Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

David Hume: Epistemologia, Morala eta Giza Naturaren Ikerketa

Filosofia eta etika2,95 KB

David Hume eta Filosofia Morala

Hume-k filosofia moralaren kezka zuen, eta ezagutza aztertzeko esperientzian eta behaketan oinarritutako metodo esperimentala erabili zuen.

Arrazoia modu desegokian erabiltzen zutenen dogmatismoa gaitzetsi zuen, haiek ez zutelako kontuan hartzen gizakiek nola pentsatzen eta jokatzen zuten. Hume-k bere filosofia morala garatu zuen eta ezagutzaren kritika bat egin zuen; metafisika eta moral tradizionalei kritika eginez, eta sinesmenean eta probabilitatean oinarritutako tolerantzia aldeztu zuen.

Hume-ren Helburuak

  • Sineskeria ezabatzea.
  • Askatasuna eta tolerantzia aldarrikatzea.

Giza Naturaren Ikerketa

Giza naturaren ikerketa bultzatuz, giza natura deskribatu nahi du alderdi adimentsu, grinatsu eta moraletik. Gure gogamenean...

Jarraitu irakurtzen "David Hume: Epistemologia, Morala eta Giza Naturaren Ikerketa" »

San Agustinen Filosofia: Gaitza, Historia eta Platonen Eragina

Filosofia eta etika2,67 KB

San Agustin Hiponakoaren Pentsamenduaren Gakoak

Gaitzaren Arazoa eta Askatasuna

San Agustinek gaitzaren arazoaz dihardu, munduan duen presentzia etengabea eta nabarmena delako. Bi gaitz mota bereizten ditu:

  • Gaitz fisikoa edo naturala: Gaixotasunak edo hondamendi naturalak bezalakoak. Agustinen arabera, hau ez dator zuzenean Jainkoarengandik, baizik eta izakia osatzen duen materiaren izaeratik. Materia eta ustelkeria berez ez dira txarrak, Jainkoak sortu dituelako onak baitira, baina haien izaera ustelkorra da.
  • Gaitz morala: Bidegabeko portaeraren emaitza da eta borondate librean du jatorria. Gizakiak askatasuna oker erabiltzen duenean sartzen da gaitza munduan.

Historiaren Filosofia: Jainkoaren Hiria eta Lurreko Hiria

San Agustinen ustez, historia...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Filosofia: Gaitza, Historia eta Platonen Eragina" »

Platonen eta Agustinen Filosofien Konparaketa

Filosofia eta etika3,26 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinenengan

Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Neoplatonismoaren kutsua du, baina ikuspegi kristauaren eraginpean.

Ontologia: Bi Munduen Bereizketa

Ontologiari dagokionez, bi mundu daudela esaten dute:

  • Platonen ikuspegia: Ideien mundua (betierekoa, aldagaitza, perfektua, eta benetako errealitatearekin osatua) eta mundu fisikoa (suntsikorra, aldakorra, ezperfektua, eta ideien munduaren kopia).
  • Agustinen ikuspegia: Jainkoaren Erreinua (benetakoa) eta mundu fisikoa (aldakorra).

Gizakiaren Eredu Dualista

Bi filosofoek gizakiari buruzko eredu dualista jarraitzen dute: gizakia gorputzez eta arimaz osatuta dago. Hala ere, desberdintasunak daude:

  • Platonen arabera: Arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen eta Agustinen Filosofien Konparaketa" »

Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak

Filosofia eta etika3,57 KB

1. Gizakia

Jatorria:

  • Fixismoa
  • Eboluzionismoa

    - Tximinotik gatoz, aldaketak prozesuan (Darwin)

    - Zientzia da defendatzailea

- Osagaiak: Naturala (berezkoa) / Kulturala (ikasitakoa)

Fixismoa

Fixismoa: Gizakiaren jatorriaren inguruko pentsaera bat da. Ideia honen arabera gizakiak Jaunekoak edo Jainkoak sortu zituen eta gizaki honek ez ditu aldaketak jasan. Teoria honen defendatzaileak erlijioaren eta pentsaera mitikoen aldekoak dira.

