Jainkoaren existentziaren frogapenak eta Kanten arrazoimena

Filosofia eta etika2,7 KB

Jainkoaren existentziaren frogapenak: Tomas Akinokoa

Jainkoa badela egia errebelatu da, baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez ere froga daiteke Jainkoaren existentzia. Giza adimenarentzat, Jainkoa ezagutzea ez da gauza erraza, baina bai posiblea; bestela, Jainko egilea ez beste guztia ezagutzeko gai izango bailitzateke gizakia, eta hori absurdoa da. Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da; giza adimenak Jainkoa ezagutzeko ahalmena du.

Tomas Akinokoaren Jainkoaren bost bideak

Tomas Akinokoak Jainkoa badela frogatzeko bost modu edo bide aurkeztu zituen. Denek jatorri enpirikoa dute; naturaren behaketatik abiatzen dira:

  • Lehenbiziko bidea: Munduan mugimendua dago, eta mugimendu orok bere kausa dauka. Beharrezkoa da mugimenduaren kausa (Jainkoa) geldi bat izatea.
  • Bigarren bidea: Izaki guztiek beren existentziaren kausa (Jainkoa) bat dute.
  • Hirugarren bidea: Errealitateko izakiek beren existentziaren azalpena bere baitan ez dutenez, nahitaez izaki beharrezko batek egon behar du (Jainkoa).
  • Laugarren bidea: Perfekzio-maila desberdineko izakiak daude, eta guztiz perfektua den izaki bat egotea beharrezkoa da (Jainkoa).
  • Bosgarren bidea: Munduko izaki guztiek helburu bat dute. Izaki guztiak gidatzen dituen izaki adimentsu batek egon behar du (Jainkoa).

Kanten arrazoimenaren erabilera: publikoa eta pribatua

Filosofia kantiarraren arabera, arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da sarritan.

Arrazoimenaren erabilera publikoa, aditu den norbaitek irakurleriaren publikoaren aurrean egiten duena da; erabilera pribatua, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona.

Adibideak

  • Armadako ofizialak bete egin behar du beti gainetik datorkion agindua (erabilera pribatua). Hala ere, aditu den aldetik, ozen argudia dezake agindu horren helburu edo onuraz, iruzkinak egin ditzake soldadutzaren akatsei buruz, bere publikoaren aurrean, azken horrek epai dezan (erabilera publikoa).
  • Herrikideak ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua). Nolanahi ere, herrikide horrek ez dio bere betebeharrei huts egingo, aditu moduan, zerga horien bidegabekeriari buruzko gogoeta argitaratzen badu.

Arauak edo legeak bete nahi ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Arrazoiaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik. Hala eta guztiz ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasunik ezak ez du Ilustrazioa galarazten, informazioa emateko...

Deskargatu

PDF Word HTML