Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ezagutza: Definizioa, Mailak eta Teoria Epistemologikoak

Filosofia eta etika3,06 KB

Ezagutza: Definizioa eta Oinarriak

Ezagutza egoera bat atzematea helburu duen jarduera bati buruz ari gara, azaltzeko eta gainerakoekin partekatzeko.

Ezagutza-ekintzak bi mutur ditu:

  • Subjektua: Ezagutzeko ekintzaren protagonista.
  • Objektua: Ekintza horren jomuga.

Ezagutza-mailak Immanuel Kanten arabera

Immanuel Kantek hiru ezagutza maila bereizi zituen:

  1. Iritzia

    Subjektuak zerbait egiatzat du, baina ziurtasunik gabe. Bi ikuspuntu bereizten dira:

    • Ikuspuntu objektiboa: Pertsonak ez du justifikaziorik aurkitzen.
    • Ikuspuntu subjektiboa: Ez da ausartzen baieztatzera, esaten duenaz ziur dagoela.
  2. Sinesmena

    Pertsona bat ziur dago pentsatzen duena egia denaz, baina ezin du pentsatzen duen horri buruz guztientzat onargarria den justifikaziorik eman. Segurtasuna subjektiboa

...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza: Definizioa, Mailak eta Teoria Epistemologikoak" »

Zientziaren Filosofia: Feyerabend, Kuhn, Popper eta Platon-Aristoteles

Filosofia eta etika2,89 KB

Zientziaren Ikuspegi Filosofikoak

Feyerabend-en arabera, zientzia ez da ekintza arrazional hutsa. Gaur zientziari zaion errespetuak ez du justifikaziorik, egia-mailaren ikuspuntutik. Antzinako mitoak Budaren maila zientifiko berean kokatzen ditu. Zientzia ez da objektiboa; teorieseletzioa balio eta desioen arabera egiten baita. Teknologiak zientzia baldintzatzen du, aukerak eta MUGAK ezarriz. Komunikabideek sustatzen dute gehiegizko itxaropena zientziaren boterean. Teknologiak aurrera egitea oso garestia da, industria eta gobernuen mende dagoena. Zientziak pertsonengan eragin onuragarria zein kaltegarria izan dezake.

Kuhnen Paradigma Zientifikoak

Kuhnen iritziz, eguneroko praktika zientifikoa ('ohizko zientzia' deitu zion) paradigma baten barnean...

Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Filosofia: Feyerabend, Kuhn, Popper eta Platon-Aristoteles" »

Agustin eta Epikuro: zoriontasunaren bi ikuspegi

Filosofia eta etika2,47 KB

Agustin

Agustin: Agustinen jarduera filosofikoaren helburua zoriontasuna lortzea da (planteamendu eudonomista). Denok nahi dugu zoriontasuna, baina denok ez dugu lortzen. Ongia lortzen duena da zoriontsu; jakinduria duena, eta jakinduria Jainkoa da.

Kontingentzia eta Jainkoa

Kontingentea eta izagonkorra ez den zerbait baduzu, ez zara zoriontsu izango; hori galtzeko arriskuan egongo zarelako beti. Jainkoa da kontingentea eta izagonkorra ez den bakarra; beraz, Jainkoa duena izango da zoriontsu.

Epikuro

Bestalde, Epikurok ere zoriontasuna bilatzen du, baina beste bide batetik. Honentzat zoriontasuna plazerrean datza. Plazerra sufrimenduaren ezabarpenaren antzekoa da; hau da, gorputzaren eta arimaren lasaitasuna. Plazer egokiak lortu behar dira, plazer...

