Euskal herriko autonomia estatutua

Historia3,09 KB

SARRERA: Eduki ekonomikoa duen testu juridikoa da, hain zuzen, 1937ko ekainaren 23an Franco jeneralak ezarritako agindua, Bizkaia eta Gipuzkoako probintzietako kontzertu ekonomikoak baliogabetzeko. Burgosen argitaratu zen dekretua, idatzi eta hurrengo egunean, beraz, publikoa da. Lehen mailakoa da, eta herriari zuzentzen zaio. Franco, Marokon arrakastatsu izan zen militar galiziarra dugu, zeinak apurka-apurka lidergoa erakutsi zuen eta Gerra Zibileko Junta Militar alternatibo horretan nabarmendu zen. Azkenik, berak hartu zituen botere guztiak eta frankismoa deitu zitzaion erregimen autoritarioa ezarri zuen Espainian. Testu hau Gerra Zibila hasi eta urtebetera idatzi zen. 

TESTUINGURUA: Dekretu hau, frankistek Hego Euskal Herri osoa hartu eta 3 astetara ematen da, hau da, euskal gobernua Santoñan dagoen unean. Ordurako, beraz, berretsia izan zen Euskal Herriko Estatutua, baliogabetua zegoen. Gerra Zibila hasi eta urtebete pasa da jada, eta frankistak apurka-apurka konkistak eginez doaz. Gerra Zibila, Bigarren Errepublika garaian sortzen da. 1931an, diktadura gogor baten ostean, gogotsu aldarrikatzen da askatasunen aldeko Errepublika Espainian, eta ideologia anitzeko alderdiek parte hartzen dute, bai Gobernuan, bai Gorteetan. EAJ ere azken hauetan lanean egongo da, zeinak Euskal Herriko proiektu bat du helburu eta noski, honekin batera, ahalik eta askatasun handiena. Esan bezala, Kontzertu Ekonomikoa zen euskal probintziek zuten berezitasuna (eta ez Espainiako besteek), eta autonomia-estatutu baten onarpena izan ezean, akordio honek ematen zien lau aldundiei nolabaiteko askatasuna. Kontzertu Ekonomikoarekin, ordaindu beharreko zergak ez ziren hain altuak, eta bertako ogasun-sistemak independentzia nahikoa zuen. Kupo baten bitartez zehazten zen Espainiako Gobernuarekin zehaztu beharreko diru kantitatea, Espainiak gauzaturiko gastuen ordainetan. Sistema hau Berrezarkuntza garaian eta ondorengo diktadura eta Errepublikan indarrean egon zen. Azken erregimen horren testuinguruan, nazioarteko tentsioa haziz zihoan heinean, Espainiako egoera ez zen hoberantz joaten. 1936ko hauteskundeetan berriro ezkerreko koalizioak, Fronte Popularrak irabazten duenean, eskuindarrek hain gorrotatuak zituzten erreformekin hasteko nahia adierazten dute. Horien artean Euskal Herriko autonomia-estatutu bat zegoen martxan, eta horrek Kontzertu Ekonomikoaren abantaila are handiagoa izatea eragin zezakeen. Asaldaturik, eskuindarrek zenbait militarren altxamendua babestu zuten eta ustez berehala irabaziko zuten gertakaria, erresistentzia handi batekin topatu ostean, gerra odoltsu batera bideratzen da. Altxamendu hartan, 1936ko uztailean, Araba eta Nafarroa nazionalekin batera altxatu ziren, Bizkaia eta Gipuzkoarekin alderaturik (batez ere, Bilbao eta Donostia liberalekin alderatuz), oso tradizionalistak ziren-eta. Horren ondoren izango da Euskal Herriko Estatutuaren berrestea, baina jada gerra-egoeran. Frankok jarraian konkistatzen ditu bi probintzia horiek eta Estatutu hori baliogabetzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML