Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ortega y Gasset: Sinesteak, Ideiak eta Zalantzaren Funtzioa

Filosofia eta etika2,74 KB

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak

Ortegaren iritziz, gizaki bat ulertu nahi badugu, dela oraingoa, dela iraganeko aldi batekoa, hark dituen ideiak aztertu behar ditugu.

Ideia hitzak esanahi ugari ditu erabiltzen den testuinguruaren arabera (filosofian, zientzia-terminologian, eguneroko bizitzan, ...). Hori dela eta, Ortegak bi ideia mota bereizten ditu:

1. Sineskera-ideiak edo Sinesteak

  • Gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osatzaile legez agertzen zaizkigunak. Gure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak.

Ez dugu haien alde egiteko beharrik sentitzen, gure baitan barneratuta ditugulako. Ez dugu haietaz pentsatu beharrik; arnasten dugun airea bezalakoak dira.

Sineskerak gu...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Sinesteak, Ideiak eta Zalantzaren Funtzioa" »

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Alienazioa eta Morala

Filosofia eta etika2,38 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika eta Gizakiaren Alienazioa

Karl Marxek eta Friedrich Nietzschek erlijioari egindako kritikek bat egiten dute zenbait puntutan. Biek azpimarratzen dute haraindiko mundua gizakiak asmatutakoa dela, eta gizakiari ahaztu egin zaiola asmakizun hori. Asmatutako mundua hemengoa baino benetakoagoa bihurtu denez, gizakiak mundu horretarako utzi du zoriontasunaren bilaketa.

Marxen Ikuspegia: Alienazioa eta Ekintza Eza

Marxek Feuerbachen erlijio-kritikari jarraitzen dio. Honek dio Jainkoa ez zela izan gizakia sortu zuena, gizakia izan zela Jainkoa sortu zuena baizik.

Erlijio-Alienazioaren Mekanismoa

Ondoren, erlijio-alienazioa gertatu zen. Marxen ustez, hori da erlijioarekin gertatzen dena:

  • Gizakiak bere onena hartu eta
...
Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Alienazioa eta Morala" »

Nietzscheren Kritika Kristautasunari: Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Filosofia eta etika3,2 KB

KRITIKA KRISTAUTASUNARI: JAINKOAREN HERIOTZA ETA SUPERGIZAKIA

Kristautasunaren aurkako kritika

Nietzscheren aburuz, erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Naturaz gaindiko izaki transzedenteak aldarrikatzean, metafisikak egiten duen hutsegite berera jotzen du. Ondorioz, Nietzschek tradizio judu-kristauaren, budismoaren eta, oro har, erlijio-arau ororen aurka egiten du.

Mendebaldearen historian, kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez, eta mundu erreal bakarra arbuilatzen du. Hilezkortasuna onartuz gero, bizialdi hau igarobide iragankor bihurtzen da.

Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Kritika Kristautasunari: Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia" »

Nietzscheren Filosofia: Supergizakia eta Balioen Aldarazketa

Filosofia eta etika5,28 KB

Botere Nahia (Bizi Nahia) eta Supergizakia

Jainkoaren heriotzak nihilismora eraman du gizakia, eta baliorik gabe, ezerezean utzi du. Nihilismoa gainditzeko eta bizitzari beste zentzu bat emango dioten balio berriak sortzeko, balio zaharrak aldatu egin behar dira. Sormen lan hori botere nahiari dagokio, eta horrek beste gizaki eredu bat sortuko du: supergizakia.

Nietzscheren filosofiaren helburua supergizakia da, eta Zaratustra profetaren bitartez aldarrikatu du. Zaratustrak zioenez, ongiaren eta gaizkiaren arteko tentsioak sortzen ditu ekintza onak eta txarrak, eta gizakia tentsio horren biktima baino ez da, eta ez erantzulea. Hortaz, supergizakiak bere barneko indarrak (desioak) plazaratzen jakingo du, ondorioez kezkatu gabe.

Supergizakiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Supergizakia eta Balioen Aldarazketa" »

XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Susmoaren Maisuak

Filosofia eta etika4,88 KB

XX. Mendeko Pentsamoldeen Oinarriak

Hurbilketa Orokorra XX. Mendeko Filosofoei

Darwinek, 1859an, Espezien jatorria izeneko liburua argitaratzean, aldaketa sortu zuen pentsamenduan. Eboluzioaren teoria proposatu zuen lehenengoa izan zen, eta ikuspuntu horrek mundua eta gizakiak bertan duen tokiari buruzko ikuspegi aldaketa ekarri zuen. Aldaketa hau Aro Garaikidearen hasieran kokatzen da.

Marx, Nietzsche, eta Freud ziren, hauen ustetan, ageriko errealitatea faltsua den susmoa zutenak (Susmoaren Maisuak). Guztiek agerikoak ustez ezkutatzen zuena lortu nahi izan zuten.

Marx: Ezkutuko Esplotazioa eta Klase Borroka

Marxen ustetan, agerikoa estatuak herritar guztien eskubideak bermatzen dituela zen, hori baita guztiei sinestarazten zaiena; baina horren...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Susmoaren Maisuak" »

Erlijio-alienazioa: Jatorria eta Ikuspegi Filosofikoak

Filosofia eta etika2,61 KB

Alienazioa: Kontzeptuaren Jatorria eta Esanahia

Batzuen ustez, “alienazio” hitza alienus termino latinotik datorkigu. Termino hori salmentetan erabiltzen zen, saltzen edo oparitzen zena izendatzeko. Zentzu horretan, objektu bat “alienatzea” objektu hori oparitzea edo saltzea zen, hau da, gurea zen zerbait beste bati transmititzea.

Beste batzuen ustez, hori ez litzateke izango terminoaren esanahi zaharrena: “alienatua” edo “alienazioa” gaixotasun mentalarekin lotzen dute. Alienado edo aliené “psikotikoa” izendatzeko hitz zaharrak dira. Erich Frommek berak erabili zuen terminoaren esangura hori gaixotasun mentala izendatzeko: neurotikoa ez da bere ekintzen jabea.

Alienazioaren Bilakaera Filosofikoa XIX. Mendean

XIX. mendetik...

Jarraitu irakurtzen "Erlijio-alienazioa: Jatorria eta Ikuspegi Filosofikoak" »

Kant: Autonomia Morala eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika2,25 KB

Kant eta Ilustrazioa: Autonomia morala

Kanten teoria morala bere Arrazoi praktikoaren kritika lanak garatzen du, ezagutza Arrazoi teorikoaren kritikak garatu zuen bezala. Arrazoimen praktikoak aztertzen duen galdera zera da: “Zer egin behar dut?”. Arazo etikoa planteatzen du: zer egin behar duen gizakiak eta nola bideratu behar duen bere jarrera.

Agindu kategorikoa eta eginbeharra

Kontzientzia moral horren ardatza lege morala edo eginbeharra da. Eginbehar etikoek agindu kategorikoak sortzen dituzte, baldintzarik onartzen ez dutenak, zuzen jokatzea besterik ez baitute eskatzen. Agindu hori subjektuak ezartzen dio bere buruari, zuzen jokatu nahi duelako. Arrazoimen praktikoak autonomiaz jokatzen du.

Hauxe dio agindu kategorikoak: “Joka ezazu

...
Jarraitu irakurtzen "Kant: Autonomia Morala eta Ilustrazioa" »

Jainkoaren existentziaren frogapenak eta Kanten arrazoimena

Filosofia eta etika2,7 KB

Jainkoaren existentziaren frogapenak: Tomas Akinokoa

Jainkoa badela egia errebelatu da, baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez ere froga daiteke Jainkoaren existentzia. Giza adimenarentzat, Jainkoa ezagutzea ez da gauza erraza, baina bai posiblea; bestela, Jainko egilea ez beste guztia ezagutzeko gai izango bailitzateke gizakia, eta hori absurdoa da. Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da; giza adimenak Jainkoa ezagutzeko ahalmena du.

Tomas Akinokoaren Jainkoaren bost bideak

Tomas Akinokoak Jainkoa badela frogatzeko bost modu edo bide aurkeztu zituen. Denek jatorri enpirikoa dute; naturaren behaketatik abiatzen dira:

  • Lehenbiziko bidea: Munduan mugimendua dago, eta mugimendu orok bere kausa dauka. Beharrezkoa da mugimenduaren kausa
...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren existentziaren frogapenak eta Kanten arrazoimena" »

Descartes: Intuizioa, Dedukzioa eta Duda Metodikoa

Filosofia eta etika2,58 KB

Intuizioa eta dedukzioa: Analisia eta sintesia

Gure bizitzan zehar egiten ditugun bi prozesu hauek zerbaiten ezagutza edota ulermena aztertzeko balio digute. Ondoren argituko dudan bezala, bi prozesu hauek bata bestearen aurkakoak dira.

Intuizioa

Intuizioa, begiraldi zuzen batean agertzen dena, beste ezagutzen bitartekorik gabea da. Zerbait intuizioa erabilita ezagutzean, ez du zalantzarik izan behar, lehenagotik guk dakigun ezagutza bat eskatzen baitu. Honek bi baldintza eskatzen ditu:

  • Ezagutu beharrekoa argia izatea.
  • Kolpe batez ulertua izatea.

Dedukzioa

Dedukzioa, aldiz, guztiaren kontrakoa da. Descartes-en hirugarren erregelan agertzen den prozesua da, non bere helburua objektu edo gogoeta soiletatik eta ezagutza errazenetatik hasiz, apurka-apurka,...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Intuizioa, Dedukzioa eta Duda Metodikoa" »

Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera eta Ezaugarri Nagusiak

Filosofia eta etika2,71 KB

Arrazoiaren Erabilera

Kanten arabera, gizarte ilustratu eta aske bat lortu nahi da, gizakia pentsatzen jartzea helburu duena.

Erabilera Pribatua

Mugatua da. Behartuta dagoen ideiak transmititzen ditu (lanpostuan egiten duena). Gizakiak legeak errespetatu behar ditu, kaos soziala ekidin eta ordena bermatzeko.

Erabilera Publikoa

Askea izan behar du. Lanetik kanpo bere iritzia ematen duenean gertatzen da. Askatasuna eman behar da (iritzi askatasuna).

Pribatuaren askatasun ezak ez du Ilustrazioa mugatzen, pentsatzeko eta ideiak adierazteko askatasuna baldin badago.

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Arrazoi-Eredu Berria

    • Arrazoi Enpirikoa eta Analitikoa

      Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua eta gertakariak nagusitzen

...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera eta Ezaugarri Nagusiak" »