Darwin

Darwin: Eboluzionismoa defendatzen zuen zientzialari bat zen. Bere teoriaren arabera gizakia tximinotik datorrela azaltzen zen; bizitzan naturak hautatzen dituena —indartsuenak— aurrera egiten du.

Nerbio sistema

Nerbio sistema: Jaiotzez nerbio-sistema sinplea duten espezieak gehiago ikasten dute jaiotzetik...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak" »

Platonen Filosofia: Heraklito, Parmenides eta Sofisten Eragina

Filosofia eta etika2,5 KB

Platonen Ingurune Filosofikoa

Heraklito eta Parmenidesen eragina dualismo ontologikoan

Parmenidesek (Eleako Eskola) eta Heraklitok (Efesoko Eskola) errealitatearen funtsezko ezaugarria bilatzea zuten helburu, baina haien erantzunak erabat kontrajarriak izan ziren. Platonen dualismo ontologikoan eragin zuzena izan zuten bi pentsalariek.

  • Parmenidesek errealitatearen ezaugarri esentzialtzat IZATEA azpimarratuko du. Izatea bakarra, aldaezina eta betierekoa da.
  • Heraklitok, aldiz, ALDAKORTASUNA nabarmenduko du errealitatearen funtsezko ezaugarri gisa. Dena etengabeko jarioan dago.

Ontologia platonikoan, mundu sentikorraren ezaugarriak Heraklitoren errealitatearen ikuspegiarekin lotu ditzakegu, aldakortasuna baita nagusi. Era berean, Platonen Ideien munduaren...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Heraklito, Parmenides eta Sofisten Eragina" »

Arrazoia eta Fedea Erdi Aroan: Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Filosofia eta etika2,25 KB

Arrazoia eta Fedea

ARRAZOIA ETA FEDEA

Averroismoak sortutako "egia bikoitza" delako teoria, pentsalari kristauak arrazoia eta fedearen arteko erlazioa planteatzera behartu zituen. Ezin ahantzi Erdi Aroko gizartea kristaua zela eta ondorioz, Jainkoa jakintzaren objektu gorena zela. Tomas Akinokoak, hau guztia onartuta, jainkoa arrazoia (filosofia) eta fedearen (teologia) objektua zela baieztatu zuen. Bere ustez, arrazoia objektu berbera bada, ezin da kontrasterik izan eta baten bat oker egotekotan filosofia izango zela. Beraz, fedea arrazoiaren konpon irizpide bat da eta azkena aurrekoaren pean legoke. Hala ere, arrazoia ez da desagertzen fedea ordeztua baizik eta hobeago bat ateratzen da. Hala ere, bakoitzaren arloa autonomoa da, nola metodoa...

Jarraitu irakurtzen "Arrazoia eta Fedea Erdi Aroan: Tomas Akinokoaren Ikuspegia" »

Filosofiaren Kontzeptu Nagusiak: Garuna, Pertsona, Kultura eta Jakintza

Filosofia eta etika9,1 KB

Garunaren eta Gogoaren Teoriak

Garunaren eta gogoaren arteko harremana aztertzen duten teoriak hiru multzo nagusitan sailka daitezke:

Teoria Monista Materialistak

Aitzindariak Demokrito eta Epikuro izan ziren. Gero, Boyle, Gassendi eta La Mettrie bezalako filosofoek garatu zituzten. Teoria hauen arabera, prozesu mentalek erabat jatorri materiala dute (garuna).

Fisikalismoa

Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko hutsak direla diote. Fisikalismoaren baitako beste joera bat materialismo zibernetikoa da. Haren arabera, garuna oso ordenagailu konplexua baino ez da.