Jarraitu irakurtzen "Agustin eta Epikuro: zoriontasunaren bi ikuspegi" »

Zoriontasuna eta Jakinduria: Ikuspegi Filosofikoak

Filosofia eta etika2,1 KB

Agustin Hiponakoaren ikuspegia

Gaur egun, zoriontasunaren eta jakinduriaren esanahia bilatzen edo horiek lortzen saiatzen gara, baina ez da gauza erraza: dirua? Ospea? Osasuna? Familia? Agustin Hiponakoaren bizitzan ere garrantzi handia eduki zuen bi kontzeptu horien bilaketak, baina berarentzat jakinduria eta zoriontasuna gauza bera ziren, edo hobeto esanda, horiek lortzeko bidea zen harentzat berdina: Jainkoa edukitzea.

Agustinen ustez, zoriontsu izateko galdu ezin dezakegun zerbait maite eta lortu behar dugu. Izan ere, maite dugun zerbait galtzearen pentsamenduak kezka eta larritasuna sortzen ditu. Demagun norberaren zoriontasun-iturria dirua dela, baina hura galtzeko beldurrak eraginda, zuhurtasunez erabiltzen du dirua eta horregatik kezkatuta...

Jarraitu irakurtzen "Zoriontasuna eta Jakinduria: Ikuspegi Filosofikoak" »

Kanten Filosofia Praktikoa: Etika eta Arrazoimenaren Erabilera

Filosofia eta etika2,77 KB

Kanten Filosofia Praktikoa eta Teorikoa

Filosofia praktikoa etikaren eta politikaren azterketari deritzo. Honek nola jokatu behar dugun adierazten digu, bai esparru pribatuan (Etika), bai gizartean (Politika). Filosofia teorikotik praktikora igarotzean, hizkuntza deskribatzailetik preskriptibora edo baloratzailera pasatzen da. Immanuel Kantek ere arrazoimenaren bi erabilera bereizi zituen: teorikoa eta praktikoa.

Arrazoimenaren Erabilera Teorikoa: Zer Ezagut Dezaket?

Bere Arrazoi Hutsaren Kritika liburuan, Kantek filosofia teorikoa jorratzen du. Erabilera teorikoan, ezagutza da aztergaia, eta galdera nagusia honakoa da: "Zer ezagut dezaket?". Ezagutza teorikoan, hizkuntza deskribatzailea da eta judizioak erabiltzen dira, subjektu bati predikatu...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Filosofia Praktikoa: Etika eta Arrazoimenaren Erabilera" »

Jainkoaren Kontzeptua Filosofian: Tomas Akinokoa eta Marx

Filosofia eta etika3,19 KB

Jainkoaren Kontzeptua Filosofian

Filosofiaren historian zehar, oso landua izan den gaietako bat, Jainkoaren existentziarena da, eta hortik abiatuz, Jainkoak giza bizitzan duen eragina aztertu da.

Santo Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Santo Tomas Akinokoaren helburua ez da sinesgabeak konbentzitzea, baizik eta teologia arrazionala dela frogatzea. San Anselmok Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zuen argumentua gaitzetsi zuen, a priori zelakoa. Izan ere, berak a posteriorizkoaren frogapenaren alde egin zuen, esperientziatik abiatuta.

Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bideak

  • Mugimenduaren froga

    Mugimendua badela ikus dezakegu, hori zerbaitek eragindakoa izan behar da, eta eragile horrek beste eragin bat izan behar du. Horrela, kausa kate batean

...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren Kontzeptua Filosofian: Tomas Akinokoa eta Marx" »

Eudemonismoa eta Formalismo Etikoa: Aristoteles eta Kant

Filosofia eta etika3,27 KB

Eudemonismoa (Aristoteles)

Zoriontasuna: Azken Helburu Naturala

Giza jarduera guztiak helburu bat lortzeko egiten badira eta helburu hori beste batzuen menpe badago, helburuak bitartekoak dira. Azken helburura heltzeko bitartekoak. Azken helburua zoriontasuna da.

Hau da zoriontasuna:

  • Ontasun perfektua
  • Berezko nahikoa den ontasuna
  • Gizakiak berezkoena duen jardueraren bidez lortzen den ontasuna
  • Etengabe jardutearen ondorioz lortzen den ontasuna

Bizitza Teoretikoa eta Jakinduria Praktikoa

Pertsona bakoitzak bere eginkizuna dauka gizartean. Eginkizun hori ongi bete ahal izateko, bertuteak behar ditu. Gizakiak berezko duen eginkizunik baldin badago, eginkizun hori betetzea izango da zoriontasuna.

