Kant: Autonomia Morala eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika2,25 KB

Kant eta Ilustrazioa: Autonomia morala

Kanten teoria morala bere Arrazoi praktikoaren kritika lanak garatzen du, ezagutza Arrazoi teorikoaren kritikak garatu zuen bezala. Arrazoimen praktikoak aztertzen duen galdera zera da: “Zer egin behar dut?”. Arazo etikoa planteatzen du: zer egin behar duen gizakiak eta nola bideratu behar duen bere jarrera.

Agindu kategorikoa eta eginbeharra

Kontzientzia moral horren ardatza lege morala edo eginbeharra da. Eginbehar etikoek agindu kategorikoak sortzen dituzte, baldintzarik onartzen ez dutenak, zuzen jokatzea besterik ez baitute eskatzen. Agindu hori subjektuak ezartzen dio bere buruari, zuzen jokatu nahi duelako. Arrazoimen praktikoak autonomiaz jokatzen du.

Hauxe dio agindu kategorikoak: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”. Hots, nire ekintzak jokabide eredu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar du beti. Subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.

Caesar non est supra grammaticos

Ezerk ezin dio gizabanakoari moralik inposatu agindu moralak ezartzeko. Hori gertatzen bada, ez da benetako agindu morala Kanten ustez. Beraz, erregeak ere ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agintzeko. Hala egingo balu, “Caesar non est supra grammaticos” aurpegiratuko litzaioke arrazoiz.

Esaldi horren jatorria Erromako Inperioaren garaian topa dezakegu:

  • Batzuen ustez, Segismundo enperadoreak erabili zuen.
  • Beste iturri batzuen arabera, Marco Pomponio Marcelo gramatikoak erabili zuen Tiberio enperadoreari erantzuteko.

Kantek esanahi berria eman zion: enperadoreak erabaki politikoak edo ekonomikoak inposa ditzake, bere eginkizuna delako; aldiz, Zesarrek ez du inolako ezagutza eta aginpiderik mendekoei latindar hizkuntza era batean edo bestean erabili behar dutela esateko. Zeregin hau ez dagokio enperadoreari, gramatikariei baizik. Moralarekin antzeko zerbait gertatzen da: subjektu bakoitza da bere buruari agindu morala ezarri behar diona, inoren inposiziorik gabe, eta edozein gizakiren arrazoi praktikoa aginte moralaren legeak aurkitzeko gai da.

Deskargatu

PDF Word HTML