautuko zituen lege berriak zertan oinarritzen ziren adieraztea.
    • 1876ko Legea (6): Euskal foruak deuseztatuko zituen legea adieraztea.

Legeen Analisi Zehatza

1839ko Legearen Analisia (5)

Lege honek foruak instituzioen esku utzi zituen, aldaketak egiteko bidea irekiz:

  1. 1. artikulua: Euskal foruak berresten zirela esan zen, baina batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.
  2. 2. eta 3. artikuluak: Foruetan aldaketak egiteko beharra ezarri zen, foruak nazioaren eta konstituzioaren arabera egokitzeko. Gobernuak eta Gorteek erabakiko zituzten aldaketak.

1876ko Legearen Analisia (6)

Foruak deuseztatzeko bidea ireki zuen legea izan zen:

  1. 1. artikulua: Euskal herritarrek arma zerbitzuan eta estatuko gastuetan parte hartu behar zutela ezarri zen.
  2. 2. eta 3. artikuluak: Zehaztapenak egin ziren.
  3. 3. artikulua: Gobernuari baimena eman zitzaion foruak erreformatzeko.

Ondorioak eta Eraginak

1839ko Legearen Ondorioak (5)

Mende bukaeran hiru joera politiko nagusi sortu ziren, legeari garrantzi handia emanez:

  • Foruzaleak: Foruen berrezarpenari garrantzia eman zioten.
  • Zentralistak: Legea goraipatu zuten.
  • Abertzaleak: Euskal Herriari independentzia kentzea salatu zuten.

1876ko Legearen Ondorioak (6)

Lege honek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruak deuseztatu zituen, eta ondorio garrantzitsuak izan zituen:

  • Mende bukaeran abertzaletasuna indartu zen.
  • Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen: kobratutako zerga zati bat Madrilgo kupoan eman behar zen.
  • Euskal oligarkiak aldundiak kontrolatu zituen, zerga zuzen gehiago ezarriz.

Deskargatu

PDF Word HTML