Berez helburu diren ekintzak perfektuagoak dira helburua ekintza...

Jarraitu irakurtzen "Eudemonismoa eta Formalismo Etikoa: Aristoteles eta Kant" »

Ludwig Wittgenstein: Bizitza, Pentsamendua eta Filosofia Analisia

Filosofia eta etika5,47 KB

1. Ludwig Wittgenstein

1.1. Bizitza

Ludwig Wittgenstein 1889an Vienan jaio zen. Berlinen eta Manchesterren ingeniaritza ikasi zituen. 1912an Cambridgera joan zen Russellekin filosofia eta logika ikastera. Bere aita hil zenean, berak utzitako herentziari uko egin zion. Lehen Mundu Gerran Austriako armadan sartu zen. 1918an, Italiarrek preso hartuta, bederatzi hilabete eman zituen kontzentrazio-zelai batean. Aldi horretan idatzi zuen bere Tractatus Logico-Philosophicus (1918).

1920tik aurrera maisu gisa eta, geroago, lorezain gisa lan egin zuen. 1929an Cambridgera itzuli zen. 1939an, Unibertsitate horretan, Moorek une horretan zuen matematikako katedra hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran Ingalaterrako ospitaletan erizain-laguntzaile gisa egin zuen...

Jarraitu irakurtzen "Ludwig Wittgenstein: Bizitza, Pentsamendua eta Filosofia Analisia" »

Kanten Idealismo Transzendentala: Ezagutzaren Sintesia

Filosofia eta etika2,42 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten

Kantek ezagutza guztien abiapuntua esperientzian ezartzen zuen, enpirismoa onartuz. Ezagutzak esperientziatik hasten dira, baina ez datoz esperientziatik. Arrazionalismoarekin bat eginez, adimenean eduki unibertsalak, esperientziaren aurrekoak, daudela dio, esperientzian aplikatzeko.

Hortaz, Kantek bi errealitate mota bereizi zituen: noumenoa (gure baitako objektua, ezagutezina) eta fenomenoa (ezagutzaren objektua, subjektuak hautematen duena).

Kantek Idealismo Transzendentala sortu zuen, arrazionalismoaren eta enpirismoaren ideiak uztartuz. Ezagutza sintesi bat dela dio. Ezagutza, unibertsala eta beharrezkoa izan behar duena, lortzeko esperientziatik abiatu behar da, gure baitako ideiak aplikatuz.

Adibidez,...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Idealismo Transzendentala: Ezagutzaren Sintesia" »

Kontzientzia Morala: Definizioa eta Kohlbergen Garapen Etapak

Filosofia eta etika2,67 KB

Kontzientzia Morala eta Garapen Etapak

Kontzientzia Morala: Definizioa

Kontzientzia, orokorrean, zerbaitez jabetzeko gaitasuna da. Kontzientzia Morala, berriz, zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez jabetzeko gaitasuna da.

Kontzientzia Moralaren Funtzioak

Kontzientzia moralak funtzio bikoitza du:

  1. Printzipio Praktikoak Aplikatu: Bizitzako jardueretan printzipio orokorrak praktikan jartzea, printzipio praktiko bihurtuz.
  2. Autokritika eta Balioespena: Pertsonak egin duena balioestea eta epaitzea. Gu gara gure buruaren epaile.

Ondorioz, printzipio moral jakin batek zer-nolako ondorioak dituen ulertzeko modurik onena hura aplikatzen saiatzea da. Egindakoaren edo egin gabekoaren erantzule izateko aukera kontzientzia moralaren...

Jarraitu irakurtzen "Kontzientzia Morala: Definizioa eta Kohlbergen Garapen Etapak" »