Zona Nazionalaren Antolaketa eta Francoren Botere Hartzea

Historia2,93 KB

Zona Nazionalaren Hasiera eta Defentsa Junta

Militarrek mendean hartutako zona, "zona nazionala" izenekoa, diziplina militarrak eta gerra-egoeraren aldarrikapenak ezarritako ordena izan zen hasiera-hasieratik, eta Defentsa Nazionaleko Junta bat berehala antolatu zuten.

Lidergo Militarraren Aldaketa: Sanjurjoren Heriotza

1936ko uztailaren 20an, Sanjurjo jenerala hil zen Lisboan istripu batean; estatu-kolpearen buruzagitzat zuten Sanjurjo. Hori zela eta, matxinadak arrakasta izan zuen eta gerra piztu zenez, zuzendaritza militarrerako eta zonalde nazionaleko gobernurako lidergoaren arazoa planteatu zen.

Defentsa Nazionalerako Junta eta Lehen Neurriak

Uztailaren 24an, Defentsa Nazionalerako Junta eratu zen Burgosen, militarrek osatua (Mola, Franco, Queipo de Llano…) eta Miguel Cabanellas izendatu zuten Juntako buru. Juntaren eginkizuna okupatutako lurraldea gobernatzea zen, eta hauek izan ziren hartu zituen lehen neurriak:

  • Alderdi politiko guztien jarduera debekatzea.
  • Konstituzioa bertan behera uztea.
  • Nekazaritza-erreforma geldiaraztea.

Francoren Botere Hartzea eta Estatu Berria

Francisco Francok armadan zuen lidergoa handituz joan zen eta, azkenik, irailaren hogeita hamarrean, militarrek altxamenduaren buru izendatu zuten. 1936ko urriaren lehenengoan argitaratu zen Franco Espainiako estatuko gobernuburu eta armadaren Generalisimo izendatzeko dekretua.

Defentsa Nazionalerako Junta desegin zen eta Estatuaren Junta Teknikoa ezarri zen, egoitzak Valladoliden eta Burgosen izanik. Generalisimoaren kuartel nagusia Salamancara lekualdatu zen.

1936ko urritik aurrera, zona matxinatuan, zona errepublikanoan ez bezala, denek onartutako agente militar bakarra zegoen, baina ez zegoen uniformetasun politikorik.

Batasun Dekretua eta Alderdi Bakarra

1937ko apirilean, Francok, Italiako eta Alemaniako estatu faxisten ereduan oinarrituta (alderdi bakarra eta botere guztia duen buruzagi bat), Batasun Dekretua aldarrikatu zuen. Horren bidez, Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdia sortu zuen, falangistak eta karlistak elkartuz. Alderdi horretan ere sartuko ziren gainerako indar nazional guztiak.

Franco izan zen alderdi bakar horretarako buruzagi nazionala, eta horrela beste botere bat bereganatu zuen. Alderdi berriak ikur hauek izan zituen bereizgarri:

  • Falangearen alkandora urdina.
  • Karlisten txapel gorriak.
  • Faxisten agurra, besoa altxatuta.

Estatu Frankistaren Erakundetze Prozesua

Estatu frankistaren herriaren erakundetze-prozesua 1938ko urtarrilean burutu zen: Junta Teknikoa desagertu zen eta Burgosen Francoren lehen gobernua osatu zen, Franco bera estatuburu eta gobernuburu izanik.

Deskargatu

PDF Word HTML