Kanten Etika eta Autonomia Morala: Arrazionalismoa eta Enpirismoaren Sintesia
Autonomia Morala Kanten Filosofian
Immanuel Kantek bere morala edo etika azaltzen du Arrazoi praktikoaren kritika idazlanean. Bere ustez, arrazoia, ezagumen teorikoaz gain, ezagumen praktikoa ere bada.
Arrazoi teorikoaren bidez, izana ezagutzen dugu; arrazoi praktikoaren bidez, izan behar duena.
Bi kasuetan, gu gara legegile.
Kanten arabera, kontzientzia moralaren existentzia ukaezina da. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak. Ekintza-eredu horiek ez dira esperientziaren ezagugaiak, esperientziaren gidariak baizik. Eguneroko bizitzan nola jokatu behar dugun esaten digute.
Arrazoi hutsa edo teorikoaren legeak hertsatzaileak (behartzaileak) dira, deskribatzaileak. Arrazoi praktikoarenak, ordea, exijentzia...