Zergatik eta Zertarako Filosofatu?
Aldaketa sozial eta bizi-erritmo bizkorrak direla eta, bizitzan nondik jo jakiteko beharrezkoagoa dirudi egunkariak irakurtzeak unibertsala eta sakona denari buruzko jakinduriaren bila aritzeak baino. Gainera, jakintza positiboak balioesten dira nagusiki, jakintza zientifikoa eta teknologikoa, alegia.
Ezaugarri horiek nagusi direlako, inoiz baino gehiago behar dugu jakintza filosofikoa. Jakintza horrek berari dagozkion lanak aurrera egiten ahaleginak egin behar ditu. Hauek dira lan horiek:
- Arrazionalki zein helburu har ditzakegun eta hartu behar ditugun argitzen saiatzea.
- Ondo bizitzeko behar dugunaz aritzean, dimentsio unibertsala lortzea, zientzien eta kultura eta gizarte jakin batzuen berezitasuna gaindituz.
- Kritika arrazionalak egiteko irizpideak