Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Alienazioa eta Morala

Filosofia eta etika2,38 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika eta Gizakiaren Alienazioa

Karl Marxek eta Friedrich Nietzschek erlijioari egindako kritikek bat egiten dute zenbait puntutan. Biek azpimarratzen dute haraindiko mundua gizakiak asmatutakoa dela, eta gizakiari ahaztu egin zaiola asmakizun hori. Asmatutako mundua hemengoa baino benetakoagoa bihurtu denez, gizakiak mundu horretarako utzi du zoriontasunaren bilaketa.

Marxen Ikuspegia: Alienazioa eta Ekintza Eza

Marxek Feuerbachen erlijio-kritikari jarraitzen dio. Honek dio Jainkoa ez zela izan gizakia sortu zuena, gizakia izan zela Jainkoa sortu zuena baizik.

Erlijio-Alienazioaren Mekanismoa

Ondoren, erlijio-alienazioa gertatu zen. Marxen ustez, hori da erlijioarekin gertatzen dena:

  • Gizakiak bere onena hartu eta bere burutik kanpo proiektatzen du.
  • Horrela, Jainkoa infinitua da.
  • Giza errealitatea gutxietsi egiten da haraindiko errealitate jainkotiarraren aurrean, errealitate jainkotiar hori gizakiak asmatu duela ahaztuz.

Marxen arabera, giza mundua da gizakiak zoriontasuna eta salbazioa lortzeko duen arlo bakarra, eta erlijioak hortik desbideratzen du. Mundu honetako sufrimenduak beste munduan justizia eta zoriontasuna ekarriko dituelakoan, gizakia indar eta gogorik gabe geratzen da, sufrimendua eragiten duten egoera sozio-politiko eta ekonomikoak aldatzeko.

Nietzscheren Ikuspegia: Bizitzaren Kontrako Morala

Nietzschek dio kristautasunak bizitzaren kontrako bizimodua ekarri duela. Berak ere dio Jainkoa gizakiak asmatutakoa dela. Haraindiko mundua gizakiak sortu du, bizitzari beldur diolako edota bizitzari zentzua emateko.

Horrela, gizakiak zoriontasunari eta edertasunari uko egin die, eta erresuminaren morala ezarri da.

Mirabeen Morala vs. Jaunen Morala

Judaismoaren eta kristautasunaren eskutik etorri den moral hori mirabeen morala dela dio Nietzschek:

  • Mirabeen Morala (Ahulena): Bizitza sentitzeko gai ez direnen morala da. Kristauak mirabeak dira eta galarazita dute jaun izatea.
  • Jaunen Morala (Indartsuena): Besteei begira egon gabe norbere botere-nahimenaren bila aritzen direnen morala.

Nietzscheren ustez, jainko kristaua desagertu egin behar da, gizakiak orientazioa aldatu eta mundu erreala ikus dezan.

Deskargatu

PDF Word HTML