Tomas Akinokoa eta Aristoteles: Errealitatearen Konparaketa
Errealitatearen ikuspegia
Aristotelesen filosofiaren kristautzea
Errealitatea azaltzeko, Tomasek kristautu egingo du Aristotelesen filosofia. Haren filosofiatik, kristautasunarekin bat datozen ideiak edo teoriak onartuko ditu. Onartutako teoriak hauek dira:
- Substantziaren ideia.
- Mugimenduaren eta aldaketen teoria.
- Lau kausen teoria.
Substantziaren osagaiak: Hilemorfismoa
Bestetik, Tomasek hainbat puntu moldatuko ditu bere printzipio kristauetara, esaterako, Aristotelesen teoria hilemorfikoa.
Aristotelesek uste zuen substantziek bi osagai zituztela:
- Forma: Substantzia horren esentzia biltzen duena, bertan substantzia horren definizioa dago.
- Materia: Substantziak osatzen duen materia, bertan ez du definizioa biltzen.
Tomasen ikuspegia: Esentzia eta Existentzia
Tomas,...