Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera eta Ezaugarri Nagusiak
Arrazoiaren Erabilera
Kanten arabera, gizarte ilustratu eta aske bat lortu nahi da, gizakia pentsatzen jartzea helburu duena.
Erabilera Pribatua
Mugatua da. Behartuta dagoen ideiak transmititzen ditu (lanpostuan egiten duena). Gizakiak legeak errespetatu behar ditu, kaos soziala ekidin eta ordena bermatzeko.
Erabilera Publikoa
Askea izan behar du. Lanetik kanpo bere iritzia ematen duenean gertatzen da. Askatasuna eman behar da (iritzi askatasuna).
Pribatuaren askatasun ezak ez du Ilustrazioa mugatzen, pentsatzeko eta ideiak adierazteko askatasuna baldin badago.
Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak
Arrazoi-Eredu Berria
Arrazoi Enpirikoa eta Analitikoa
Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua eta gertakariak nagusitzen dira. Ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
Arrazoi Kritikoa
Hausnarketa eta gogoeta egitea. Arrazoiaren aginpideen kritika eta arrazoiaren beraren autokritika dakar.
Arrazoi Autonomoa
Arlo guztietan, arrazoia da gizakiaren gidari bakarra: arlo publikoan nahiz pribatuan.
Aurrerapena
Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen zieten ilustratuei. Antzinako ikuskerak alde batera utziz, historia gizakiaren etengabeko aurrerapenerantz daraman bidea da.
Arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitezkeela uste dute.
Tolerantzia
Ilustrazioa politikoki kontserbadorea da. Burgesiaren mugak argi uzten dira: ausartak erlijio-kontuetan, baina uzkurrak politikagintzan.
Kontratu sozialari buruzko teoriak hedatu arren, bakar batzuek soilik aldezten dituzte ideia demokratiko eta berdintzaileak.
Erlijio Arrazoiduna (Deismoa)
Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute: gizakiak Jainkoa, sortzailea eta ordenatzailea, ezagutzen du, eta Jainkoa berbera da erlijio guztietan.
Ez dute Errebelazioa onartzen, ezta mirariak ere, antinaturalak eta irrazionalak baitira. Erlijio arrazoidun edo natural honi Deismo deitzen diote.
Askatasuna
Askatasun mota nagusiak:
- Pentsatzeko askatasuna
- Iritzia emateko askatasuna
- Elkartzeko askatasuna
- Ikasteko askatasuna
- Jabetza edukitzeko askatasuna
Kant gehienbat erlijio-askatasunaz mintzo da, eta erlijio-inposizioa kritikatzen du. Erregeak herritarren erabakiak errespetatu behar ditu erlijio-kontuetan.
Naturala
Ilustratuek diote naturala den oro ona dela. Gizakiek askatasunez jokatzea da naturala.