Descartes: Intuizioa, Dedukzioa eta Duda Metodikoa

Filosofia eta etika2,58 KB

Intuizioa eta dedukzioa: Analisia eta sintesia

Gure bizitzan zehar egiten ditugun bi prozesu hauek zerbaiten ezagutza edota ulermena aztertzeko balio digute. Ondoren argituko dudan bezala, bi prozesu hauek bata bestearen aurkakoak dira.

Intuizioa

Intuizioa, begiraldi zuzen batean agertzen dena, beste ezagutzen bitartekorik gabea da. Zerbait intuizioa erabilita ezagutzean, ez du zalantzarik izan behar, lehenagotik guk dakigun ezagutza bat eskatzen baitu. Honek bi baldintza eskatzen ditu:

  • Ezagutu beharrekoa argia izatea.
  • Kolpe batez ulertua izatea.

Dedukzioa

Dedukzioa, aldiz, guztiaren kontrakoa da. Descartes-en hirugarren erregelan agertzen den prozesua da, non bere helburua objektu edo gogoeta soiletatik eta ezagutza errazenetatik hasiz, apurka-apurka, konplexuetaraino igotzea den. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa.

Duda metodikoa eta lehen ziurtasuna: Cogito-a

Egia ziurrak bilatzeko osatu zuen zalantza metodoa Descartes-ek. Horretarako, lehenik eta behin, printzipio nabariak eta zalantza gabekoak aurkitu behar zituen. Printzipio hauek argitzeko zalantza erabiltzen du, existitzen den guzti-guztia zalantzan jarriz, benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro gure adimenetik baztertuz.

Zalantzaren hiru mailak

  1. Zentzumenak: Zentzumenek engainatu egiten gaituztenez, ezin gaitezke fida eta, hortaz, baztertu egin behar ditugu.
  2. Ametsak: Lotan gaudenean esna egongo bagina bezalako sentsazioak edukitzen ditugulako.
  3. Jainko gaiztoaren hipotesia: Suposatu behar dugu Jainkoak bere boterea gu engainatzeko erabili duela; azken batean, ziurtzat ez da ezertxo ere hartu behar.

Lehen egia: Cogito, ergo sum

Dena zalantzan jarri ostean, lehen egiaren bila abiatu zen. Konturatu zen egiten ari zen pentsatzeko akzioa bitartekorik gabea zela eta zuzenean hautematen zen zerbait zela; hortaz, ez zegoen zalantzarik pentsatzeak bere existentzia frogatzen zuela. Hemen etorri zen lehen egia: "Pentsatzen dut, beraz, banaiz". Hauxe izango da bere filosofiaren abiapuntua.

Hauek dira lehen egia honen ezaugarriak:

  • Nabaria da: Ez delako zalantzarik sortzen eta bakoitzak bere baitan aurkitzen duelako.
  • Bitartekaririk gabea da: Bakoitzak zuzenean hautematen duelako.
  • Abiapuntua da: Bere filosofiaren oinarria eta ziurtasunaren irizpidea delako.

Deskargatu

PDF Word HTML