Ortega y Gasset: Sinesteak, Ideiak eta Zalantzaren Funtzioa

Filosofia eta etika2,74 KB

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak

Ortegaren iritziz, gizaki bat ulertu nahi badugu, dela oraingoa, dela iraganeko aldi batekoa, hark dituen ideiak aztertu behar ditugu.

Ideia hitzak esanahi ugari ditu erabiltzen den testuinguruaren arabera (filosofian, zientzia-terminologian, eguneroko bizitzan, ...). Hori dela eta, Ortegak bi ideia mota bereizten ditu:

1. Sineskera-ideiak edo Sinesteak

  • Gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osatzaile legez agertzen zaizkigunak. Gure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak.

Ez dugu haien alde egiteko beharrik sentitzen, gure baitan barneratuta ditugulako. Ez dugu haietaz pentsatu beharrik; arnasten dugun airea bezalakoak dira.

Sineskerak gu existitu aurretik ere bazeuden, eta komunak dira gizatalde bateko kide guztientzat.

Sinesteen Krisia eta Zalantza

Izan ere, gizabanakoa bere sinesteez gain beste sineste batzuk daudela (aurkakoak baina berarenak bezain sinesgarriak direnak) ohartzerakoan, orduan galtzen dute betiko sineskerek legea eta mirespena, eta ahitu egiten zaio arbasoenganako fedea.

Horrela, bere ohiko sinesteek “errealitatea” izateari uzten diote, eta gizakia harri eta zur geratzen da. Ordura arteko sineskerak burutazio hutsak iruditzen zaizkio.

Hala, gizakia zalantzan murgiltzen da. Sineskera batek huts egin dionez, ez da gehiago inongo sineskerarekin fidatuko.

Zalantza eta Ziurtasuna

Zalantzak eta sineskerak berdinak dira zentzu batean: bietan gaude. Zalantza benetakoa denean, gu geu erabat hartzen gaitu, murgilduta gaude. Hori azaltzeko, Ortegak mintzaira arruntera jotzen du, “un mar de dudas” esapidea hartuz.

Hortaz, zertan ezberdintzen dira sineskerak eta zalantzak? Haietan gauden moduan ezberdintzen dira: zalantzetan ziurtasun faltarekin gaude, eta sineskeretan, ziurtasunarekin.

Etengabeko zalantzan bizi ezin garenez, ez-ziurtasun egoera horretatik ateratzeko, arrazoimenari eusten diogu.

2. Burutapen-ideiak

  • Burutapen-ideiak: Gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsamenduak dira, eta horietaz ohartzen denean, eztabaidatzera irits daiteke, ez delako haien barnean murgildurik sentitzen.

Zalantza beti egongo da ideietan nola edo hala, eta horiek gure sineskeretan uzten duten hutsunea ideiekin eta arrazoiarekin betetzen dugu. Horrela, ideia horiek berriro bihur daitezke sineskera.

Deskargatu

PDF Word HTML