XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Susmoaren Maisuak

Filosofia eta etika4,88 KB

XX. Mendeko Pentsamoldeen Oinarriak

Hurbilketa Orokorra XX. Mendeko Filosofoei

Darwinek, 1859an, Espezien jatorria izeneko liburua argitaratzean, aldaketa sortu zuen pentsamenduan. Eboluzioaren teoria proposatu zuen lehenengoa izan zen, eta ikuspuntu horrek mundua eta gizakiak bertan duen tokiari buruzko ikuspegi aldaketa ekarri zuen. Aldaketa hau Aro Garaikidearen hasieran kokatzen da.

Marx, Nietzsche, eta Freud ziren, hauen ustetan, ageriko errealitatea faltsua den susmoa zutenak (Susmoaren Maisuak). Guztiek agerikoak ustez ezkutatzen zuena lortu nahi izan zuten.

Marx: Ezkutuko Esplotazioa eta Klase Borroka

Marxen ustetan, agerikoa estatuak herritar guztien eskubideak bermatzen dituela zen, hori baita guztiei sinestarazten zaiena; baina horren azpian langileen esplotazioa dago, klase menperatzaileak menperatuaren gainekoa. Gizarte honetan ezkutatzen den egia gogorra zapaldu nahi du materialismo historikoak, proletargoa “esnatu” eta iraultzara bultzatzeko asmoz.

Freud: Inkontzientea eta Psikoanalisia

Freuden ustez, gure bizitzan agerikoak dira sintoma neurotikoak, ametsak eta hutsegiteak. Gizarteak inposatzen dituen debekuek eta zentsurek neurosia bultzatzen dute. Psikoanalisiaren bidez, jarrera horien atzean norbanakoak erreprimitua dituen desirak daudela azalduko digu, gure inkontzientean daudelako.

Nietzsche: Kristautasunaren Kritika eta Supergizakia

Mendebaldeko Balioen Kritika

Agerian dagoena mendebaldeko kulturaren balioak dira, Platonen filosofia eta kristautasunaren moralean oinarritutakoak. Nietzscheren ustez, balio horien azpian bizitzari benetan diogun beldurra ezkutatzen da, beste mundu batean babestuz.

Nietzscheren ustez, funtsezko errealitatea bizitza da, eta hau etengabe aldatzen ari den indarren multzoa eta joko tragikoa da. Hauen aurrean bi joera posible daude:

  1. Bizitza den bezala onartzea, antzinako Grezian bezala, bizitzan pozak beti tristuraren bat dakarrela onartuz.
  2. Bizitzari uko egiten diotenak daude, ez dute bizitzak berarekin dakarrena onartzen, alde ona hartu eta txarrik ez egotea nahi dute.

Joera hau mendebaldeko kulturan oinarri da, horretarako bizitza ukatzen duten balioak indarrean jarriz bi modutara:

  • Filosofiaren bidetik: Horren errudun Platon eta Sokrates direla esanez. Gure munduan betiereko gauzak ez daudenez, “ideien mundua” asmatu dute, eta hau benetako mundua dela esan.
  • Kristautasunaren bidetik: Kristautasunak artaldearen moralaren bidez, Platonen ideia sendotu zuen, benetakoa den beste mundu baten existentzia azaldu zutelarik. Hau Jainkoaren bizilekua izango da, eta esklaboak jaunenganako duten inbidiagatik hauetaz mendekatu nahi dute, “ongia” esklaboen moralaren balioekin lotuz eta bizitzaren balioak txarrak bilakatuz.

Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Horren aurrean, Nietzchek mendebaldeko kulturaren kritika egin zuen. Era berean, erlijioak bekatuaren kontzeptua zabaltzen du, eta horren ondorioz, Jainkoa hil behar dela adierazi zuen. Jainkoa hilda, gizakiak askatasuna izango du bere desioak betetzeko.

Hau lortzeko, Nietzchek supergizakiaren kontzeptua sortzen du. Horretarako, eraldakuntza hau garatzen da gizakiarekin metaforikoki:

  1. Gamelua: Gizakia gamelua da, eta erlijioaren aginduak zintzotasunez betetzen ditu.
  2. Lehoia: Gizakia lehoia da, erlijioaren kontra irauli da, iraultzaile bihurtuz.
  3. Haurra: Azkenik, gizakia haurra da. Jainkoaren heriotzaren ondoren, gizaki berria izango da, berriro jaio da, eta nahi duena egiteko askatasuna izango du.

Modu honetan, supergizakia mugiaraziko duena botere nahia izango da.

Erljio Alienazioa (Marx)

Alienazio hitzak, besteen jabetzakoa esan nahi du, eta zentzu filosofikoan beste esanahi bat hartzen du: bere buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera da. Marxek erlijio alienazioaren kritika Feuerbachek egindakoarengandik jaso zuen, baina bere ustez, alienazioaren jatorria ekonomian dago.

Feuerbachek dio gizakiak Jainkoa bere antz eta irudira sortu duela, eta alienazioaren ondorioz, gizakiak makurtu, obeditu eta gurtu egiten duela Jainkoa, azken hau bere sortzailearen zapalkuntzaile bihurtuz.

Marxen hitzetan, erlijioa “herriaren opioa” da, eta funtzio soziala betetzen du: klase menperatzaileak bere menpekoak zapaltzeko erabiltzen du, beste mundu hobeago baten promesekin. Horrela, gizartea eraldatzeko gogoak lasaitzen ditu, eta onartezinak diren egoerak onargarri bihurtzen ditu. Erlijioak beren buruaren jabe izatea eragozten dio gizakiari, eta erlijio alienazioa gainditzeko, gizartea aldatzea beharrezkoa dela dio Marxek.

Deskargatu

PDF Word HTML