Materialismo Emergentista

Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen. Bungeren teoriaren arabera, substantzia bakar bat dago (materia);...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Kontzeptu Nagusiak: Garuna, Pertsona, Kultura eta Jakintza" »

Gizarte Kontzeptuak: Hobbes, Rousseau, Birsozializazioa, Azpikultura, Etnozentrismoa eta Erlatibismo Kulturala

Filosofia eta etika4,08 KB

Thomas Hobbes eta Jean-Jacques Rousseauren Giza Izaerari Buruzko Ikuspegiak

Thomas Hobbes: Gizakiaren ikuspegi ezkorra du. Hobbesen ustez, gizakia, jatorrizko egoera hipotetikoan, berekoikeriak bultzatuta etengabeko borrokan bizi da besteekin.

Jean-Jacques Rousseau: Rousseauren ustez, gizakia, berez, bakartia eta xaloa da, eta ez du gizartearen beharrik bizitzeko. Bereizgarria du errukia lagun hurkoekiko; berezkoa zaio onbera izatea. Giza garapenerako ona da, baldin eta gizarte-antolamendua berdintasunezkoa bada eta oso jendetsua ez bada. Irtenbidea bidezko gizartea litzateke: denon adostasuna izango luke oinarri, eta helburua, berriz, guztion ongizatea.

Birsozializazioa

Birsozializazio-prozesuetan, subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu: sozializatu...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Kontzeptuak: Hobbes, Rousseau, Birsozializazioa, Azpikultura, Etnozentrismoa eta Erlatibismo Kulturala" »

XX. Mendeko Pentsamolde Filosofikoaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,97 KB

XX. Mendeko Pentsamolde Filosofikoaren Oinarriak

Darwin: Hautespen Naturala eta Eboluzioa

Charles Darwin (1809-1882), Espezieen Jatorria, Hautespen Naturalaren Bidez (1852) lanaren bidez, espezien eboluzioari buruzko teoriaren sortzailea izan zen. Bere ideien arabera:

  • Organismo bizidunak baliabide naturalak baino neurri handiagoan hazten dira, eta horrek espezieen arteko bizirauteko borroka areagotzen du.
  • Hautespen naturalaren bidez, inguruneari hobeto moldatzeko ezaugarri biologikoak dituztenek biziraungo dute, eta besteak desagertu egingo dira.

Teoria darwinistaren ondorio filosofikoak nabarmenak izan ziren:

  1. Naturaren eta espezieen aldaezintasuna ukatzen da.
  2. Naturaren garapena ez da nahitaezko helburu baten araberakoa.
  3. Natur ordena egile goren baten
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Pentsamolde Filosofikoaren Oinarriak" »

Immanuel Kanten Kritizismoa: Arrazoi Teorikoa eta Praktikoa

Filosofia eta etika2,68 KB

Kanten Kritizismoa: Planteamendu Orokorra

Immanuel Kanten kritizismoa filosofiaren planteamendu orokor bat da. Kantentzat, filosofia lau galdera nagusiei erantzutea helburu duen hausnarketa da:

  • Zer ezagut dezaket?
  • Zer egin behar dut?
  • Zer itxaron dezaket?
  • Zer da gizakia?

Arrazoi Motak: Teorikoa eta Praktikoa

Kantek bi arrazoi mota bereizten ditu giza adimenean: arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa.

  • Arrazoi teorikoak "Zer ezagut dezaket?" galderari erantzuten dio.
  • Arrazoi praktikoak, aldiz, "Zer egin behar dut?" galderari erantzuten dio.

Arrazoi Teorikoaren Kritika (Zer ezagut dezaket?)

Arrazoi teorikoaren kritikan (Arrazoi Teorikoaren Kritika), Kantek Arrazionalismoa eta Enpirismoa batu nahi ditu nolabait, hau da, arrazoi bidezko ezagutza unibertsala...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kanten Kritizismoa: Arrazoi Teorikoa eta Praktikoa" »